Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3188

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak erabaki duela hasiera ematea kontsumo arloko SAN-48A001-55-2019 zehapen-prozedurari.

Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erabakiari jarraikiz jakinarazten da Auma Motor 2010 SL sozietateari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2019ko maiatzaren 10ean, arau-hausteak egin omen ditu-eta kontsumo arloan.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia aztertzeko, egoki irizten diren alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki irizten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbao duen bulegoan aztertu ahal izango da espedientea (Recalde zumarkalea 39 A).

Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala