Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3176

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 963/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 963/2018 hitzezko judizioa. Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailea: Inmopeñascal 38 SL.

Demandatua: Amparo Guerrero Cifientes.

Judizio horretan 90/2019 epaia eman da, eta haren testua, hitzez hitz, eskuragarri dago bulego judizial honetan. Epaia irmoa da eta haren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala