Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3144

EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 732/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 732/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Producciones Mic SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Iris Yolanda Valladares Rodriguez y otro CB.

Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da 2019-06-07an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Producciones Mic SLk Iris Yolanda Valladares y otro CBren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 254,10 euro ordaintzera, gehi 3/2004 Legeko interesak; kostuak demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Ebazpen hau irmoa da eta beraren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Iris Yolanda Valladares Rodriguez y otro CB demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia / San Sebastián, 2019ko ekainaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala