Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2019ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3231

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 462/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 462/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Antonio Rodriguez Jaramillo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Amakaitz SL (Gure Autoak).

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2018-07-18an epaia eman du epaitegi honetako M.ª Eugenia Viguri Arribas epaile magistratuak.

Amakaitz SL (Gure Autoak) demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2019ko apirilaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala