Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3179

IRAGARKIA, Nekazaritza Bermerako Espainiako Funtsaren Zuzendaritzak 2019ko otsailaren 21ean emandako Ebazpenaren jakinarazpenei buruzkoa. Ebazpen horren bidez, Erreserba Nazionalaren oinarrizko ordainketako eskubideak ukatu ziren (2018ko kanpainakoak).

Ebazpen horiek jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek eskura dituzte aipatutako ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, berorien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 10a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala