Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3173

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 273/2019 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 273/2019 dibortzioa.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Amalia Allica Zabalbeascoa.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Elvira Maria Llamuca Bonillari ediktu bidez jakinaraztea prozesu horretan 2019-06-10ean emandako epaia. Epaiaren kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko ekainaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala