Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2019ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3422

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez 2019ko ekitaldian emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko dirulaguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, 2019ko ekitaldian Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen. Dirulaguntzok 2019ko ekitaldian emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko zuzenduak ziren.

2018ko abenduaren 4ko Ebazpeneko 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren udalei laguntzak ematea. Laguntzaren zenbateko osoa hirurehun eta hirurogei mila (360.000,00) eurokoa izango da, eta eranskinean zehazten dira udalerriak, koadrilak eta mankomunitateak, eta diru-kopuru zehatzak.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren udalak ordezko izendatzea, kasuan kasu, gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.

Hirugarrena.– Laguntzak ukatzea III. eranskinean aipatzen diren entitateei, bertan azaltzen diren ukatze-arrazoiak direla eta.

Laugarrena.– Diruz lagundutako proiektu guztiak amaitzeko eta justifikatzeko epea 2019ko abenduaren 16an bukatuko da, deialdia egiten duen ebazpenaren 7.1.5 eta 15.1 artikuluekin bat etorriz.

Bosgarrena.– Deialdi-ebazpenaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera ordaindu eta justifikatuko dira dirulaguntzak.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala