121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3171
EDIKTUA, 152/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 152/2018 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Demandatzailearen prokuradorea: Leire Fraga Areitio.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Jose Luis Miguel Landa Antolin jaraunspen jasogabeari jakinaraztea 2019-03-20an aipatu prozesuan eman den 28/2019 epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau BOEn edo EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Balmaseda, 2019ko ekainaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.