Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3163

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 17koa, Segurtasun Saileko Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena; honen bidez, iragarri egiten da noiz argitaratu diren Gurenet atarian Ertzaintzaren lan-postuak betetzeko prozeduran (C168,C169 eta C170) onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartu zuen Ebazpenaren osagarriak, Halaber, honen bidez, zuzendu egiten da argitalpen baten berri emateko 2019ko maiatzaren 15eko Ebazpenean dagoen akats materiala.

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak, apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatutakoak, emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak batera emandako 2019ko ekainaren 5eko Ebazpena, 2019ko maiatzaren 24an emandakoaren osagarria, Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2019ko ekainaren 5ean argitaratu dela jakinaraztea. 2019ko maiatzaren 24an emandako ebazpenaren bidez onartu egin zen Ertzaintzaren karrerako funtzionarioei gordetako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen askearen (C168) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C169 eta C170) sistemen bidez, betetzeko prozeduran, 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez deitutakoan, eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Bigarrena.– Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak batera emandako 2019ko ekainaren 10eko Ebazpena, 2019ko maiatzaren 24an eta ekainaren 5ean emandakoen osagarria, Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2019ko ekainaren 10ean argitaratu dela jakinaraztea. Aurreko bi ebazpen horiek Ertzaintzaren karrerako funtzionarioei gordetako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen askearen (C168) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C169 eta C170) sistemen bidez, betetzeko prozeduran eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendari buruzkoak ziren.

Hirugarrena.– Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak batera emandako 2019ko maiatzaren 15eko Ebazpenean (EHAA, 97. zk., 2019ko maiatzaren 24koa) dagoen akats materiala honela zuzentzea:

Gaztelaniaz honako hau dioen lekuan: RESOLVEMOS hacer público que con fecha 15 de mayo de 2019...

Hauxe esan behar du: RESOLVEMOS que con fecha 24 de mayo de 2019...

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 17a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala