Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2019ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3225

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 14koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez baimentzen baita 641. ikastarotik 646. ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek ematea: landare-osasunerako produktuak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 641. ikastaroa, Gestión Integral Denbo SLk Barakaldon emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 642. ikastaroa, Ekin Consultoresek Arespalditzan emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 643. ikastaroa, IES Fraisoro Eskola BHIk Legazpin emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 644. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola BHI / IES Escuela Agraria de Deriok emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 645. ikastaroa, Fundación Hazi Araba Fundazioak Arrasaten emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 646. ikastaroa, titulua baliozkotzea, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoak, eta B motako txartela eskuratzeko eskubidea motako txartela eskuratzeko dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira sei ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 641. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

2.– 642. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

3.– 643. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako III. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

4.– 644. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako IV. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

5.– 645. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako V. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

6.– 646. ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honen VI. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala