Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2019ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
HEZKUNTZA SAILA
3319

AGINDUA, 2019ko ekainaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduan eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzatzen duena. Agindu horren bidez Eskolako Agenda 21 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen (2019-2020 ikasturtea).

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez Eskolako Agenda 21 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dirulaguntzak lehia-konkurrentziako prozeduraren bidez emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Aginduaren 9. artikuluan, hilabeteko epea ematen da eskabideak aurkezteko, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Agindua 2019ko ekainaren 7an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (107. Zk.), eta, hortaz, epea 2019ko uztailaren 8an amaituko da, uztailaren 7a igandea baita.

Eskabideak aurkezteko epean, behin eta berriro arazoak gertatu dira, eta, hortaz, komeni da epea luzatzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluak ezartzen du Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskaturik, luza dezakeela ezarritako epea, manuren batek kontrakoa ez badio, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

Ahalmen horrekin bat,

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren 9. artikuluan eskabideak aurkezteko aurreikusitako epea luzatzea, 2019ko uztailaren 12ra arte, egun hori barne. Agindu horren bidez Eskolako Agenda 21 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen, 2019-2020 ikasturterako (EHAA, 2019ko ekainaren 7a, 107. zk).

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea luzatzeko agindu honen kontra, ezin da errekurtsorik jarri, horrek ezertan galarazi gabe prozedurari amaiera emango dion ebazpenaren aurka dagokiona jartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.3 artikuluaren arabera.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 28a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala