Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2019ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3226

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 3koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak 2019an garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko azaroaren 7ko Aginduaren babesean 2019an bideratutako zenbatekoa eta emandako dirulaguntzen zerrenda.

Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2018ko azaroaren 7ko Aginduaren 18.2 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Argitaratzea Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko azaroaren 7ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda. Lehenengo eranskinean dago jasota informazio hori.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 3a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTXANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala