Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2019ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3333

500/2019 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, martxoaren 1eko 267/2018 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Onkologia Erradioterapikoko Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 267/2018 Ebazpena aldatzea, Fak. Esp. Onkologia Erradioterapikoko Mediku kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea María Begoña Vallejo Medrano andrearen izendapena idazkari titular gisa.

b) Errebokatzea Estíbaliz Izarzugaza Iturrizar andrearen izendapena idazkari ordezko gisa.

c) Estíbaliz Izarzugaza Iturrizar andrea idazkari titular izendatzea.

d) María Aránzazu Murguiondo Biaian andrea idazkari ordezko izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera –horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak–, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala