Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3135

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 19koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita arte plastikoak eta ikusizkoak 2019. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen osaera.

AURREKARIAK

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2019ko apirilaren 2ko Ebazpenak ezartzen du arte plastikoak eta ikusizkoak, musika eta dantza-birak sustatzeko dirulaguntzak emateko araubidea.

Ebazpen horren 12. artikuluak ezartzen du balorazio-batzordeak osatuko direla, modalitate bakoitzerako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastikoen eta ikusizkoen laguntzak aztertuko dituen Balorazio Batzordeko kideen izenak argitaratzea. Beraz, Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kulturako zuzendaria.

– Idazkaria: Alberto Irazu Ibañez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

• Amalur Gaztañaga Montero, edo haren ordezko bat.

• Haizea Barcenilla Garcia, edo haren ordezko bat.

• Leire Vergara Vicanco, edo haren ordezko bat.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Donostia, 2019ko ekainaren 19a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala