Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2019ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3233

EDIKTUA, 431/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 431/2019 hitzezko judizioa.

Prokuradorea demandatzailea: Soraya Martinez de Lizarduy Portillo.

Nik, Yolanda Mendía Rodríguezek, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2019ko ekainaren 11n. Hona hemen goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 431/2019 hitzezko judizioaren (aurretiazko prozesu monitorioak zenbaki bera du) autoak; prozedura Martínez de Lizarduy prokuradoreak eskatu du, Asier García de Madinabeitia Martínez de Lizarduy ordezkatuz, José Luis Altuna Errasti-ren aurka.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren (aurretiazko prozesu monitorioak zenbaki bera du) erreklamazioa. Martínez de Lizarduy prokuradoreak jarri du erreklamazio hori, Asier García de Madinabeitia Martínez de Lizarduy ordezkatuz, José Luis Altuna Errasti-ren aurka. Horrenbestez, José Luis Altuna Errasti kondenatzen dut 674,87 euro ordaintzera Asier García de Madinabeitia Martínez de Lizarduy-ri.

Zenbateko horrek, gainera, PZLren 576. artikuluan ezarritako interesak sortuko ditu.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Jose Luis Altuna Errasti demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala