Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2019ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3208

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 14koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko abenduaren 26ko Aginduan araututako dirulaguntzak, 2018-2019 ikasturteari dagozkionak, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatuen ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko.

2018ko abenduaren 31n argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren Agindua. Haren bidez deitu ziren 2018-2019 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan agindu honen 1. artikuluan aipatutako Lanbide Heziketako erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloren bat itunduta duten ikastetxe pribatuek ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzak, curriculuma garatzeko orduan ikasteko metodo eta erreminta berritzaileak ezartzeko eta enplegurako prestakuntza-programak eta espezializazio profesionalerako programak zabaltzeko, aginduaren I. eranskinean adierazitako heziketa-zikloetan.

2018ko abenduaren 26ko Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura bete ostean, bai oinarri arautzaileetan zein indarreko araudian ezarritako prozedura, aurkeztutako eskabideak ebaluatu zituen aipatutako artikuluaren arabera izendatutako balorazio-batzordeak. Balorazio-batzorde horrek onetsi zuen, behar bezala arrazoituta, behin-behineko ebazpen-proposamena, zeina baliabide elektroniko bidez jakinarazi baitzitzaien onuradunei 2019ko maiatzaren 8an, 10 eguneko epea emanez, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Behin jakinarazpena eginda eta alegaziorik aurkeztu ez zenez, balorazio-batzordeak prozeduraren ebazpen-proposamena egin eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, organo instrukzio-egile gisa, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2019ko maiatzaren 22ko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi ondotik, eta aginduaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sailburuorde horri berari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpenak ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea; horretarako epea, gehienez, sei hilekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren oinarri arautzaileetan zehaztutako heziketa-zikloei atxikitutako ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzak ematea, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko abenduaren 26ko Aginduaren 8. artikuluaren ezarritako irizpideen arabera eta balorazio-batzordeak hala proposatuta, I. eranskinean jasota dauden erakunde onuradunei eta bertan adierazten den erakunde bakoitzarentzako zenbatekoa.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko abenduaren 26ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala