Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2019ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3432

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesa duten pertsonak epatzeko dena.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen, 213/2019 zenbakiko prozedura arruntari buruzkoa. Uraren Euskal Agentziako Lehendakariaren 2019ko otsailaren 6ko ebazpenaren kontra jarri zuen abian prozedura hori Iñaki Basauri Bengoa jaunak. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Uraren Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluaren 2018ko azaroaren 21eko Akordioaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Akordio horren bitartez, Uraren Euskal Agentziaren Lanpostu-zerrendaren aldaketa onartu zen. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiak egin du 213/2019 zenbakiko prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta deitzen zaie prozeduran interesa duten pertsonei ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozeduran, nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 5a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala