Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2019ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3261

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2019ko bekak eman eta ukatzen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin zen 2019rako (2018ko abenduaren 10eko EHAA, 236. zenbakia).

Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen adierazi bat emango du bekak emateko eta ukatzeko, eta, ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da Hautaketa Batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek bekari uko egiten diotenerako.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2019an. Ebazpen honen eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.

Bigarrena.– Berdintasunaren alorreko 2019ko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan aipatzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena.– Berdintasunaren alorreko 2019ko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskinetan jasotakoei, han adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

I. ERANSKINA
1. MOTAKO BEKA
ONURADUNA, ORDEZKOAK ETA UKATUTAKOAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
2. MOTAKO BEKA
ONURADUNA, ORDEZKOAK ETA UKATUTAKOAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
3. MOTAKO BEKA
ONURADUNA, ORDEZKOAK ETA UKATUTAKOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala