Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2019ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3203

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 25ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, jakitera ematen duena 2019ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helburu honetarako: udal-administrazioei, derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan egonik hizkuntza eskakizun hori eskuratu arte euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko. Era berean, Ebazpen honen bidez ordezkapenetarako dirulaguntzak bideratzeko ezarriak dauden moduluen kantitateak eguneratzen dira.

Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan arautu zen, alde batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza prestakuntzako zerbitzua eta, bestetik, ezarri ziren euskara ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak. Aipatutako dirulaguntzak jasotzen dira indarrean dagoen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko dirulaguntzen plan estrategikoan.

Aipatutako aginduaren bigarren kapituluan euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko dirulaguntzak arautzen dira, eta bere 7.2 artikuluak ezartzen du aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran dirulaguntzak emateko izendatutako diru kopurua IVAPeko zuzendariaren Ebazpen baten bidez jakinaraziko dela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

Halaber, Ordezkapenetarako dirulaguntza-modulu horien eguneratzea 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urtean Kontsumoko Prezioen Indizeak izandako gehitze bera gehituko zaie indarrean dauden moduluei.

Ikusirik aurreko urteko Kontsumoko Prezioen Indizeak % 1,0 egin duela gora, eta egin beharreko kalkuluak egin ondoren,

Hori guztia kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2019ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helburu honetarako: udal-administrazioei derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan egonik eta partzialki edo guztiz liberatuta egonik hizkuntza eskakizun hori eskuratu arte, euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko kostua finantzatzearren dirulaguntzak emateko. Honako hauek dira izendatutako diru kopuruak:

47140 Programa, «Euskalduntze eta hizkuntza normalkuntza»; kontzeptuak 422.01-1 «Udal langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak», 18.000 euro, eta 422.11 -1«Mankomunitateen langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak», 2.000 euro. Guztira: 20.000 euro.

Bigarrena.– Euskara ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, honako dirulaguntza-modulu hauek ezartzea hilabeteko:

– Asteko 25 ikastorduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa: gehienez ere 2.118,03 euro hilabeteko.

– Asteko 15 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 791,92 euro hilabeteko.

– Asteko 10 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 524,22 euro hilabeteko.

– Asteko 8 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 422,11 euro hilabeteko.

2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, horiek ez bezalako ordu-moduluak ere, IVAPek aginduaren bosgarren artikuluan ezarritakoari jarraituz deialdiak egin baititzake eta deialdi horietan ezarritakoaren arabera onartu bestelako ordu-modulu horiek, diruz lagundu ahal izango dira, eta dirulaguntzaren kalkulu proportzionala egingo da.

Mila biztanletik beherako lurralde esparruetako administrazioetako idazkari-kontuhartzailearen lanpostuko titularra ordezkatzeko dirulaguntza modulua hileko 3.176,43 euro arte gehituko da, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeko.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

Sinatuta IVAPeko zuzendaria kanpoan dagoelako (200/2012 Dekretuaren 8.2.f artikulua; eta 40/2015 Legearen 13. artikulua).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.


Azterketa dokumentala