Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3178

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 86/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 86/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banderas y Soportes Publicitarios SL.

Abokatua: Marcel Riera Reberte.

Prokuradorea: Susana Diez Orus.

Demandatua: Arteder SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-11n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten da epaitegietako Susana Diez Orus prokuradoreak, Banderas y Soportes Publicitarios SLren izenean eta haren ordezkari gisa, jarri duen demanda Arteder SLren aurka. Alderdi demandatua kondenatzen dut 1.413,89 euro ordaintzera demandatzaileari, gehi PZLren 576. artikuluan ezartzen diren interesak. Prozesuaren kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Arteder SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun, 2019ko otsailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala