Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2019ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3344

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 258/2019-B prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek 258/2019-B jarritako prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten kontrakoa, zeinak ezetsi egiten baitu zuzendari nagusiaren 2019ko urtarrilaren 22ko kanpoan uzteko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Ebazpen hori 2018ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialorde kategoriako eta Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioei zuzendutako ikerketa kriminaleko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduraren barruan hartu da.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko ekainaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala