Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3164

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 17koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena; honen bidez, iragarri egiten da noiz argitaratu den Gurenet atarian Ertzaintzaren lan-postuak betetzeko prozeduran (C171) onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartu zuen Ebazpenaren osagarria.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak, apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatutakoak, emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko ekainaren 5eko Ebazpena, 2019ko maiatzaren 24an emandakoaren osagarria, Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2019ko ekainaren 5ean argitaratu dela jakinaraztea. 2019ko maiatzaren 24an emandako ebazpenaren bidez onartu zen Ertzaintzaren karrerako funtzionarioei gordetako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak merezimendu lehiaketa orokorraren bidez betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda (C171).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 17a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala