Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2019ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3232

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 117/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 117/2019 hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan epaia eman da 2019-04-15ean, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaiaren goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 117/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu du, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Ángeles Juliana Portillo Alamillo-ren aurka.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu duena, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Ángeles Juliana Portillo Alamillo-ren aurka. Eta, ondorioz,

Ángeles Juliana Portillo Alamillo kondenatzen dut 471,15 euro ordaintzera «Medius Collection SL» sozietateari; PZLren 576. artikuluan ezartzen diren interesen kalterik gabe, epaia betearazi behar bada.

Kostuak ez zaizkio ezartzen inori.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Angeles Portillo Alamillo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala