131. zk., 2019ko uztailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3390
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 717/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia), Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 717/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailearen prokuradorea: Carla Fuente Rueda.
Judizio horretan, 2019-05-24an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Patrick Kenmogne demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko ekainaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.