Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2019ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3415

IRAGARKIA, 2019ko ekainaren 17koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zuzendu eta ebatzi dela Gazteei emantzipatzen laguntzeko Gaztelagun Programako espedientea.

Interesdunari jakinarazpen horren berri ematen ahalegindu arren, ezin izan da gauzatu; beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Era berean, lege horren 46. artikuluak ezarritakoarekin bat, interesdunari edo haren ordezkariari eskatzen zaio 5 eguneko epean bertaratu dadila Alokabideko bezeroen arretarako edozein bulegotara, jakinarazpena pertsonalki jasotzeko. Epea iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. Honako hauek dira Alokabideko bezeroen arretarako bulegoak:

– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Done Bikendi kalea 8, behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.

Gainera, adierazten da epe hori igaro ondoren jakinarazpena egintzat emango dela legezko ondorio guztietarako, bertaratzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.

Eranskinean adierazten den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 17a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala