Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3159

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Busturiako Axpe auzoan (Bizkaia), Amunategi errekan, estalkia kentzeko eta ibilgua egokitzeko proiektua».

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2019ko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Bustiriako Axpe auzoan (Bizkaia), Amunategi errekan, estalkia kentzeko eta ibilgua egokitzeko proiektuari.

Proiektu honen helburua gaur egungo estaldura ezabatzeko ekintzak egitea da, lurpeko luzera zeharkatzen duen errepidea igarotzeko beharrezko gutxieneko neurrira laburtuko duen ibilgu berri baten bidez, eta, aldi berean, ingurumenaren kalitatea eta uholdeetatik babesteko tartea hobetzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, egoki irizten diren alegazioak aurkez daitezen.

Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1, 3, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekaiaren 20a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala