Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2019ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3275

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 272/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzaren Lanbide Sindikatuak 272/2018 prozedura laburtua jarri zuen 2015eko abenduaren 23ko ebazpenak deitutako hautaketa-prozeduran praktiketako ofizialen behin betiko sailkapen-ordena argitaratzen duen ebazpenaren aurka -Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak eman zuen ebazpen hori-.

Espediente-zenbakia: PCA 158/2019-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko ekainaren 26a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala