Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3191

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena, ertzain bat erantzukizunik gabe deklaratzekoa, eta diziplina-prozedura artxibatzen baita.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horrek ez du agortzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.– Halaber, diziplina-espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan duzu eskuragai (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).

3.– 2019ko ekainaren 13tik etenda dago Segurtasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 11ko Ebazpena jakinarazteko iraungitze-epea, LPACren Legearen 25.2 artikuluaren arabera eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretuaren 41.3 artikuluaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta berarentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2019ko ekainaren 21a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala