Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2019ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3221

IRAGARKIA, prozedura arruntaren 99/2019 administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatu eta Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegian ager daitezen. Errekurtso hori Euskal Herriko Unibertsitateak 2019ko otsailaren 1eko gerentearen ebazpenaren kontra jarri da, lanpoltsa sortzeko hautaketa prozesurako deialdia egitekoa, administrazio eta zerbitzuetako langileen arloan (AZP) aldi baterako zerbitzuak betetzeko, Gestio Teknikarien Eskalan (Ingurumena).

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegian administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da, prozedura arruntari jarraituta (zenbakia: 99/2019), Euskal Herriko Unibertsitateak 2019ko otsailaren 1eko gerentearen ebazpenaren kontra jarri da, lanpoltsa sortzeko hautaketa prozesurako deialdia egitekoa, administrazio eta zerbitzuetako langileen arloan (AZP) aldi baterako zerbitzuak betetzeko, Gestio Teknikarien Eskalan (Ingurumena).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2019ko ekainaren 19a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

PEDRO MARIA IRIONDO BENGOA.


Azterketa dokumentala