Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2019ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
3259

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 12koa, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren lehendakariarena, zeinaren bidez aipatutako erakundearen karrerako funtzionario bat izendatzen baita.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuergoaren Asanblada Orokorrak, 2016ko apirilaren 1eko ohiko bilkuran onartu zuen Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako funtzionarioei gordetako lanpostuen zerrenda aldatzea.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuergoaren Asanblada Orokorrak, 2017ko abenduaren 21ean ohiko bilkuran hitzartu zuen Partzuergoan hutsik dagoen funtzionario izaerako erdi-mailako teknikari plazaren oinarriak onartzea, lehiaketa-oposizioaren bitartez hornitzeko deialdia argitaratzea GAOn eta EHAAn, eta hautaketa-prozesuaren epaimahaikideen izendapena onartzea.

2018ko apirilaren 19an eta 24an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkarian, hurrenez hurren, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuergoaren Asanblada Orokorrak 2017ko abenduaren 21ean hartutako erabakia argitaratu zen. Aldi berean, www.atgipuzkoa.eus web orrian argitaratu zen.

2019ko urtarrilaren 29an esandako deialdiko Epaimahai Kalifikatzaileak, deialdiko berariazko oinarriek diotenaren arabera, honako hautagaia ondorengo plazan izendatzeko proposamena egin dio GGLAren zuzendariari:

(Ikus .PDF)

Horretarako emandako epean, hautagaiak aipatu berariazko oinarrietako 11.3 apartatuan eskatzen zaion dokumentazioa ekarri du.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendari nagusiaren 2019ko otsailaren 21eko Ebazpenaren bidez, eta hautaketa-prozesuko oinarri arautzaileetako 12.1 apartatuan ezarritakoari jarraituz, Jon Andoni Urdangarin Urrutia izendatzen da aipatutako erakundearen praktiketako funtzionario, eta bertan lanean hastea eskatzen zaio.

Aipaturiko funtzionarioa lanean hasten da 2019ko martxoaren 11n.

Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarrien arabera, praktika aldia Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendari nagusiaren gainbegiratupean egingo da eta hiru hilabeteko iraupena izango du.

Praktika aldi hori 2019ko ekainaren 11n amaitzen da, eta, ondorioz, praktiken gainbegiraleak epaimahai kalifikatzaileko presidenteari hautaketa-prozesuaren xede den lanpostuko integrazio eta eraginkortasunari buruzko aldeko txostena igorri dio, oniritzia emanez.

Gainbegiraleak emandako txostenean oinarriturik, epaimahai kalifikatzaileko presidenteak, Ana Fernandez Manterolak, erabaki du praktika aldia gainditu dela.

Ondorioz, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakariak, dagozkion eskumenak erabiliz honakoa ebazten du:

Jon Andoni Urdangarin Urrutia Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza erakundearen karrerako funtzionario izendatzea, erdi-mailako kudeaketa teknikaria plaza (A2 taldea) betetzeko eta lanpostuari dagozkion funtzioak burutzeko.

Jon Andoni Urdangarin Urrutiak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean izendapen hau argitaratu eta hilabete bateko gehieneko epean, bere kargua jabetzan hartu behar du.

Jakinaraz bedi jakinarazpen hau interesatuei.

Ebazpen hau behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Interesatuek ebazpen honen aurka zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hala ere, interesatuek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko lehendakari honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2019ko ekainaren 12a.

GGLAren lehendakaria,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala