Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3141

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruz bideratutako 165/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea, 165/2017.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Aitor Noval Barrena.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Goian aipatutako prozesuan 2018-09-26an emandako 53/2018 epaia Lakbir Errachdiri jakinaraztea, bulego judizial honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharreko ediktu baten bidez. Bulego judizial honetan eskuragarri dauka epaiaren kopia, eta han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau bulego judizial honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko.

Hona hemen epaiaren goiburua eta xedapen-zatia, hitzez hitz jasota:

IZO EAE: 20.03.2-14/002421.

IZO BJKN: 20074.42.1-2014/0002421.

Behin betiko neurriak aldatzea: 165/2017-E.

53/2018 EPAIA

Epailea: Amaia Ganuza Caballero.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Data: 2018ko irailaren 26a.

Alderdi demandatzailea: El Houriya Babbi.

Abokatua: Diana Mendez Dominguez.

Prokuradorea: Aitor Noval Barrena.

Alderdi demandatua: Lakbir Errachdi.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: guraso-ahala kentzea.

EPAITZA

Baiesten dut Aitor Noval Barrena epaitegietako prokuradoreak El Houriya Babbi andrearen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen demanda, Lakbir Errachdi jaunaren aurkakoa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 250/2014 auzi-prozeduran ezarritako behin betiko neurriak (2016ko otsailaren 29ko epaia, epaitegi honek emana) aldatzeko eskatzen duena; eta horrenbestez, adierazten dut bidezkoa dela epai horretan ezarritako behin betiko neurriak aldatzea, era honetara:

Erabakitzen da seme-alaba adingabeen gaineko guraso-ahala kentzea Lakbir Errachdiri, eta gainerako guztian epaian erabakitakoari eustea, epaian zehazten den moduan adingabeen mantenurako ekarpena egiteko betebeharra ere barnean dela.

Ez da bidezkoa lehen auzialdi honetako kostuak alderdietako inori ezartzea.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (1873 0000 13 0165 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori zainpean jarri izana frogatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Bergara, 2019ko ekainaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala