Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2019ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3272

EDIKTUA, 638/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 638/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: hitzezko judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Isabel Sofia Mardones Cubillo.

Judizio horretan, 2019-06-03an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.

Serigne Fallou Sow demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Bilbao, 2019ko ekainaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala