Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
3130

80/2019 DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen ezarpena xedatzen duena, irakaskuntza horietako oinarrizko A1 mailaren, oinarrizko A2 mailaren, tarteko B1 mailaren, tarteko B2 mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren curriculumarekin batera.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetarako ezarri zituen zenbait arau-alderdi aldatu dira Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa onartzearen ondorioz.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 59.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hizkuntzak irakastearen helburua da ikasleak hizkuntzak egokiro erabiltzen trebatzea, hezkuntza-sistemaren etapa arruntetatik kanpo, eta irakaskuntza hori honako hiru maila hauetan antolatuta dago: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua. Maila horiek, hurrenez hurren, bat datoz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A, B eta C mailekin, eta maila horiek A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetan banatuta daude. Halaber, artikulu horrek xedatzen du hezkuntza-administrazioek finkatuko dituztela oinarrizko mailako irakaskuntzen ezaugarriak eta antolamendua.

Abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuaren bidez finkatzen dira, egiaztapenaren ondorioetarako, oinarrizko mailaren gutxieneko eskakizunak, eta ezartzen dira Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen B1 (tartekoa), B2 (tartekoa), C1 (aurreratua) eta C2 (aurreratua) mailen oinarrizko curriculuma eta zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen eta errege-dekretu horretakoen arteko baliokidetzak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6.bis.3 artikuluan eta abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioari dagokio irakaskuntza horien curriculuma egitea, eta curriculum horren parte izango dira errege-dekretu horretan ezarritako oinarrizko alderdiak.

Otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuak xedatzen du bai araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen ezarpena, bai irakaskuntza horietako oinarrizko mailaren, tarteko mailaren, maila aurreratuaren eta gaitasun-mailaren curriculuma. Beharrezkoa da dekretu horren arauetan zenbait aldaketa egitea, arestian aipatutako arauak aplikatzearren.

Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorrita, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak adierazitako izapideak eginda, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko maiatzaren 21ean egindako bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Arauaren xedea.

1.– Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen ezarpena xedatzea eta irakaskuntza horietako oinarrizko A1 mailaren, oinarrizko A2 mailaren, tarteko B1 mailaren, tarteko B2 mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren curriculuma ezartzea.

2.– Gainera, dekretu honen xedea da oinarrizko A1 maila, oinarrizko A2 maila, tarteko B1 maila, tarteko B2 maila, C1 maila aurreratua eta C2 maila aurreratua gainditu izanaren egiaztagirien baliozkotasuna eta ondorioak ezartzea, eta finkatzea zer-nolako dokumentazioa behar den ikasleen mugikortasuna bermatzeko.

3.– Azkenik, dekretu honen xedea da berak araututako irakaskuntzen eta otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuak edo lehenagoko arauek araututako irakaskuntzen arteko baliokidetzak ezartzea.

2. artikulua.– Printzipio orokorrak.

1.– Hizkuntzen irakaskuntza espezializatuak araubide bereziko irakaskuntzatzat hartzen dira. Irakaskuntza hori bizitzan zehar hizkuntzak ikasi nahi edo behar dituzten helduentzako irakaskuntza da, interes pertsonalen, profesionalen edo akademikoen arloan modu espezializatu batean erabiltzeko xedez.

2.– Hizkuntzen irakaskuntza espezializatuak hizkuntza-eskola ofizialetan ematen dira.

3.– Irakaskuntza horiek maila hauen arabera daude antolatuta: oinarrizko A1, oinarrizko A2, tarteko B1, tarteko B2, C1 aurreratua eta C2 aurreratua.

4.– Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntza presentziala, erdipresentziala edo urrutikoa izan daiteke, eta modalitate horietako bakoitzean bete beharko dira dekretu honetan hizkuntza bakoitzerako ezarritako curriculumak.

5.– Hizkuntza-eskola ofizialetan, batez ere Europar Batasuneko estatu kideen hizkuntzak, euskara eta gaztelania ikastea sustatuko da, eta gaztelania atzerriko hizkuntza gisa, hain zuzen. Halaber, Espainian dauden hizkuntza ofizial guztiak irakatsi ahal izango dira, baita arrazoi kultural, sozial edo ekonomikoengatiko interes berezia duten beste hizkuntza batzuk ere, hau da, abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuaren 1.1 artikuluan aipatutakoak.

6.– Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak ezartzen dituen baldintzak betez gero, hizkuntza-eskola ofizialek ikastaro espezializatuak antolatu, eman eta ziurtatu ahal izango dituzte, oinarrizko A1, oinarrizko A2, tarteko B1 eta tarteko B2 mailetako, C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko hizkuntza-gaitasuna hobetzeko, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan maila horietarako definitutakoaren arabera.

3. artikulua.– Antolamendua.

1.– Oinarrizko mailako curriculumak bi kurtso izango ditu. Kurtso bat oinarrizko A1 mailarako eta beste kurtso bat oinarrizko A2 mailarako.

2.– Tarteko mailako curriculumak hiru kurtso izango ditu. Kurtso bat tarteko B1 mailarako eta bi kurtso (B2.1 eta B2.2) tarteko B2 mailarako. Tarteko B2 mailaren ziurtagiria lortzeko, B2.2 kurtsoa gainditu beharko da.

3.– Maila aurreratuko curriculumak hiru kurtso izango ditu. Kurtso bat C1 maila aurreraturako eta bi kurtso (C2.1 eta C2.2) C2 maila aurreraturako. C2 maila aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, C2.2 kurtsoa gainditu beharko da.

4.– Maila eta kurtso bakoitzerako ezarritako iraupena luzatu ahal izango da beste kurtso batez errusierarako eta, halakorik jarriz gero, arabierarako, txinerarako, koreerarako eta japonierarako.

5.– Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-arloko eskumena duen sailburuak aginduz finkatuko du kurtso bakoitzak zenbat ordu izango duen, hizkuntza bakoitzaren ezaugarriak eta zailtasuna kontuan hartuta. Irakaskuntzen antolamendua urtekoa, lauhilekoa edo hiruhilekoa izan daiteke.

4. artikulua.– Sarrera.

1.– Hizkuntza-eskola ofizialetan ikasteko, ezinbestekoa izango da gutxienez hamasei urte beteta izatea ikasketak hasten diren urtean. Horretaz gain, hamalau urtetik gorakoek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntzaren bat ikasi ahal izango dute.

2.– Hizkuntza-gaitasunak nahiko menderatzen direla egiaztatuz gero, edozein kurtsotara sartu ahal izango da hezkuntza-arloko eskumena duen sailak ezarritako sailkatze-prozeduraren bitartez. Inguruabar horren ondorioz, ez da aurreko kurtsoak gainditu izana aitortuko, ezta inolako ziurtagiririk lortuko ere.

3.– Dekretu honetan araututako oinarrizko A1, oinarrizko A2, tarteko B1 eta tarteko B2 mailetako eta C1 maila aurreratuko irakaskuntza-mailen berezko gaitasuna lortu izana egiaztatzen duten ziurtagiriek sarbidea emango dute, hurrenez hurren, hizkuntza bereko oinarrizko A2, tarteko B1 eta tarteko B2 mailetako, C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko irakaskuntzara sartzeko.

4.– Urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak arautzen ditu atzerriko hizkuntza gisa irakatsitako gaztelaniaren diplomak (DELE), A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetakoak, eta diploma horiek sarbidea emango dute, hurrenez hurren, atzerriko hizkuntza gisa irakatsitako gaztelaniaren araubide bereziko oinarrizko A2, tarteko B1 eta tarteko B2 mailetako, C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko irakaskuntzara sartzeko.

5. artikulua.– Igotzea eta irautea.

1.– Beste kurtso batera igotzeko, ezinbestekoa izango da aurreko kurtsorako ezarritako helburuak betetzea, betiere curriculumean zehaztutakoarekin bat.

2.– Modalitate presentzialeko eta erdipresentzialeko ikasleak ezin izango dira matrikulatu kurtso berean bitan baino gehiagotan. Salbuespen gisa, ikasleak eskatu eta irakasleak proposatuz gero, zuzendaritza-taldeak baimena eman dezake kurtso berean hirugarrenez matrikulatzeko.

3.– Lehen hiruhilekoan zehar, ikasleek askatasunez eska dezakete matrikula deuseztatzeko; beraz, kurtso hori ez zaie zenbatuko artikulu honen 2. apartatuan adierazitako ondoreetarako.

4.– Bigarren hiruhilekotik aurrera, gaixotasuna, lana edo bestelako arrazoi justifikatuak edo halakotzat har daitezkeen antzeko arrazoiak direla kausa, eskoletara normaltasunez joan ezin diren ikasleek matrikula deuseztatzeko eska dezakete, kurtso hori zenbatu ez dakien, ondore berberetarako.

5.– Zentro bakoitzeko zuzendaritzari dagokio matrikula deuseztatzeko eskaerak ebaztea.

6. artikulua.– Curriculuma.

1.– Honi deritzo curriculuma: helburu, oinarrizko gaitasun, eduki, metodo pedagogiko eta ebaluazio-irizpideen multzoa.

2.– Hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko A1 eta oinarrizko A2 mailen curriculuma dekretu honen I. eranskinean dago zehaztuta.

3.– Hizkuntza-irakaskuntzen tarteko B1 eta tarteko B2 mailen curriculuma dekretu honen II. eranskinean dago zehaztuta.

4.– Hizkuntza-irakaskuntzen C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren curriculuma dekretu honen III. eranskinean dago zehaztuta.

5.– Irakasleen departamentuak dekretu honetako helburu eta edukien arabera egin, garatu eta emango du argitara kurtso bakoitzari dagokion programazioa.

6.– Departamentuko buruak, maila bakoitzeko irakasleekin batera, zaindu egingo du programazioak modu koordinatu batean gauzatu daitezen.

7. artikulua.– Metodologia.

1.– Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako ikuspegia hartuko da. Ikuspegi horren arabera, komunikazio-gaitasuna garatu behar da eta ikaslea bera da ardatza; beraz, erabilitako hizkuntzaren irakaskuntzan, jasotzaileen errealitatea hartu beharko da kontuan, ikasleak prozesu didaktiko osoaren ardatza izan behar du, eta ikasleek beraiek hartu behar dute irakaskuntzaren erantzukizuna «eginez ikastea» baita irizpide nagusia.

2.– Ikasi nahi den xede-hizkuntza hizkuntza berean irakatsiko da lehentasunez.

8. artikulua.– Ebaluazioa.

1.– Honi deritzo ebaluazioa: curriculumean zehaztutako helburu eta edukien aprobetxamendu- eta lorpen-mailaren balorazioa.

2.– Irakasleek ebaluatuko dute ikasleen gaitasuna, curriculumean zehaztutako helburu, gaitasun eta ebaluazio-irizpideen arabera.

3.– Modalitate presentzialeko eta erdipresentzialeko ikasleen ebaluazioa kurtso bakoitzaren amaieran egingo da. Ikasleek gaitasunak egiaztatzeko proba bat gainditu beharko dute, curriculumetan ezarritako eta programazio didaktikoetan zehaztutako helburu, eduki eta ebaluazio-irizpideen arabera.

4.– Urrutiko modalitateko ikasleen ebaluazioa erregelamenduz arautuko da, modalitate hori ezartzeaz batera.

5.– Espediente akademikoa eta kalifikazio-aktak dira ebaluazioan erabili behar diren eta ikasleen lekualdaketa bermatzen duten dokumentu ofizialak, abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitakoarekin bat.

9. artikulua.– Probak eta ziurtapena.

1.– Europako Kontseiluak eleaniztasuna sustatzeko eman dituen gomendioei jarraikiz, tarteko B1 eta tarteko B2 mailak, C1 maila aurreratua eta C2 maila aurreratua ziurtatzeko modalitateak dibertsifikatu ahal izango dira. Gaitasun orokorreko ziurtapenaz gain (ahozko testuak eta testu idatziak ulertzeko, bakarrik zein beste batzuekin sortzeko, eta bitartekotza egiteko jarduerak barnean hartuta), gaitasun partzialak ere ziurtatu ahal izango dira, hau da, hizkuntza-jarduera bati edo gehiagori dagozkien gaitasunak.

2.– Probak komunak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizial guztietan eta hizkuntza guztietan, hautagaien objektibotasuna eta aukera-berdintasuna bermatzeko xedez.

3.– Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak, urtean behin gutxienez, oinarrizko A2, tarteko B1 eta tarteko B2 mailetako, C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko ziurtagiriak lortzeko proba bat prestatuko du, horretarako deialdia egingo du, eta proba bera administratuko du, araubide presentzialean eta erdipresentzialean matrikulatutako ikasleentzat.

4.– Ezarritako estandar batzuen arabera (kode etikoa, praktiken kodea, azterketen zehaztapenak, balidazio-prozedurak, kalitate-kontrolak, etab.) prestatu, administratu eta ebaluatuko dira probak, haien balioa, fidagarritasuna, ekitatea eta eragin positiboa bermatzeko moduan.

5.– Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak adierazitako hizkuntza-eskola ofizialetan edo tokietan egingo dira ziurtagiriak lortzeko probak.

6.– Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak antola ditzake irakaskuntzako araubide presentzialean eta erdipresentzialean matrikulatuta ez daudenek ziurtagiriak lortzeko probak.

7.– Probak prestatzeko ardura Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleek osatutako batzorde berezi baten zeregina izango da. Batzorde horrek proben antolamenduan ere hartuko du parte.

8.– Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak ziurtapen-probei buruzko informazio-dokumentu bat prestatuko du ikasleentzat, ebaluazio objektibo baten bermea izan dadin, eta bertan adieraziko du zein diren proben ezaugarriak, atalak, iraupena, puntuazioa, deialdia eta egutegia.

9.– Europako Kontseiluak Hizkuntzen Portfolio Europarra erabiltzeko emandako gomendioei jarraikiz, menderatze-mailaren araberakoak izango dira ziurtagiri ofiziala lortzeko probak, eta hizkuntza-jardueren arabera diseinatuko dira azterketari bakoitzak hizkuntzaren erabileran duen gaitasun-maila neurtzeko; horrela eginez gero, posible izango da, batetik, ziurtagiri orokorrak ematea eta, bestetik, gaitasunen araberako egiaztapen akademikoak ematea ziurtagiria lortu ez duten eta hala eskatzen duten ikasleei.

10.– Hizkuntza-jarduera bakoitzerako proben erreferentzia izango dira dekretu honetan ezarritako curriculumetan deskribatutako helburu orokorrak eta espezifikoak. Ezin izango dira zuzenean ebaluatu eduki soziokulturalak, estrategiak eta jarrerak.

11.– Hezkuntza Sailari dagokio gaitasun orokorreko ziurtagirien eredua ezartzea oinarrizko A1, oinarrizko A2, tarteko B1 eta tarteko B2 mailetarako, C1 maila aurreraturako eta C2 maila aurreraturako. Ziurtagiriek gutxieneko datu hauek izango dituzte: ziurtagiriaren izena (ziurtapen partzialetan, gehituko da zer hizkuntza-jarduera ebaluatu den), zer organok ematen duen, ikaslearen datuak (izen-abizenak, NANa edo AIZa edo, bestela, pasaporte-zenbakia, jaioteguna eta jaioterria), zer hizkuntza eta maila den, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko zer maila den, eta zer egunetan egin den ziurtagiria.

12.– Proba hauetarako kalifikazioak honelakoak izango dira: gai eta ezgai.

13.– Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak egingo ditu ziurtagiriak, hizkuntza-eskola ofizialek proposatuta.

10. artikulua.– Ziurtagirien balioa eta ondorioak.

1.– Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak unibertsitateekiko hitzarmenak izenpetu ditzake hizkuntza-eskola ofizialen ziurtagiriak eta unibertsitate-curriculumaren kredituak baliokidetu ditzaten, hau da, goi-mailako irakaskuntzako zentroen berezko tituluetako kredituekin, konfigurazio libreko kredituekin edo hautazko kredituekin baliokidetzeko.

2.– Oinarrizko A1, oinarrizko A2, tarteko B1 eta tarteko B2 mailen eta C1 eta C2 maila aurreratuen ziurtagirien titularrek maila horiei dagokien hizkuntza-gaitasuna egiaztatu ahal izango dute administrazio publikoetan edo bestelako organismo publikoetan horretarako ezarritako prozeduretan.

11. artikulua.– Zentroz aldatzea.

Ikasleren batek beste zentro batera aldatu nahi badu, ikasturtea amaitu aurretik, jatorri-zentroak egindako ziurtagiri akademikoa beharko du, jatorri-zentroak destino-zentroari ikaslearen espediente akademikoa igorriko dio, hala eskatuz gero. Matrikulazioa behin betikotzat hartuko da destino-eskolak espediente akademiko hori jasotzen den unetik aurrera, lekualdatze-komunikazioarekin batera.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ikasketen baliokidetza.

Dekretu honetan araututako irakaskuntzen eta otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuan edo lehenago araututakoen arteko baliokidetzen araubidea dekretu honen IV. eranskinean dago zehaztuta.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Dekretu honetan ezarritako kurtsoekiko korrespondentzia zuzena ez duten kurtsoetatik datozen ikasleen sarbidea, 2019-2020ko ikasturterako.

1.– Otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuan ezarritako hizkuntza-irakaskuntzetako tarteko B1.1 maila gaindituta baina irakaskuntza horietako tarteko B1.2 maila gainditu gabe daukatenek dekretu honetako irakaskuntza arautuetako tarteko B1 mailan matrikulatu beharko dute.

2.– Otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuan ezarritako hizkuntza-irakaskuntzetako tarteko B1.2 maila gaindituta daukatenak dekretu honetako irakaskuntzetako tarteko B2.1 mailan matrikulatu ahal izango dira.

3.– Otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuan ezarritako hizkuntza-irakaskuntzetako B2 maila aurreratua gaindituta ez daukatenak dekretu honetako irakaskuntza arautuetako tarteko B2.1 edo B2.2 mailetan matrikulatu ahal izango dira, lortu duten mailaren arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Araua indargabetzea.

Indargabetuta geratzen da otsailaren 24ko 46/2009 Dekretua, zeinaren bidez xedatzen baitzen bai araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen ezarpena, bai irakaskuntza horietako oinarrizko mailaren, tarteko mailaren, maila aurreratuaren eta gaitasun-mailaren curriculuma.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko maiatzaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA, MAIATZAREN 21EKO 80/2019 DEKRETUARENA
OINARRIZKO MAILAREN CURRICULUMA

SARRERA

Oinarrizko mailaren helburu nagusia da ikasleak gaitzea hizkuntza modu erraz batean erabil dezaten jasotzeko zein sortzeko eta ahoz zein idatziz, bai eta beste hizkuntza batzuen hiztunen arteko bitartekari-lana egiteko ere, berehalakoan hizkuntza estandarreko erregistro neutroko testu laburrak ulertu eta sortu beharra dakarten eguneroko egoeretan, gai orokorreko oinarrizko alderdi zehatzei buruzkoak eta sarritan erabiltzen diren adierazpenak, egiturak eta lexikoak dauzkatenak.

Oinarrizko mailari dagozkion gaitasunak lortuz gero, ikaslea hauek egiteko gai izango da:

– Zentzu orokorra, funtsezko informazioa eta puntu nagusiak ulertuko ditu ondo egituratuta dauden, aurrez aurre edo bide teknikoen bitartez (telefonoa, telebista, megafonia, etab.) transmitituta dauden eta erregistro formalean zein neutroan motel esanda dauden eguneroko bizitzako ahozko testu laburretan, baldin eta baldintza akustikoak onak badira eta mezua distortsionatu gabe badago.

– Erregistro neutroko ahozko testu laburrak sortuko ditu, bakarrik zein beste batzuekin, bai aurrez aurreko komunikazioan, bai telefonoz edo bestelako baliabide teknikoen bitartez, eta diskurtsoa ulertzeko moduko jarioz eta ahoskeraz moldatuko da, nahiz eta atzerritar azentua, pausa eta zalantza nabarmenak izan eta errepikatzea, parafrasia eta solaskidearen kooperazioa behar izan.

– Eguneroko bizitzako, egitura soil eta argiko eta erregistro formal zein neutroko testu laburren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak ulertuko ditu.

– Eguneroko bizitzako, egitura soileko eta erregistro neutroko testu labur idatziak sortuko ditu, bakarrik zein beste batzuekin; horretarako, behar bezala erabiliko ditu kohesio-baliabide eta ortografia- eta puntuazio-konbentzio oinarrizkoenak.

Oinarrizko A1 maila.

1.– Helburuak.

1.1.– Ahozko testuak ulertzea.

Helburu orokorra.

Hizkuntza estandarrekoak eta gai ezagunei buruzkoak diren eta argi egituratuta eta oso motel eginda dauden diskurtso kontestualizatuak ulertzea, irudiez edo keinuez lagunduta eta berriro entzuteko aukera emanda.

Helburu espezifikoak.

– Eguneroko gaiei edo gai pertsonalei buruzko oso mezu laburrak ulertzea (hasierako eta amaierako agurrak, aurkezpenak, eskerrak ematekoak, barkamena eskatzekoak...), baita jarraibide eta argibide errazak ere.

– Oinarrizko kudeaketetan (erosketetan, ikastaroetan matrikulatzean, hotel batean erregistratzean) esaten direnen artean funtsezkoenak ulertzea.

– Iragarkien eta mezu laburren garrantzitsuena ulertzea.

1.2.– Ahozko testuak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Helburu orokorra.

Ohiko egoeretan, egitura errazeko eta eduki gramatikal eta lexiko mugatuko ahozko testu labur-laburrak sortzea, keinuen eta solaskidearen laguntzaz.

Helburu espezifikoak.

– Ohiko adeitasun-formulak erabiltzea (hasierako eta amaierako agurrak, aurkezpenak, eskerrak ematekoak, barkamena eskatzekoak, pertsonenganako interesa adieraztekoak).

– Eguneroko objektuak eta mesedeak eskatzea eta eskaintzea.

– Informazio pertsonala eskatzea eta ematea (nazionalitatea, bizilekua, jarduerak, interesak, familia, adiskideak, denbora, etab.).

– Pertsonak, lekuak, jarduerak eta interesak modu erraz batean aurkeztu eta deskribatzea.

1.3.– Testu idatziak ulertzea.

Helburu orokorra.

Behar duena berriro irakurtzeko aukera izanik, gai ezagunei eta kontestualizatuei buruzko testu errazen zentzu orokorra eta funtsezko informazioa ulertzea, aurkezpenaz eta irudiez lagunduta.

Helburu espezifikoak.

– Oharrak, mezu pertsonal laburrak (SMS, mezu elektronikoak, postalak) eta iragarki publikoak ulertzea, hala nola «Salgai dago».

– Sarritan erabiltzen den lexikoa duten testu laburretatik iragar daitekeen informazio globala eta espezifikoa ulertu eta ateratzea.

– Fitxak eta inprimakiak betetzeko oinarri-oinarrizko argibideak ulertzea.

– Leku publikoetako oinarrizko informazio, jarraibide eta argibide labur eta sarriak ulertzea (kale, denda, jatetxe, museo, garraiobide, eta abarretako kartelak.

1.4.– Testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Helburu orokorra.

Oinarrizko testu labur-laburrak idaztea, egikeraren eta lexikoaren gaineko oinarri-oinarrizko kontrolaz eta oinarrizko errepertorioaz baliatuta eta ereduei estu jarraikiz.

Helburu espezifikoak.

– Eguneroko jarduerei lotutako oinarrizko informazio, jarraibide eta argibideak emateko oharrak idaztea, hala nola «Pisu bila nabil».

Korrespondentzia pertsonal errazak idaztea (posta-txartelak), ereduetatik abiatuta.

– Gai ezagunei buruzko testu laburrak idaztea, esaldi errazez eta lokailu oinarrizkoenez baliatuta, hala nola «eta, edo, baina».

2.– Gaitasunak eta edukiak.

2.1.– Gai-edukiak.

– Identifikazio pertsonala.

– Etxebizitza, etxea, hiria eta ingurunea.

– Eguneroko bizitzako jarduerak.

– Astialdia eta aisialdia.

– Bidaiak.

– Giza harremanak eta harreman sozialak.

– Osasuna eta zainketa fisikoak.

– Hezkuntza.

– Erosketak eta merkataritzako jarduerak.

– Elikadura.

– Ondasunak eta zerbitzuak.

– Hizkuntza eta komunikazioa.

– Klima, baldintza atmosferikoak eta ingurumena.

– Zientzia eta teknologia.

2.2.– Gaitasun eta eduki soziokultural eta soziolinguistikoak.

Eguneroko bizitzako alderdi soziokultural eta soziolinguistikoak ezagutu eta aplikatzea (eguneroko jarduerak, ikasteko eta lan egiteko ohiturak, aisialdia, jaiak, ordutegiak); bizi-baldintzak (etxea, ingurunea, egitura soziala); pertsonarteko harremanak (familiakoak, belaunaldien artekoak, ezagunen eta ezezagunen artekoak); paralinguistika eta proxemika (jarrerak, keinuak, aurpegiera, ahotsaren erabilera, begi-kontaktua eta kontaktu fisikoa); kultura, ohiturak eta balioak (instituzioak, tradizioak, ospakizunak, zeremoniak, arte-adierazpena), eta konbentzio sozialak (adeitasun-formulak eta portaera sozialeko tratamendua eta arauak).

2.2.1.– Gaitasun eta eduki soziokulturalak.

– Identifikazio pertsonala:

– Izen-abizenik sarrienak.

– Abizenen ordena eta kopurua.

– Hasierako eta amaierako agur-keinuak.

– Jatorria.

– Egoera zibila.

– Lanbidea.

– Etxebizitza, etxea eta ingurunea.

– Etxebizitza-mota ohikoenak.

– Oinarrizko alderdi geografikoak.

– Bizilekua: hiria, herria...

– Eguneroko bizitzako jarduerak:

– Lan-baldintzak eta lan-bilaketa.

– Puntualtasuna.

– Elementu sozialak.

– Astialdia eta aisialdia:

– Aisialdiko eta astialdiko jarduera ohikoenak.

– Arteko eta kulturako erreferenteak: musika...

– Ospakizun eta zeremonia adierazgarrienak.

– Kirolak.

– Bidaiak:

– Ohitura zibikoak: gidatzeko arauak, etab.

– Helmuga turistiko arrakastatsuenak.

– Giza harremanak eta harreman sozialak:

– Familia-bizitzako usadio-ohiturak.

– Familiaren egitura.

– Hezkuntza:

– Eskola-sistema.

– Erosketak eta merkataritzako jarduerak:

– Kontsumo-ohiturak.

– Elikadura:

– Gastronomia eta elikatzeko ohiturak.

– Jai batzuetako janari tipikoak.

– Ondasunak eta zerbitzuak:

– Denden ordutegiak, bankuak, garraiobideak, etab.

– Zientzia eta teknologia:

– Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak egotea.

– Osasuna eta zainketa fisikoak.

– Klima eta baldintza atmosferikoak.

– Hizkuntza eta komunikazioa.

2.2.2.– Gaitasun eta eduki soziolinguistikoak.

– Gizarte-harremanak.

– Tokiren batera sartzeaz batera agurtu eta agurra hautatzea.

– Aurkezpenak.

– Amaierako agurrak.

– Tratamendu-formak erabili eta hautatzea.

– Jendea aurkezteko eta aurkezpenetan formalki zein informalki erantzuteko formulak.

– Egunen unearen araberako agurrak.

– Osasunari buruz hitz egiteko baliabideak.

– Korrespondentzia pertsonaleko konbentzio grafikoak.

– Klima-eguraldiari buruz hitz egiteko baliabideak.

– Hitzorduak formalki zein informalki adosteko baliabideak.

– Ordaintzeko uneko formulak.

– Jendearen arreta izateko formulak.

– Adeitasun-arauak.

– Baimena, laguntza, zerbitzuak, produktuak eskatzeko adeitasun-formulak.

– Eskerrak emateko, barkamena eskatzeko, konplimenduak egiteko, zoriontzeko, oparien ondorioz erreakzionatzeko formulak, hala nola Gabonetan eta urtebetetzeetan zoriontzea.

– «Eskerrik asko» eta «mesedez» zuzen erabiltzea.

– Herri-jakintzako adierazpenak.

– Atsotitz eta esaera zahar errazak.

– Erregistroa.

– Erregistro neutroa.

2.3.– Gaitasun eta eduki estrategikoak.

Ahozko testuak eta testu idatziak ulertu eta bakarrik zein beste batzuekin sortzeko estrategiak jakin eta erabiltzea planifikazioan, egikeran, kontrolean eta zuzenketan.

– Norberaren ezagutzetan eta esperientzietan oinarritutako hipotesiak egitea, formatua eta ilustrazioak kontuan hartuta.

– Soinuak ezagutzea eta grafiak identifikatzea (edo alderantziz).

– Hiztunaren asmoa ulertzen laguntzen duten mintzairaren ezaugarriak ezagutzea (ahotsaren intonazioa, erritmoa, arauak, modulazioa).

– Ahozko hizkuntzaren elementu paralinguistikoak (keinuak, jarrerak...) behatu eta ezagutzea.

– Komunikazio-egintzaren elementuak identifikatzea (igorlea, hartzailea, kanala...) eta testuinguruaren elementuak eta komunikazio-egoera ezagutzea (solaskideen sexua, adina, tokia...).

– Hizkuntzaren beraren eduki eta konbentzio kulturalak behatu eta ezagutzea.

– Hitz ezezagunen esanahia identifikatzea, ezagutzetatik, testuaren edo esaldiaren zentzu orokorretik, egoeratik, testuingurutik, beste hizkuntza batzuen ezagueratik, giltzarri gramatikal eta lexikoetatik.

– Estrategia pertsonalak erabiltzea (giltzarri-hitzak azpimarratu edo idaztea, hitz- eta lokailu-zerrendak egitea...).

– Hitz ezagunen esanahiaren gaineko hipotesiak egin ostean, hiztegia erabiltzea.

– Egindako hipotesiak egiaztatu eta berrikustea eta arrakasta eta erroreak autoebaluatzea, beraiek zuzentzen laguntzeko.

2.4.– Gaitasun eta eduki funtzionalak.

Hizkuntza idatzian zein ahozkoan, komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera, adierazle ohikoenen bitartez, komunikazio-funtzio hauek ulertu eta gauzatzea.

– Informazio orokorra eman eta eskatzea (asertzio-egintzak):

– Izen, adin, abizen, egoera zibil, nazionalitate, lanbide, telefono-zenbaki, helbide, posta elektroniko, eta abarrei buruzko informazioa eman eta eskatzea.

– Pertsona (lanbidea, familia, trebetasunak, gustuak eta zaletasunak), ordutegi, prezio, data, janari, leku (eskola eta bizilekua), janari- eta edari-kopuru, eta abarrei buruzko informazioa eskatu eta ematea.

– Zerbait norena den galdetu eta esatea.

– Pertsonak, aldarteak eta egoera fisiko sinpleak deskribatzea.

– Oraingo munduko edo ohiko jarduerak kontatzea.

– Hitz egin ahala gertatzen diren ekintzak kontatzea.

– Pertsonak, lekuak, objektuak (jantziak, altzariak, eraikinak eta gelak) egoerak eta ekintzak deskribatzea.

– Klimaz hitz egitea.

– Espazioan topatu eta kokatzea (ikasgelako, etxeko, hiriko objektuak).

– Norbait edo zerbait urrun edo hurbil dagoen adieraztea.

– Iragandako gertaera edo pasadizoak kontatzea eta horien galde egitea.

– Zuzentzea, zalantza adieraztea.

– Azalpenetan, zerrendak egitea.

– Oraina eta iragana alderatzea.

– Laburpenak egitea (filmak, liburuak...).

– Definizioak egitea.

– Zerbait ezaguna edo jakina ez dela adieraztea.

– Iragarpenak eta iragarkiak egitea.

– Planak eta proiektuak kontatzea.

– Asmoak adieraztea eta hitzematea.

– Pertsona, gauza, egitate edo gertakarien gaineko hipotesiak egitea.

– Denbora-sekuentzia adieraztea.

– Hitza eskatu eta ematea, etetea, hitz egiteari uztea, etab.

– Jarrerak eta iritziak adieraztea eta baloratzea (egintza adierazkorrak):

– Gustuei buruzko informazioa eskatu eta ematea.

– Jakintasuna eta ezjakintasuna adieraztea.

– Egoera edo sentsazio fisiko bati edo osasunari buruzko informazioa eskatu eta ematea: hotza, beroa, logura, gosea edo egarria, zaporea, ongizatea edo ondoeza.

– Barkamena eskatzea eta barkatzea.

– Zalantza adieraztea.

– Poza adieraztea.

– Interesa edo interes eza adieraztea.

– Adostasuna edo desadostasuna adieraztea.

– Proposamen edo ideiaren baten alde edo kontra azaltzea.

– Lehentasunak adieraztea.

– Aukera adieraztea.

– Axolagabetasuna adieraztea.

– Harridura eta espantua adieraztea.

– Errukia adieraztea.

– Nahiak adieraztea.

– Aldarte ohikoenei eta horrela egoteko arrazoiei buruzko informazioa eskatu eta ematea: asperdura, asea, atsekabea, harridura, interesa, estimua, poza, etab.

– Gogatzea, konbentzitzea. Ekintza-proposamena (zuzendaritza-egintzak):

– Laguntza eskatu eta eskaintzea.

– Aginduak ematea.

– Zerbait egiteko baimena eskatu, eman edo ukatzea.

– Laguntza eskaini eta eskatzea, onartzea eta ez onartzea.

– Zerbait egitera animatzea.

– Jarraibideak eskatu eta ematea (norabideak, tokiren batera heltzea).

– Lankidetza eskatzea.

– Mezua errepikatzeko edo astiroago esateko eskatzea.

– Hitz edo esamoldeen esanahia edo itzulpena galdetu eta adieraztea.

– Ulertu gabeko hitzak edo izen bereziak letreiatzeko eskatzea.

– Ahots modulazioak eskatzea: ozen, ahapeka, etab.

– Zerbait egiteko asmo, borondate edo erabakiei buruzko informazioa eskatu eta ematea.

– Betebehar pertsonalak adieraztea.

– Aholkuak eskatu eta ematea.

– Sorospena eskatzea.

– Debekatzea.

– Jarduerak iradokitzea eta iradokizunei erantzutea.

– Hitzorduak adostea, baten batekin geratzea.

– Aitzakiak jarri eta barkamena eskatu, onartzea eta ez onartzea, eta arrazoiak azaltzea.

– Oinarrizko telefono-elkarrizketak izatea (komunikazioa hastea, norbaitez galdetzea, solaskideari itxaroteko eskatzea, entzuten edo ulertzen den baieztatzea, agur esatea...).

– Baten bat segitzera animatzea.

– Sozializatzea (egintza faktikoak eta solidarioak):

– Agurtzea eta agurrei erantzutea hasieran eta amaieran.

– Nork bere burua aurkeztea, beste batzuk aurkeztea eta aurkezpenei erantzutea.

– Baten bati buruzko informazioa eskatu eta ematea.

– Eskerrak ematea eta esker onari erantzutea.

– Zoriontzea eta zorionari erantzutea.

– Arreta ekartzea.

– Ongietorri egitea.

– Oinarrizko mezu bat errepikatzea.

– Komunikazioa ulertu dela baieztatu edo entzuten ari dela erakustea.

– Gonbitak onartzea edo ez onartzea.

– Barkamena eskatzea.

– Informazioen edo kontakizunen ondoriozko interes-, harridura-, poz-, pena-erreakzioak eta izatea.

– Mezua ulertu dela egiaztatzea.

2.5.– Gaitasun eta eduki diskurtsiboak.

Hizkuntza idatzian eta ahozkoan, bakarrizketetan zein elkarrizketetan, testuinguruaren araberako ereduak eta testu-patroi ohikoenak ezagutu, ulertu eta aplikatzea.

– Testu-motak:

– deskribatzaileak.

– narratiboak.

– azalpenezkoak.

– argudiozkoak.

– instrukzio/pertsuasio-testuak.

– elkarrizketak.

– iragarpenak.

– Testu-eremuak:

Eremu pertsonala.

– Aurrez aurreko elkarrizketak.

– Telefono bidezko elkarrizketak.

– Erantzungailu automatikoko mezuak.

– Agurrak.

– Lan-elkarrizketak.

– Emankizunetako eta grabazioetako ahozko testuak.

– Oraingo eta iraganeko gertaeren narrazioak eta deskribapenak (aldizkariak, egunkariak, propaganda, publizitate-liburuxkak, blogak, Internet...).

– Aginduak eta jarraibideak: errezetak, erabiltzeko jarraibideak, tokiak topatzeko argibideak.

– Erantzungailu automatikoko mezuak.

– Gutun pertsonalak.

Eremu publikoa.

– Panelak eta abisuak.

– Produktuen enbalajeak eta etiketak.

– Liburuxkak, pintadak, kartelak.

– Txartelak, ordutegiak eta egutegiak.

– Informazio-kartelak, arauak.

– Menuak eta kartak.

– Inprimakiak eta galdera-sortak.

– Irratiko eta telebistako informazioak.

– Komikiak eta binetak.

– Horoskopoak.

– Turismo-gidaliburuak, bidaiak, aisia.

– Planoak eta kaleak.

– Publizitate-testuak.

– Baimenak, txartelak, nortasun-agiriak.

– Web-orriak.

Eremu profesionala.

– Gutunak.

– Lan-esparruko inprimakiak.

– Seinaleak.

– Jarraibideak eta arauak.

– Publizitatea.

– Etiketak eta enbalajeak.

– Lanpostuen deskribapena.

– Laburpenak, txostenak, mezuak.

– Mezu elektronikoak, faxak eta bideokonferentziak.

– Curriculum vitaea.

Hezkuntza-esparrua.

– Testuliburuak, gidaliburuak, kontsulta-liburuak, ariketa-koadernoak.

– Hiztegiak.

– Mapak, planoak, banderak.

– Azterketetako galderen enuntziatua.

– Ikasgelako azalpenak eta jarraibideak.

– Ikaskideen arteko azalpenak.

– Aldizkariak, eskola-egunkariak eta horma-irudiak.

– Sumarioak, laburpenak, eskola-ariketak eta idazlanak.

– Autoebaluazio-fitxa.

– Joko-arauak, definizioak.

– Zentroaren, liburutegiaren eta ikasgelaren ordutegia.

– Testuaren ezaugarriak:

Egokitasuna.

– Komunikazio-asmoa.

– Testuingurua eta egoera.

– Erregistroa eta hizkuntza-maila.

Testuaren koherentzia.

– Edukiaren egitura.

– Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak.

– Lexiko-hautaketa eta hizkuntza-funtzioak.

Testuaren kohesioa.

– Elementu prosodikoak eta ortografikoak (intonazioa eta puntuazioa).

– Errekurrentzia-baliabideak (izenordainak, izen-elipsia, sinonimia, eremu semantikoak...).

Diskurtso-markagailuak:

– Kokapenaren espazio-markatzaileak.

– Segidako ekintzak adierazteko denbora-markatzaileak.

– Perpaus koordinatuen eta mendekoen arteko testu-markatzaileak edo -lokailuak.

– Perpausen edo paragrafoen arteko lotura eta erlazio logika adierazteko testu-markatzaileak edo -lokailuak.

– Ahozko diskurtsoari eusteko markatzaileak.

2.6.– Gaitasun eta eduki sintaktikoak.

Ahozkoaren eta idatziaren ulermen-jardueretan: hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren oinarrizko egitura sintaktikoak ezagutu eta ulertzea.

Ahoz eta idatziz bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jardueretan: komunikazio-asmoaren araberako hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren oinarrizko egitura sintaktikoak ezagutu eta hautatzea, eta komunikazio-eremu eta -testuinguruaren arabera erabiltzea.

– entitatea eta haren ezaugarriak (in/existentzia, nolakotasuna –intrintsekoa eta baliokoa–).

– kantitatea (zenbakia, kopurua eta maila).

– espazioa eta espazio-erlazioak (kokapena, posizioa, mugimendua, abiapuntua, norabidea, helmuga, distantzia eta antolaera).

– denbora eta denbora-erlazioak (sekuentzia, aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna).

– aspektu puntuala, perfektiboa/inperfektiboa, iraunkorra, progresiboa, ohiturakoa, prospektiboa, inkoatiboa, amaierakoa, iteratiboa eta arazlea.

– perpaus-egiturak eta osagaien ordena.

– baieztapena, ezeztapena, galdera eta harridura.

– juntadura, disjuntzioa, aurkakotasuna, kontrastea, konparazioa eta kausa.

Perpausa.

– Perpaus bakuna.

– Komunztadura (subjektua, aditza, objektu zuzena, zehar-objektua...).

– Baiezko, ezezko eta galde-perpausak.

– Elementuen ordena.

– Perpaus elkartua.

– Koordinaziorik sarrienak.

– Mendekorik sarrienak.

Izenak eta adjektiboak.

– Komunztadura.

– Generoa eta numeroa.

– Adjektiboen mailaketa.

– Modifikatzaileak (atzizkiak eta aurrizkiak).

Determinatzaileak.

– Artikuluak.

– Erakusleak.

– Posesiboak.

– Zenbakitzaileak.

– Mugagabeak.

– Galderakoak.

Izenordainak.

– Motak.

– Erabilera.

Aditzak.

– Aditz-denborarik sarrienen eraketa.

– Aditz-denbora horien erabilera.

– Aditz-denboren arteko aurkakotasuna.

Adberbioak.

– Denbora, leku, eta abarren adierazpenik sarrienak: erabilera eta kokapena.

– Mailaketa.

Loturak.

– Preposiziorik sarrienak.

– Esapideak.

– Juntagailuak.

Diskurtsoa.

– Diskurtsoaren markatzaileak (norbaiti hitz egiteko, hitz egiten hasteko, etab.).

– Diskurtsoa antolatzeko baliabideak.

– Hasierako eta amaierako agurrak.

– Baliabide sintaktikoak (ordena, errepikapena).

– Aditz-denboren koherentzia.

– Lokailu sarriak.

– Intonazioa eta puntuazioa.

2.7.– Gaitasun eta eduki lexikoak.

Honako hauei buruzko ohiko lexiko sarria ulertu, jakin, hautatu eta erabiltzea: identifikazio pertsonala, etxebizitza, etxea eta ingurunea, eguneroko jarduerak, familia eta lagunak, giza harremanak eta harreman sozialak, lana eta lanbideak, hezkuntza eta ikasketak, hizkuntza eta komunikazioa, astialdia eta aisialdia, bidaiak eta oporrak, osasuna eta zainketa fisikoak, erosketak eta merkataritza-jarduerak, elikadura eta jatetxeak, garraioa, ondasun eta zerbitzuak, klima eta ingurune naturala, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

– Adierazle sarriak (ederto! begira!, etab.).

– Landutako egoeretako hitzak.

– Hitz-familiak.

– Esanahi hurbileko hitzak.

– Sinonimoak eta antonimoak.

– Sasiadiskideak.

– Formula topikoak.

– Adierazpen idiomatikoak.

2.8.– Gaitasun eta eduki fonetiko-fonologiko eta ortotipografikoak.

Eguneroko egoeretan erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiez ohartzea, eta horiei loturiko esanahi orokorrak ulertzea.

Komunikazio-asmoaren arabera, erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiak ezagutu eta sortzea.

Erabili ohi diren formatu, patroi eta elementu grafikoei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoak eta konbentzio ortografikoak ezagutu eta ulertzea.

Komunikazio-asmoaren arabera, funtsezko patroi grafikoak eta konbentzio ortografikoak ezagutu eta erabiltzea.

– Bokalak, diptongoak eta kontsonanteak ezagutu eta sortzea.

– Zailtasun handiagoa duten fonemak.

– Azentua.

– Hitzen arteko lotura.

– Letra maiuskulak.

– Kontrakzioak.

– Ohiko erabilerako ikurrak (@, €, $).

– Talde fonetikoa: intonazioa.

– Prozesu fonologikoak.

– Alfabetoa: ezaugarri berezien ezagutza.

– Letra maiuskulen erabilera.

– Puntuazio-markak.

3.– Ebaluazio-irizpideak.

Ziurtapenerako ebaluazioaren helburua da neurtzea zer-nolako gaitasuna duen ikasleak hizkuntza erabiltzeko, ulermen-jardueretan zein bakarrik edo beste batzuekin sortzeko jardueretan; horretarako ezartzen diren probek erreferentziatzat hartuko dituzte irakaskuntza erkide hauetan jardueraka ezarri eta deskribatutako maila eta helburu orokor eta espezifikoak, eta homogeneoak izango dira irakaskuntza-modalitate guztietarako eta ikasle-mota guztientzat.

3.1.– Ahozko mezuak ulertzea.

– Eguneroko betebehar errazei buruzko ohiko adierazpenak ulertzen ditu, baldin eta motel, argi eta behin baino gehiagotan esaten badira.

– Esanahia ulertzea ahalbidetzen duten pausa luzeak dauzkaten diskurtso motelak eta argi artikulatuak ulertzen ditu.

– Galderak eta jarraibideak ulertzen ditu eta argibide labur eta errazak betetzen ditu.

– Zenbakiak, prezioak eta orduak ulertzen ditu.

3.2.– Ahozko testuak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Ikasle batek maila honek berezko dituen gaitasunak bereganatu dituela iritziko da ondorengoak egiteko gai denean: ahozko testu laburrak ekoiztea erregistro neutroan, bai aurrez aurreko komunikazioan, bai telefonoz edo bestelako baliabide teknikoen bitartez, eta diskurtsoa ulertzeko moduko arintasun eta ahoskeraz moldatzea, atzerritaz azentua, pausa eta zalantza argiak izanda ere, baita komunikazioa mantentzeko errepikatzea, parafrasia eta solaskidearen kooperazioa beharrezkoa denean ere.

– Pertsonei eta lekuei buruzko esaldi erraz eta bakan batzuk erabiltzen ditu bere burua aurkezteko eta hitz egiteko.

– Bere burua eta ingurune hurbilena deskribatzen ditu: lanbidea, familia, bizilekua.

– Elkarrizketetan, erraz aritzen da, motelago errepikatzeko aukerarik badago eta birformulatzea eta zuzentzea badago.

– Eguneroko gaiei buruzko galdera errazak egiten eta erantzuten ditu.

3.3.– Testu idatziak ulertzea.

Ikasle batek maila honetako gaitasunak bereganatu dituela iritziko da, erregistro formal edo neutroan, egitura erraz eta argian idatzitako testu laburretako zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak ulertzeko gai denean.

– Informazio-testu erraz eta laburren ideia orokorra eta deskribapen errazak ulertzen ditu, batez ere testua azaltzen laguntzen duten ilustrazioak egonez gero.

– Testu oso labur eta errazak ulertzen ditu, ezagunak egiten zaizkion hitzez eta oinarrizko adierazpenez lagunduta eta, adibidez, testu-zati batzuk berriro irakurrita.

– Jarraibide idatzi labur eta errazak ulertu eta betetzen ditu, batez ere ilustraziorik badago.

– Eguneroko bizitzako egoerei buruzko testuetan (adibidez, iragarkietan) azaltzen diren hitzak eta adierazpen errazak ezagutzen ditu.

– Mezu labur eta errazak ulertzen ditu, hala nola postalak edo mezu elektronikoak.

3.4.– Testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Ikasle batek maila horrek berezko dituen gaitasunak bereganatu dituela iritziko da ondorengoak egiteko gai denean: egitura errazeko testu laburrak erregistro neutroan idazteko, kohesio baliabideak eta ortografia eta puntuazio araurik funtsezkoenak behar bezala erabiltzeko.

– Adierazpen eta esaldi bakan errazak idazten ditu.

– Eguneroko bizitzako egoerei loturiko ohar errazak idazten ditu.

– Postal edo mezu elektroniko labur eta errazak idazten ditu.

– Datu pertsonalen inprimakiak betetzen ditu.

– Bizilekua deskribatzen du.

Oinarrizko A2 maila.

1.– Helburuak.

1.1.– Ahozko testuak ulertzea.

Helburu orokorra.

Zentzu orokorra, funtsezko informazioa eta puntu garrantzitsuenak ulertzea ahozko testu laburretan, zuzen egituratuetan, aurrez aurre eta poliki esandakoetan edo bide teknikoen bitartez transmitituetan (telefonoa, telebista, irratia, etab.), erregistro neutroan badaude, baldintza akustikoak onak badira eta zatirik zailenak berriro entzuteko aukera badago beti.

Helburu espezifikoak.

– Eguneroko gaiei buruzko elkarrizketa errazak ulertzea, errepikatzeko edo baieztatzeko eskatzea badago.

– Jarraibideetako eta argibideetako mezu publiko labur eta errazen eta iragarkien zentzu orokorra ulertzea, zuzenekoak zein grabatuak izan, baldintza akustikoak onak badira.

– Albiste, iragarki edo iragarpen meteorologikoen funtsezko informazioa ulertzea.

– Solaskide biren edo gehiagoren arteko elkarrizketaren gaia identifikatzea, eguneroko gaiei buruz edo haren espezialitateari buruz mintzatzen direnean.

– Eguneroko transakzio eta kudeaketetako esaldi eta esamolde eginak ulertzea, egoera errazetan moldatzeko (adibidez: dendetan, jatetxeetan, postetxean, bankuetan, geltokietan) eta eguneroko bizitzako beharrizan zehatzak konpontzeko, baldin eta mezua argi artikulatuta badago eta xehetasunen gaineko baieztapena eskatzea badago.

1.2.– Ahozko testuak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Helburu orokorra.

Aurrez aurre, telefonoz zein bestelako baliabide teknikoen bidez, erregistro neutroko ahozko testu laburrak sortzea ohiko egoerei buruz, nahiz eta hizkuntza-errepertorio oinarrizkoa baina behar bestekoa izan eta kontrol gramatikal eta lexiko mugatua izan, eta interakzio ulergarria izatea, nahiz eta pausak egin, keinuen eta irudien laguntza (argazkiak, marrazkiak) edo solaskidearen laguntza behar izan.

Helburu espezifikoak.

– Ohiko egoeretan, nolabaiteko erraztasunez jokatzea: gizarte-harremanak, adeitasun-formulak, atsegina eta nahigabea adieraztea, laguntza eskatu eta eskaintzea, eta aldartea adieraztea.

– Gai praktikoei buruzko iritziak trukatzea, iradokizunak eta proposamenak egitea, adostasuna eta desadostasuna adieraztea, baldin eta elkarrizketa oso arina ez bada eta solaskideak laguntzen badu.

– Eguneroko bizitzako objektuak eta zerbitzuak eskatu eta eskaintzea eta transakzio errazetan moldatzea (ikasgela, hotela, bankua, jatetxea, etab.).

– Kantitate, zenbaki eta prezioei loturiko trukeak ebaztea.

– Lekuen kokapenari buruzko informazioa eskatu eta ematea, eta bidea azaltzea, nahiz eta keinuen eta planoen laguntza behar izan.

– Datu pertsonalak eskatu eta ematea: nazionalitatea, bizilekua, interesak, adiskideak eta ohiturak.

1.3.– Testu idatziak ulertzea.

Helburu orokorra.

Egitura erraz eta argiko testu erraz eta laburren zentzu orokorra, puntu nagusiak eta funtsezko informazioa ulertzea, erregistro neutroan eta eguneroko gai kontestualizatuei buruzkoetan, baldin eta berriro irakurtzea eta hiztegia erabiltzea badago.

Helburu espezifikoak.

– Eguneroko edo bere jarduerari loturiko gaiei buruzko ohar eta mezu errazak ulertzea (SMS, mezu elektronikoak, postalak, faxak eta gutunak).

– Behar duen informazioa bilatu eta topatzea liburuxketan, egunkarietan, aldizkarietan eta Interneten (ordutegiak, menuak, kultura- eta kirol-jarduerak).

– Argi idatzitako arau, jarraibide eta argibide errazak ulertu eta betetzea (errezetak, tresnen funtzionamendua, joko-arauak, dendetako eta kaleetako kartelak, etab.).

– Eguneroko bizitzako gaiei buruzko korrespondentzia pertsonal erraza ulertzea.

– Eguneroko bizitzako gai praktikoei buruzko korrespondentzia formal laburra ulertzea (hoteletako gelen erreserba, atzerriko ikastaroei buruzko informazioa).

1.4.– Testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Helburu orokorra.

Egitura errazeko testu laburrak idaztea, kohesio-baliabide mugatu baina behar bestekoak eta oinarrizko konbentzio ortografikoak eta puntuazioa erabilita.

Helburu espezifikoak.

– Hezkuntzari, lanari, interesei eta ezagutzei edo trebetasunei buruzko galde-sortak edo fitxak betetzea.

– Eguneroko bizitzako jarduerei buruzko informazioa, jarraibideak eta argibideak dauzkaten oharrak, SMSak edo mezuak idaztea.

– Korrespondentzia pertsonala idaztea eskerrak emateko edo norberari edo norberaren inguruari buruzko gauzak (familia, lana, adiskideak, bizi-egoera, aisialdia, etab.) kontatzeko.

– Korrespondentzia formal erraza idaztea informazioa biltzeko, barkamena eskatzeko edo zerbitzuren bat eskatzeko.

– Lekuak edo gertaerak deskribatzea eta zer, non eta noiz gertatu den kontatzea.

2.– Gaitasunak eta edukiak.

2.1.– Gai-edukiak.

– Identifikazio pertsonala.

– Etxebizitza, etxea, hiria eta ingurunea.

– Eguneroko bizitzako jarduerak.

– Astialdia eta aisialdia.

– Bidaiak.

– Giza harremanak eta harreman sozialak.

– Osasuna eta zainketa fisikoak.

– Hezkuntza.

– Erosketak eta merkataritzako jarduerak.

– Elikadura.

– Ondasunak eta zerbitzuak.

– Hizkuntza eta komunikazioa.

– Klima, baldintza atmosferikoak eta ingurumena.

– Zientzia eta teknologia.

2.2.– Gaitasun eta eduki soziokultural eta soziolinguistikoak.

Eguneroko bizitzako alderdi soziokultural eta soziolinguistikoak ezagutu eta aplikatzea (eguneroko jarduerak, ikasteko eta lan egiteko ohiturak, aisialdia, jaiak, ordutegiak); bizi-baldintzak (etxea, ingurunea, egitura soziala); pertsonarteko harremanak (familiakoak, belaunaldien artekoak, ezagunen eta ezezagunen artekoak); paralinguistika eta proxemika (jarrerak, keinuak, aurpegiera, ahotsaren erabilera, begi-kontaktua eta kontaktu fisikoa); kultura, ohiturak eta balioak (instituzioak, tradizioak, ospakizunak, zeremoniak, arte-adierazpena), eta konbentzio sozialak (adeitasun-formulak eta portaera sozialeko tratamendua eta arauak).

2.2.1.– Gaitasun eta eduki soziokulturalak.

– Identifikazio pertsonala:

– Izen-abizenik sarrienak.

– Abizenen ordena eta kopurua.

– Hasierako eta amaierako agur-keinuak.

– Jatorria.

– Egoera zibila.

– Lanbidea.

– Etxebizitza, etxea eta ingurunea.

– Etxebizitza-mota ohikoenak.

– Oinarrizko alderdi geografikoak.

– Bizilekua: hiria, herria...

– Eguneroko bizitzako jarduerak:

– Lan-baldintzak eta lan-bilaketa.

– Puntualtasuna.

– Elementu sozialak.

– Astialdia eta aisialdia:

– Aisialdiko eta astialdiko jarduera ohikoenak.

– Arteko eta kulturako erreferenteak: musika...

– Ospakizun eta zeremonia adierazgarrienak.

– Kirolak.

– Bidaiak:

– Ohitura zibikoak: gidatzeko arauak, etab.

– Helmuga turistiko arrakastatsuenak.

– Giza harremanak eta harreman sozialak:

– Familia-bizitzako usadio-ohiturak.

– Familiaren egitura.

– Hezkuntza:

– Eskola-sistema.

– Erosketak eta merkataritzako jarduerak:

– Kontsumo-ohiturak.

– Elikadura:

– Gastronomia eta elikatzeko ohiturak.

– Jai batzuetako janari tipikoak.

– Ondasunak eta zerbitzuak:

– Denden ordutegiak, bankuak, garraiobideak, etab.

– Zientzia eta teknologia:

– Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak egotea.

– Osasuna eta zainketa fisikoak.

– Klima eta baldintza atmosferikoak.

– Hizkuntza eta komunikazioa.

2.2.2.– Gaitasun eta eduki soziolinguistikoak.

– Gizarte-harremanak.

– Tokiren batera sartzeaz batera agurtu eta agurra hautatzea.

– Aurkezpenak.

– Amaierako agurrak.

– Tratamendu-formak erabili eta hautatzea.

– Jendea aurkezteko eta aurkezpenetan formalki zein informalki erantzuteko formulak.

– Egunen unearen araberako agurrak.

– Osasunari buruz hitz egiteko baliabideak.

– Korrespondentzia pertsonaleko konbentzio grafikoak.

– Klima-eguraldiari buruz hitz egiteko baliabideak.

– Hitzorduak formalki zein informalki adosteko baliabideak.

– Ordaintzeko uneko formulak.

– Jendearen arreta izateko formulak.

– Adeitasun-arauak.

– Baimena, laguntza, zerbitzuak, produktuak eskatzeko adeitasun-formulak.

– Eskerrak emateko, barkamena eskatzeko, konplimenduak egiteko, zoriontzeko, oparien ondorioz erreakzionatzeko formulak, hala nola Gabonetan eta urtebetetzeetan zoriontzea.

– «Eskerrik asko» eta «mesedez» zuzen erabiltzea.

– Herri-jakintzako adierazpenak.

– Atsotitz eta esaera zahar errazak.

– Erregistroa.

– Erregistro neutroa.

2.3.– Gaitasun eta eduki estrategikoak.

Ahozko testuak eta testu idatziak ulertu eta bakarrik zein beste batzuekin sortzeko estrategiak jakin eta erabiltzea planifikazioan, egikeran, kontrolean eta zuzenketan.

– Norberaren ezagutzetan eta esperientzietan oinarritutako hipotesiak egitea, formatua eta ilustrazioak kontuan hartuta.

– Soinuak ezagutzea eta grafiak identifikatzea (edo alderantziz).

– Hiztunaren asmoa ulertzen laguntzen duten mintzairaren ezaugarriak ezagutzea (ahotsaren intonazioa, erritmoa, arauak, modulazioa).

– Ahozko hizkuntzaren elementu paralinguistikoak (keinuak, jarrerak...) behatu eta ezagutzea.

– Komunikazio-egintzaren elementuak identifikatzea (igorlea, hartzailea, kanala...) eta testuinguruaren elementuak eta komunikazio-egoera ezagutzea (solaskideen sexua, adina, tokia...).

– Hizkuntzaren beraren eduki eta konbentzio kulturalak behatu eta ezagutzea.

– Hitz ezezagunen esanahia identifikatzea, ezagutzetatik, testuaren edo esaldiaren zentzu orokorretik, egoeratik, testuingurutik, beste hizkuntza batzuen ezagueratik, giltzarri gramatikal eta lexikoetatik.

– Estrategia pertsonalak erabiltzea (giltzarri-hitzak azpimarratu edo idaztea, hitz- eta lokailu-zerrendak egitea...).

– Hitz ezagunen esanahiaren gaineko hipotesiak egin ostean, hiztegia erabiltzea.

– Egindako hipotesiak egiaztatu eta berrikustea eta arrakasta eta erroreak autoebaluatzea, beraiek zuzentzen laguntzeko.

2.4.– Gaitasun eta eduki funtzionalak.

Hizkuntza idatzian zein ahozkoan, komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera, adierazle ohikoenen bitartez, komunikazio-funtzio hauek ulertu eta gauzatzea.

– Informazio orokorra eman eta eskatzea (asertzio-egintzak):

– Izen, adin, abizen, egoera zibil, nazionalitate, lanbide, telefono-zenbaki, helbide, posta elektroniko, eta abarrei buruzko informazioa eman eta eskatzea.

– Pertsona (lanbidea, familia, trebetasunak, gustuak eta zaletasunak), ordutegi, prezio, data, janari, leku (eskola eta bizilekua), janari- eta edari-kopuru, eta abarrei buruzko informazioa eskatu eta ematea.

– Zerbait norena den galdetu eta esatea.

– Pertsonak, aldarteak eta egoera fisiko sinpleak deskribatzea.

– Oraingo munduko edo ohiko jarduerak kontatzea.

– Hitz egin ahala gertatzen diren ekintzak kontatzea.

– Pertsonak, lekuak, objektuak (jantziak, altzariak, eraikinak eta gelak) egoerak eta ekintzak deskribatzea.

– Klimaz hitz egitea.

– Espazioan topatu eta kokatzea (ikasgelako, etxeko, hiriko objektuak).

– Norbait edo zerbait urrun edo hurbil dagoen adieraztea.

– Iragandako gertaera edo pasadizoak kontatzea eta horien galde egitea.

– Zuzentzea, zalantza adieraztea.

– Azalpenetan, zerrendak egitea.

– Oraina eta iragana alderatzea.

– Laburpenak egitea (filmak, liburuak...).

– Definizioak egitea.

– Zerbait ezaguna edo jakina ez dela adieraztea.

– Iragarpenak eta iragarkiak egitea.

– Planak eta proiektuak kontatzea.

– Asmoak adieraztea eta hitzematea.

– Pertsona, gauza, egitate edo gertakarien gaineko hipotesiak egitea.

– Denbora-sekuentzia adieraztea.

– Hitza eskatu eta ematea, etetea, hitz egiteari uztea, etab.

– Jarrerak eta iritziak adieraztea eta baloratzea (egintza adierazkorrak):

– Gustuei buruzko informazioa eskatu eta ematea.

– Jakintasuna eta ezjakintasuna adieraztea.

– Egoera edo sentsazio fisiko bati edo osasunari buruzko informazioa eskatu eta ematea: hotza, beroa, logura, gosea edo egarria, zaporea, ongizatea edo ondoeza.

– Barkamena eskatzea eta barkatzea.

– Zalantza adieraztea.

– Poza adieraztea.

– Interesa edo interes eza adieraztea.

– Adostasuna edo desadostasuna adieraztea.

– Proposamen edo ideiaren baten alde edo kontra azaltzea.

– Lehentasunak adieraztea.

– Aukera adieraztea.

– Axolagabetasuna adieraztea.

– Harridura eta espantua adieraztea.

– Errukia adieraztea.

– Nahiak adieraztea.

– Aldarte ohikoenei eta horrela egoteko arrazoiei buruzko informazioa eskatu eta ematea: asperdura, asea, atsekabea, harridura, interesa, estimua, poza, etab.

– Gogatzea, konbentzitzea. Ekintza-proposamena (zuzendaritza-egintzak):

– Laguntza eskatu eta eskaintzea.

– Aginduak ematea.

– Zerbait egiteko baimena eskatu, eman edo ukatzea.

– Laguntza eskaini eta eskatzea, onartzea eta ez onartzea.

– Zerbait egitera animatzea.

– Jarraibideak eskatu eta ematea (norabideak, tokiren batera heltzea).

– Lankidetza eskatzea.

– Mezua errepikatzeko edo astiroago esateko eskatzea.

– Hitz edo esamoldeen esanahia edo itzulpena galdetu eta adieraztea.

– Ulertu gabeko hitzak edo izen bereziak letreiatzeko eskatzea.

– Ahots modulazioak eskatzea: ozen, ahapeka, etab.

– Zerbait egiteko asmo, borondate edo erabakiei buruzko informazioa eskatu eta ematea.

– Betebehar pertsonalak adieraztea.

– Aholkuak eskatu eta ematea.

– Sorospena eskatzea.

– Debekatzea.

– Jarduerak iradokitzea eta iradokizunei erantzutea.

– Hitzorduak adostea, baten batekin geratzea.

– Aitzakiak jarri eta barkamena eskatu, onartzea eta ez onartzea, eta arrazoiak azaltzea.

– Oinarrizko telefono-elkarrizketak izatea (komunikazioa hastea, norbaitez galdetzea, solaskideari itxaroteko eskatzea, entzuten edo ulertzen den baieztatzea, agur esatea...).

– Baten bat segitzera animatzea.

– Sozializatzea (egintza faktikoak eta solidarioak):

– Agurtzea eta agurrei erantzutea hasieran eta amaieran.

– Nork bere burua aurkeztea, beste batzuk aurkeztea eta aurkezpenei erantzutea.

– Baten bati buruzko informazioa eskatu eta ematea.

– Eskerrak ematea eta esker onari erantzutea.

– Zoriontzea eta zorionari erantzutea.

– Arreta ekartzea.

– Ongietorri egitea.

– Oinarrizko mezu bat errepikatzea.

– Komunikazioa ulertu dela baieztatu edo entzuten ari dela erakustea.

– Gonbitak onartzea edo ez onartzea.

– Barkamena eskatzea.

– Informazioen edo kontakizunen ondoriozko interes-, harridura-, poz-, pena-erreakzioak eta izatea.

– Mezua ulertu dela egiaztatzea.

2.5.– Gaitasun eta eduki diskurtsiboak.

Hizkuntza idatzian eta ahozkoan, bakarrizketetan zein elkarrizketetan, testuinguruaren araberako ereduak eta testu-patroi ohikoenak ezagutu, ulertu eta aplikatzea.

– Testu-motak:

– deskribatzaileak.

– narratiboak.

– azalpenezkoak.

– argudiozkoak.

– instrukzio/pertsuasio-testuak.

– elkarrizketak.

– iragarpenak.

– Testu-eremuak:

Eremu pertsonala.

– Aurrez aurreko elkarrizketak.

– Telefono bidezko elkarrizketak.

– Erantzungailu automatikoko mezuak.

– Agurrak.

– Lan-elkarrizketak.

– Emankizunetako eta grabazioetako ahozko testuak.

– Oraingo eta iraganeko gertaeren narrazioak eta deskribapenak (aldizkariak, egunkariak, propaganda, publizitate-liburuxkak, blogak, Internet...).

– Aginduak eta jarraibideak: errezetak, erabiltzeko jarraibideak, tokiak topatzeko argibideak.

– Erantzungailu automatikoko mezuak.

– Gutun pertsonalak.

Eremu publikoa.

– Panelak eta abisuak.

– Produktuen enbalajeak eta etiketak.

– Liburuxkak, pintadak, kartelak.

– Txartelak, ordutegiak eta egutegiak.

– Informazio-kartelak, arauak.

– Menuak eta kartak.

– Inprimakiak eta galdera-sortak.

– Irratiko eta telebistako informazioak.

– Komikiak eta binetak.

– Horoskopoak.

– Turismo-gidaliburuak, bidaiak, aisia.

– Planoak eta kaleak.

– Publizitate-testuak.

– Baimenak, txartelak, nortasun-agiriak.

– Web-orriak.

Eremu profesionala.

– Gutunak.

– Lan-esparruko inprimakiak.

– Seinaleak.

– Jarraibideak eta arauak.

– Publizitatea.

– Etiketak eta enbalajeak.

– Lanpostuen deskribapena.

– Laburpenak, txostenak, mezuak.

– Mezu elektronikoak, faxak eta bideokonferentziak.

– Curriculum vitaea.

Hezkuntza-eremua.

– Testuliburuak, gidaliburuak, kontsulta-liburuak, ariketa-koadernoak.

– Hiztegiak.

– Mapak, planoak, banderak.

– Azterketetako galderen enuntziatua.

– Ikasgelako azalpenak eta jarraibideak.

– Ikaskideen arteko azalpenak.

– Aldizkariak, eskola-egunkariak eta horma-irudiak.

– Sumarioak, laburpenak, eskola-ariketak eta idazlanak.

– Autoebaluazio-fitxa.

– Joko-arauak, definizioak.

– Zentroaren, liburutegiaren eta ikasgelaren ordutegia.

– Testuaren ezaugarriak:

Egokitasuna.

– Komunikazio-asmoa.

– Testuingurua eta egoera.

– Erregistroa eta hizkuntza-maila.

Testuaren koherentzia.

– Edukiaren egitura.

– Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak.

– Lexiko-hautaketa eta hizkuntza-funtzioak.

Testuaren kohesioa.

– Elementu prosodikoak eta ortografikoak (intonazioa eta puntuazioa).

– Errekurrentzia-baliabideak (izenordainak, izen-elipsia, sinonimia, eremu semantikoak...).

Diskurtso-markagailuak:

– Kokapenaren espazio-markatzaileak.

– Segidako ekintzak adierazteko denbora-markatzaileak.

– Perpaus koordinatuen eta mendekoen arteko testu-markatzaileak edo -lokailuak.

– Perpausen edo paragrafoen arteko lotura eta erlazio logika adierazteko testu-markatzaileak edo -lokailuak.

– Ahozko diskurtsoari eusteko markatzaileak.

2.6.– Gaitasun eta eduki sintaktikoak.

Ahozkoaren eta idatziaren ulermen-jardueretan: hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren oinarrizko egitura sintaktikoak ezagutu eta ulertzea.

Ahoz eta idatziz bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jardueretan: komunikazio-asmoaren araberako hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren oinarrizko egitura sintaktikoak ezagutu eta hautatzea, eta komunikazio-eremu eta -testuinguruaren arabera erabiltzea.

– entitatea eta haren ezaugarriak (in/existentzia, nolakotasuna –intrintsekoa eta baliokoa–).

– kantitatea (zenbakia, kopurua eta maila).

– espazioa eta espazio-erlazioak (kokapena, posizioa, mugimendua, abiapuntua, norabidea, helmuga, distantzia eta antolaera).

– denbora eta denbora-erlazioak (sekuentzia, aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna).

– aspektu puntuala, perfektiboa/inperfektiboa, iraunkorra, progresiboa, ohiturakoa, prospektiboa, inkoatiboa, amaierakoa, iteratiboa eta arazlea.

– perpaus-egiturak eta osagaien ordena.

– baieztapena, ezeztapena, galdera eta harridura.

– juntadura, disjuntzioa, aurkakotasuna, kontrastea, konparazioa eta kausa.

Perpausa.

– Perpaus bakuna.

– Komunztadura (subjektua, aditza, objektu zuzena, zehar-objektua...).

– Baiezko, ezezko eta galde-perpausak.

– Elementuen ordena.

– Perpaus elkartua.

– Koordinaziorik sarrienak.

– Mendekorik sarrienak.

Izenak eta adjektiboak.

– Komunztadura.

– Generoa eta numeroa.

– Adjektiboen mailaketa.

– Modifikatzaileak (atzizkiak eta aurrizkiak).

Determinatzaileak.

– Artikuluak.

– Erakusleak.

– Posesiboak.

– Zenbakitzaileak.

– Mugagabeak.

– Galderakoak.

Izenordainak.

– Motak.

– Erabilera.

Aditzak.

– Aditz-denborarik sarrienen eraketa.

– Aditz-denbora horien erabilera.

– Aditz-denboren arteko aurkakotasuna.

Adberbioak.

– Denbora, leku, eta abarren adierazpenik sarrienak: erabilera eta kokapena.

– Mailaketa.

Loturak.

– Preposiziorik sarrienak.

– Esapideak.

– Juntagailuak.

Diskurtsoa.

– Diskurtsoaren markatzaileak (norbaiti hitz egiteko, hitz egiten hasteko, etab.).

– Diskurtsoa antolatzeko baliabideak.

– Hasierako eta amaierako agurrak.

– Baliabide sintaktikoak (ordena, errepikapena).

– Aditz-denboren koherentzia.

– Lokailu sarriak.

– Intonazioa eta puntuazioa.

2.7.– Gaitasun eta eduki lexikoak.

Honako hauei buruzko ohiko lexiko sarria ulertu, jakin, hautatu eta erabiltzea: identifikazio pertsonala, etxebizitza, etxea eta ingurunea, eguneroko jarduerak, familia eta lagunak, giza harremanak eta harreman sozialak, lana eta lanbideak, hezkuntza eta ikasketak, hizkuntza eta komunikazioa, astialdia eta aisialdia, bidaiak eta oporrak, osasuna eta zainketa fisikoak, erosketak eta merkataritza-jarduerak, elikadura eta jatetxeak, garraioa, ondasun eta zerbitzuak, klima eta ingurune naturala, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

– Adierazle sarriak (ederto! begira!, etab.).

– Landutako egoeretako hitzak.

– Hitz-familiak.

– Esanahi hurbileko hitzak.

– Sinonimoak eta antonimoak.

– Sasiadiskideak.

– Formula topikoak.

– Adierazpen idiomatikoak.

2.8.– Gaitasun eta eduki fonetiko-fonologiko eta ortotipografikoak.

Eguneroko egoeretan erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiez ohartzea, eta horiei loturiko esanahi orokorrak ulertzea.

Komunikazio-asmoaren arabera, erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiak ezagutu eta sortzea.

Erabili ohi diren formatu, patroi eta elementu grafikoei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoak eta konbentzio ortografikoak ezagutu eta ulertzea.

Komunikazio-asmoaren arabera, funtsezko patroi grafikoak eta konbentzio ortografikoak ezagutu eta erabiltzea.

– Bokalak, diptongoak eta kontsonanteak ezagutu eta sortzea.

– Zailtasun handiagoa duten fonemak.

– Azentua.

– Hitzen arteko lotura.

– Letra maiuskulak.

– Kontrakzioak.

– Ohiko erabilerako ikurrak (@, €, $).

– Talde fonetikoa: intonazioa.

– Prozesu fonologikoak.

– Alfabetoa: ezaugarri berezien ezagutza.

– Letra maiuskulen erabilera.

– Puntuazio-markak.

3.– Ebaluazio-irizpideak.

3.1.– Ahozko testuak ulertzea.

Maila honi dagozkion gaitasunak lortutzat hartzeko, ikaslea gai izango da eguneroko bizitzako ahozko testu laburretan, ondo egituratuetan, aurrez aurre edo bide teknikoen bitartez transmitituetan eta abiadura motelean, erregistro formalean edo neutroan artikulatuetan, funtsezko informazioa eta puntu nagusiak orokorrean ulertzeko, baldin eta baldintza akustikoak onak badira eta mezua distortsionatu gabe badago.

– Bere aurrean diren eguneroko elkarrizketen zentzu orokorra eta informazio espezifikoa ulertzen du, baldin eta hizkuntza motela eta argia bada, eta gai-aldaketak identifikatzen ditu.

– Bera parte den elkarrizketetan sortzen diren gai ezagunei buruzko diskurtso argiak eta hizkuntza estandarrekoak ulertzen ditu, baldin eta informazioa eskatzea badauka.

– Eguneroko transakzio eta kudeaketei buruzko argibide errazak ulertzen ditu, esate baterako, toki batetik bestera oinez edo garraio publikoan joateko.

– Ikusizko materiala eta iruzkinak batera agertuz gero, gertaerei, istripuei, eguraldiari, eta abarri buruzko albisteen ideia nagusia ulertu eta identifikatzen du.

– Mezu eta abisu argi eta errazen ideia nagusia ulertu eta hartzen du.

– Eguneroko gaiei loturiko pasarte labur grabatuen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu eta ideia nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzen ditu, baldin eta motel eta argi hitz egiten bada.

– Hizkuntza bera erabiltzen duten kulturetako eguneroko bizitzari eta konbentzio sozialei buruzko alderdi soziokulturalak eta soziolinguistikoak ezagutu eta aplikatzen ditu testua ulertzeko, eta bera interpretatzeko giltzarriak ateratzen ditu.

3.2.– Ahozko testuak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

– Egitura bakun eta argiko ahozko testuak sortzen ditu eta, jardun horretan, oinarrizko prozedura batzuk erabiltzen ditu mezua birformulatzeko eta komunikazioa berrezartzeko, elementu-zerrenda erraz baten bidez, nahiz eta solaskidearen laguntza behar duen.

– Modu erraz batean komunikatzeko, buruz ikasitako esaldiak eta formulak erabiltzen ditu, eta etenaldiak egiten ditu adierazteko modua bilatzeko eta diskurtsoa antolatu eta berregituratzeko, edo esandakoa birformulatu edo argitzeko, betiere solaskidearen laguntzarekin.

– Eguneroko transakzio eta kudeaketetan, lehentasunak eta gustuak adierazten ditu eta moldatu egiten da.

– Ohiko truke labur eta argi egituratuetan erraz aritzen da, formula eta keinu bakunak erabiltzen ditu hitz-txanda hartu eta hari heltzeko, nahiz eta zalantzan aritu eta solaskidearen laguntza behar izan.

– Ahozko bakarrizketak eta elkarrizketak sortzeko, lortutako ezagutza soziokultural eta soziolinguistikoak aplikatzen ditu, behar bezala jarduten du eta testuinguru bakoitzeko adeitasun-arau sarrienak errespetatzen ditu.

– Egitura sintaktiko errazak eta testu-kohesiorako baliabide ohikoenak erabiltzen ditu (lokailu arruntak), sekuentzia linealak sortzeko.

– Ahozko oinarrizko errepertorio lexikoa erabiltzen du eguneroko eta ohiko egoeretako gaiei buruzko informazioa komunikatzeko, nahiz eta errore garrantzitsuak egin edo mezua egokitu behar izan itzulinguruez eta errepikapenez baliatuta.

3.3.– Testu idatziak ulertzea.

Maila honi dagozkion gaitasunak lortutzat hartzeko, ikasleak gai izango dira ulertzeko eguneroko bizitzako, egitura soil eta argiko eta erregistro formal zein neutroko testu laburren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak.

– Eguneroko gaiei loturiko lexiko idatzi sarria duten testu labur eta errazen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu eta ideia nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzen ditu eta, batzuetan, ezagutzen ez dituen hitzen eta adierazpenen esanahia atera dezake testuingurutik.

– Eguneroko bizitzan erabili ohi diren aparatuetako jarraibideetako testu labur eta errazak ulertzen ditu.

– Informazio espezifikoa ateratzen du material errazetatik, hala nola gutunetatik, liburuxketatik, kultura-agendatik, zerrendetatik eta ordutegietatik.

– Korrespondentzia pertsonal labur eta erraza ulertzen du, baita gai praktikoei buruzko korrespondentzia formal laburra ere, hala nola eskabide baten baieztapena edo beka baten emakida.

– Kazetaritzako testu labur eta errazetan, informazio garrantzitsua identifikatzen du, hala nola egitateak edo gertaerak deskribatzen dituzten albisteen laburpenetan.

– Leku publikoetan egon ohi diren seinaleak eta abisuak ulertzen ditu, hala nola kaleetan, tren-geltokian, metroan, aireportuan, eta abarretan.

– Hizkuntza bera erabiltzen duten kulturetako komunikazio idatziari buruzko alderdi soziokulturalak eta soziolinguistikoak ezagutu eta aplikatzen ditu testua ulertzeko, eta bera interpretatzeko giltzarriak ateratzen ditu.

3.4.– Testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Maila honi dagozkion gaitasunak lortutzat hartzeko, ikaslea gai izango da egitura errazeko eta erregistro neutroko testu idatzi laburrak sortzeko; eta, horretarako, behar bezala erabiliko ditu kohesio-baliabide eta ortografia- eta puntuazio-konbentzio oinarrizkoenak.

– Egitura bakuneko testu idatzi laburrak sortzen ditu.

– Planak eta proiektuak deskribatzen ditu eta lehentasunak adierazten ditu.

– Gertaerak eta jarduerak labur eta erraz deskribatzen ditu.

– Bere buruari eta inguruneari buruzko gutun pertsonal erraz-errazak idazten ditu, baita eskerrak ematekoak edo barkamena eskatzekoak ere.

– Korrespondentzia formal erraz eta laburra idazten du: zerbitzuak eskatu edo informazioa eskatu.

– Testu idatziak sortu behar dituenean, bakarrik zein beste batzuekin, lortutako ezagutza soziokultural eta soziolinguistiko guztiak aplikatzen ditu; horretarako, adeitasun-arau sarrienak errespetatu eta mezua komunikazio-asmoaren arabera moldatzen du.

– Sarri erabiltzen diren oinarrizko egitura sintaktikoak eta kohesio-mekanismo bakunak (oinarrizko lokailuak) erabiltzen ditu, elementu labur, zehatz eta errazak lotuta, sekuentzia kohesioduna eta lineala sortzeko.

– Oinarrizko lexiko idatzi sarria erabiltzen du, ohiko eta eguneroko egoeretan informazio labur, bakun eta zuzena komunikatzeko.

– Behar bezain ulergarria izateko, egokiro erabiltzen ditu oinarrizko puntuazio-markak (puntua eta koma, adibidez) eta oinarrizko ortografia-arauak (maiuskulak eta minuskulak, adibidez), paperezko euskarriko zein euskarri digitaleko testuak idazteko konbentzio formal ohikoenekin batera.

II. ERANSKINA, MAIATZAREN 21EKO 80/2019 DEKRETUARENA
TARTEKO MAILAREN CURRICULUMA

Tarteko B1 maila.

Tarteko B1 mailako irakaskuntzaren helburua da ikasleak gai izatea hizkuntza erabiltzen den lekuetara bidaiatzen dutenean sortzen diren egoera gehienetan moldatzeko, beste hizkuntza batzuen hiztunekin harreman pertsonal eta sozialak hasi eta eusteko, aurrez aurre zein baliabide teknikoen bidez, eta trukatze faktual errazak sortzen diren hezkuntza- eta lanbide-ingurunetan aritzeko.

Horretarako, ikasleek lortu behar dituzten gaitasun horiei esker, hizkuntza erabili ahal izango dute nolabaiteko malgutasunez, erraztasun erlatiboz eta zentzuzko zuzentasunez bai eguneroko egoeretan bai horren ohikoak ez diren esparru pertsonal eta publikoan eta hezkuntza- eta lanbide-esparruetan, erregistro formal, informal edo neutroko eta hizkuntzaren aldaera estandarreko ahozko testu eta testu idatzi laburrak edo ertainak bakarrik zein beste batzuekin sortu eta prozesatzeko, gai pertsonalei eta eguneroko gaiei edo gaurkotasuneko edo interes pertsonaleko gai orokorren alderdi zehatz batzuei buruzkoak, egitura bakunak eta oso idiomatikoa ez den errepertorio lexiko arrunta erabilita.

Tarteko B1 mailari dagozkion gaitasunak lortuz gero, ikasleak hauek egiteko gai izango dira:

– Ahozko testu labur edo ertainen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta hiztunen iritziak eta jarrera esplizituak ulertuko dituzte, ondo egituratuta dauden, abiadura txikian edo ertainean aurrez aurre edo bide teknikoen bitartez transmitituta dauden, hizkuntza estandarrean esanda dauden, eguneroko gaiak edo ezagunak edo gai orokorrak edo gaurkotasuneko gaiei buruzkoak diren eta euren esperientziei eta interesei lotuta dauden testuetan, baldin eta baldintza akustikoak onak badira eta esandakoa berriro entzuteko eta xehetasunen gaineko baieztapena eskatzea badago.

– Ondo egituratutako eta testuinguruari egokitutako eguneroko, ohiko edo interes pertsonaleko ahozko testu laburrak eta ertainak sortuko dituzte, bakarrik zein beste batzuekin, aurrez aurreko komunikazioan zein baliabide teknikoen bitartez; behar besteko zuzentasunez eta jarioz moldatuko dira diskurtsoaren ildoari jarraitu ahal izateko, eta ahoskera argi eta ulergarriz mintzatuko dira, nahiz eta atzerritar azentua agerikoa izan, baita sintaxia eta lexikoa planifikatzeko edo esandakoa beste era batera esateko edo erroreak zuzentzeko pausak ere, solaskideak arazoren bat dagoela adierazten duenean eta solaskidearen kooperazioa behar denean interakzioari eusteko.

– Testu idatzi labur edo ertainen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta egilearen iritziak eta jarrera esplizituak ulertuko dituzte, argi eta ondo egituratuta dauden, hizkuntza estandarrean idatzita dauden eta eguneroko gaiei edo gaurkotasuneko edo interes pertsonaleko gai orokorren alderdi zehatz batzuei buruzkoak diren testuetan.

– Euskarria gorabehera, ondo egituratutako eta testuinguruari egokitutako (hartzailea, egoera eta komunikazio-asmoa) eguneroko, ohiko edo interes pertsonaleko testu idatzi labur edo ertain errazak sortuko dituzte, bakarrik zein beste batzuekin; horretarako, errazen aurreikus daitezkeen egoerei loturiko lexiko- eta egitura-errepertorioa testu-kohesiorako oinarrizko baliabideak zentzuzko zuzentasunez erabiliko dituzte, eta funtsezko ortografia- eta puntuazio-konbentzioak errespetatu.

– Xede-hizkuntzaren edo bestelako hizkuntzen hiztunen arteko bitartekotza egingo dute ohiko egoeretan, eguneroko edo interes pertsonaleko gaiei loturiko informazioa modu erraz batean trukatu behar denean.

1.– Helburuak.

1.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Jarraibideak, argibideak edo bestelako informazioak dakartzaten iragarkiak eta mezuak behar bezain zehatz ulertzea, aurrez aurrekoak zein baliabide teknikoen bitartekoak egindakoak eta sarri erabiltzen diren tresna edo gailuen funtzionamenduari eta eguneroko jarduerei buruzkoak, baita esparru publikoetako edo hezkuntza- eta lanbide-esparruetako jardun- eta segurtasun-arauak betetzekoak ere.

Hizkuntza estandarrean, abiadura normalean eta argi artikulatutako adierazpen laburren asmoa, zentzu orokorra eta alderdi garrantzitsuak ulertzea (adibidez, ospakizun pribatu zein publikoetan).

Gai ezagunei buruzko, interes pertsonaleko edo norberaren espezialitateko aurkezpen, solasaldi edo hitzaldi luze eta errazen ideia nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak ulertzea, betiere argi eta hizkuntzaren aldaera estandarrean artikulatutako diskurtsoetan.

Eguneroko transakzio eta kudeaketetan eta horren ohikoak ez direnetan, arazoen azalpena edo informazioen eskaera ulertzea (adibidez, erreklamazioren batean), betiere xehetasunak baieztatzeko eskatzeko aukera izanik.

Aurrean gertatzen diren elkarrizketa edo eztabaida informalen zentzu orokorra, ideia nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak ulertzea, baldin eta gaia ezaguna bada eta diskurtsoa argi eta hizkuntza estandarrean artikulatuta badago.

Aurrez aurre zein bide teknikoez parte hartzen den elkarrizketetan edo eztabaida informaletan, eguneroko bizitzako alderdi praktikoei buruzko narrazioak eta deskripzioak eta eguneroko gaiei edo egunerokotasuneko edo interes pertsonaleko gai orokorrei buruzko informazio espezifikoa eta garrantzitsua ulertzea eta harridura, interes edo axolagabekeria sentimenduak antzematea, baldin eta interferentzia akustikorik ez badago eta solaskideek argi, motel eta zuzenean hitz egiten badute, hizkuntzaren erabilera oso idiomatikorik gabe, eta esandakoa errepikatzeko edo beste era batera esateko prest badaude.

Aurrean gertatzen diren elkarrizketa formal edo eztabaida labur edo ertainen puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak identifikatzea, eta solaskide bi baino gehiago daudenean ere, eta gai orokorrak, ezagunak, gaurkotasunekoak eta norberaren interesekoak direnean, betiere baldintza akustiko onetan, baldin eta diskurtsoa ondo egituratuta eta argi artikulatuta badago, hizkuntza estandarrean, eta hizkuntzaren erabilera oso idiomatikoa edo espezializatua ez bada.

Esparru publikoan edo akademikoan edo lanbide-esparruan, parte hartzen den elkarrizketa formaletan, kanala edozein izanda ere, ohiko jarduerei eta prozedurei buruz edo, ohikoak izan barik, norberaren espezializazioari buruz esaten den gehiena ulertzea, baldin eta solaskideek ez badute hizkuntza oso idiomatikoki erabiltzen eta argi ahoskatzen badute, eta galderak egiteko aukera badago egiaztatzearren ondo ulertu dela solaskideak esandakoa, edo zenbait xehetasunei buruzko argibideak lortzeko.

Irrati edo telebistako programen ideia nagusiak ulertzea (adibidez, publizitate-iragarkiak, informazio-emanaldiak, elkarrizketak, erreportajeak edo dokumentalak), eguneroko, gaurkotasuneko, norberaren espezialitateko eta interes pertsonaleko gaiei edo gai orokorrei buruzkoak badira eta, neurri batean, motel eta argi artikulatuta badaude.

Film, telesaio eta entretenimendu-programak ulertzea, argi eta hizkuntza erraz eta estandarrean artikulatuta badaude eta ikusizko elementuek eta ekintzak argumentuaren zati nagusia gidatzen badute.

1.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Norberaren arloko edo interes pertsonaleko eguneroko gaiei buruzko deklarazio labur eta entseatuak egitea jendaurrean, oso modu ulergarri batean, nahiz eta azentua eta intonazioa argi eta garbi atzerrikoak izan.

Gai orokorrei edo norberaren intereseko edo espezialitatekoei buruzko aurkezpen prestatu labur edo ertainak egitea, ondo egituratuta eta ikusizko euskarriarekin (grafikoak, argazkia, gardenkiak edo diapositibak), denbora gehienean zailtasunik gabe segitu ahal izateko behar besteko argitasunarekin eta ideia nagusien gaineko zentzuzko zehaztasunekin, eta entzuleek aurkeztutakoaz egiten dituzten galdera osagarri labur eta errazei erantzutea, nahiz eta arin esanez gero errepikatzeko eskatu behar izan.

Eguneroko bizitzako transakzio arruntetan (bidaiak, ostatua, otorduak eta erosketak) eta horren ohikoak ez diren egoeretan moldatzea eta arazoen arrazoiak azaltzea (esate baterako, erreklamazio bat egiteko edo ohiko administrazio-kudeaketa egiteko), informazioa behar beste xehetasunekin trukatu, egiaztatu eta baieztatuta eta nork bere arrazoibideak eta ikuspuntuak argi azalduta, eta testuinguru espezifikoak eskatzen dituen konbentzio soziokulturalei jarraituta.

Elkarrizketa informaletan eraginkortasunez parte hartzea, aurrez aurre, telefonoz edo bestelako baliabideez, eguneroko bizitzako ohiko, interes pertsonaleko edo garrantzizko gaiei buruz aritzeko (adibidez, familia, zaletasunak, lana, bidaiak edo gaurkotasuneko egitateak); horretarako, nolabaiteko xehetasunez deskribatzea egoera horietako egitateak, esperientziak, sentimenduak eta erreakzioak, ametsak, itxaropenak eta nahiak; egokiro erantzutea harridura, interes edo axolagabekeria sentimenduei; istorioak kontatzea, hala nola liburuetako eta filmetako argumentuak, norberaren erreakzioak azalduta; iritzi pertsonalak eskaini eta eskatzea, sortutako arazoetarako konponbideei eta alderdi praktikoei buruzko norberaren iritziak eta erreakzioak ulertaraztea; gainerakoak gonbidatzea jokabideari buruzko ikuspuntuak ematera; eta sinesmenak, adostasunak eta desadostasunak adeitasunez adieraztea, eta iritziak eta planak erraz azaldu eta justifikatzea.

Elkarrizketetan edo kontsultetan ekimena hartzea (adibidez, gaiak azaleratzeko), nahiz eta, interakzioan zehar, askotan elkarrizketatzailearen esku egon; eta, elkarrizketa egituratu bat egiteko, prestatutako galdera-sorta batez baliatzea eta galdera osagarriak izatea.

Ohiko elkarrizketetan eta eztabaida formaletan parte hartzea, esparru publikoetan edo hezkuntza- eta lanbide-esparruetan aurreikus daitezkeen egoeretan, ohiko gaien gainean, gertaera zehatzei buruzko informazioa trukatu behar denean edo arazo praktikoetarako jarraibideak eta konponbideak eman behar direnean; egoera horietan, ikuspuntuak argi azaltzea, arrazoibide laburrak eta iritzi, plan eta ekintzen azalpenak emanda; eta solaskideen iruzkinen ondoriozko erreakzio errazak izatea, betiere errepikatzeko, argitzeko edo giltzarriak emateko eskatzeko aukera izanik, behar izanez gero.

1.3.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Mezua artikulatzen duten irudi edo markatzaile argien laguntzaz, jarraibideak, argibideak edo bestelako informazioak dakartzaten eta argi idatzita dauden mezu, iragarki, afixa, kartel errazak behar bezain zehatz ulertzea, sarri erabiltzen diren tresna edo gailuen funtzionamenduari eta eguneroko jarduerei buruzkoak, baita esparru publikoetako edo hezkuntza- eta lanbide-esparruetako jardun- eta segurtasun-arauak betetzekoak ere.

Erraz eta argi egindako eguneroko material idatziaren informazioa edo interes pertsonaleko, hezkuntzako edo lanbideko gaiei loturikoa erraz topatu eta ulertzea, adibidez, hauetan ageri dena: iragarkiak, erabilera-orriak, katalogoak, gidak, liburuxkak, programak, edo dokumentu ofizial laburrak.

Webguneetako eta bestelako erreferentzia- edo kontsulta-materialetako funtsezko informazio espezifikoa ulertzea, edozein euskarritan, ondo egituratuta dauden eta interes pertsonal edo akademikoko edo lanbide-intereseko gai orokorrei buruzkoak diren materialetan, baldin eta atal zailak berriro irakurtzeko aukera badago.

Formatu guztietako ohar eta korrespondentzia pertsonala ulertzea, baita foroetako eta blogetako mezuak ere, non adierazten baitira: jarraibideak eta argibideak, hirugarrenek emandako informazioa, norberaren gaineko informazioa, pertsonen, gertaeren, objektuen eta lekuen deskripzioak, iraganeko, oraingo eta geroko gertaera errealak zein irudikatuak, eta gai orokorrei, ezagunei edo interes pertsonalekoei buruzko sentimendu, nahi eta iritziak, modu erraz batean.

Erakunde publiko zein entitate pribatuen, hala nola ikastetxeen, enpresen edo zerbitzu-konpainien korrespondentzia formalaren informazio garrantzitsua ulertzea, norberaren intereseko gaiei buruzko informazioa ematen dutenean (adibidez, lan-eskaintzei buruzko edo Interneteko erosketei buruzko zerbait).

Albisteen eta kazetaritzako artikuluen zentzu orokorra, informazio nagusia, ideia adierazgarriak eta zenbait xehetasun garrantzitsu ulertzea, errazak diren eta ondo egituratuta dauden, laburrak edo ertainak diren, eguneroko bizitzako, gaurkotasuneko edo norberaren intereseko gaiei buruzkoak diren, hizkuntza estandarrean egin diren, eta hizkuntza oso idiomatikoa edo espezializatua ez duten albiste eta artikuluetan.

Fikziozko istorioen, kontakizunen, ipuinen edo eleberri laburren argumentu-lerroa zailtasunik gabe ulertzea, argi egituratuta dauden, hizkuntza estandarrean, errazean eta zuzenean idatzita dauden eta hizkuntza oso literarioa ez duten testuetan; eta pertsonaien eta euren arteko harremanen nondik-norakoen ideia argia hartzea, baldin eta modu erraz batean eta nahiko xehetasun espliziturekin deskribatuta badaude.

1.4.– Testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Informazio pertsonal labur eta erraza daukan galdera-sorta bat betetzea, oinarrizko datuei, interesei, zaletasunei, prestakuntzari edo lanbide-esperientziari edo lehentasunei, gustuei buruz edo produktuen, zerbitzuen, jardueren edo prozedura ezagun edo ohikoen gaineko iritziei buruz.

Ohiko formatuan edo edozein formatutan idatzitako curriculum vitae labur, erraz eta ondo egituratua idaztea, alderdi garrantzitsuenak modu eskematiko batean adierazita eta asmo eta jasotzaile espezifikoei begira garrantzitsutzat jotzen den informazioa sartuta.

Edozein euskarritan, oharrak, iragarkiak eta mezuak idaztea berehalako informazioa helarazi edo eskatzeko, eguneroko bizitzako jarduera eta egoerekin lotutako alderdi pertsonalen, akademikoen eta lanbidekoen gaineko iritziak eskatu eta emateko eta garrantzitsutzat jotzen diren alderdiak nabarmentzeko, horrelako testuetarako konbentzio espezifikoak, adeitasun-arauak eta, hala badagokio, netiketa errespetatuta.

Oharrak hartzea, alderdi garrantzitsuenak zerrendatuta, elkarrizketa formaletan, aurkezpenetan, hitzaldietan edo solasaldi errazetan, baldin eta gaia ezaguna bada, diskurtsoa modu errazean eginda badago, argi eta hizkuntza estandarrean artikulatzen bada.

Korrespondentzia pertsonala idaztea eta eguneroko gaiei, gai orokorrei eta gaurkotasuneko eta norberaren intereseko gaiei buruzko txat, foro eta blogetan parte hartzea; horietan guztietan, informazioa eskatu edo ematen da, historiak kontatzen dira, esperientziak, benetako zein irudikatutako gertaerak, sentimenduak, erreakzioak, nahiak eta asmoak nolabaiteko xehetasunez deskribatzen dira eta iritzi laburrak eta planak azaltzen dira, garrantzitsutzat jotzen diren alderdiak nabarmenduta, arazoez galdetuta eta zentzuzko xehetasunez azalduta.

Edozein euskarritan, oinarrizko korrespondentzia formal laburra idaztea erakunde publiko edo pribatuei eta enpresei, oinarrizko informazioa eman eta eskatzeko, kudeaketa errazak egiteko (erreklamazio bat, adibidez); horretarako, kontuan hartuta konbentzio formal nagusiak eta horrelako testuen ezaugarriak, eta errespetatuta funtsezko adeitasun-arauak eta, hala badagokio, netiketa.

Formatu konbentzionaleko oso txosten laburrak idaztea gertaera arruntei buruzko informazioa emateko eta ekintza zehatzak azaltzeko, esparru publikoetan edo hezkuntza- eta lanbide-esparruetan; eta, horretarako, pertsonen, objektuen, lekuen deskribapena egin eta gertaera nagusiak eskematikoki adieraztea.

1.5.– Bitartekotza-jarduerak.

Hirugarrenei ahoz jakinaraztea eguneroko gaiei edo gaurkotasuneko edo interes pertsonaleko gai orokorrei buruzko ahozko testu edo testu idatzien zentzu orokorra, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak (adibidez, jarraibideak edo oharrak, erabilera-orriak, liburuxkak, korrespondentzia, aurkezpenak, elkarrizketak, albisteak), baldin eta argi egituratuta, abiadura txikian edo ertainean esanda edo espezializatu gabeko hizkuntzan idatzita badaude eta oso idiomatikoa ez den hizkuntza-aldaera estandarrekoak badira.

Eguneroko egoeretan, lagunekiko, familiarekiko, ostatu-hartzaileekiko edo anfitrioiekiko trukatze labur eta errazak interpretatzea, esparru pertsonalean zein publikoan (adibidez, bidaietan, hotel edo jatetxeetan, edo aisialdiko inguruneetan), baldin eta parte-hartzaileek motel eta argi hitz egiten badute eta baieztatzeko eskatzea badago.

Ohiko eta ondo egituratutako trukatze faktual huts errazak interpretatzea, egoera formaletan (adibidez, lan-elkarrizketa labur eta erraz batean zehar), baldin eta aldez aurretik prestatzea badago eta, behar izanez gero, baieztatzeko edo argitzeko eskatzea badago, eta parte-hartzaileek motel hitz egin, argi artikulatu eta pausa sarriak egiten badituzte interpretazioa errazteko.

Eguneroko egoeretan eta horren ohikoak ez direnetan (adibidez, bisitaldi medikoak, administrazio-kudeaketa errazak edo etxeko arazoren bat), bitartekotza egitea eta, horretarako, alderdi nagusiak entzun eta ulertzea, funtsezko informazioa jakinaraztea eta konponbideei buruzko edo jardunbideei buruzko iritziak eta iradokizunak eman eta eskatzea.

Hirugarrenentzako ohar laburrak hartzea eta, horretarako, argi artikulatutako eta eguneroko gaiei edo gai ezagunei buruzko mezuen (adibidez, mezu telefonikoak), iragarkien edo jarraibideen informazio espezifikoa eta garrantzitsua jasotzea, behar bezain zehatz.

Hirugarrenentzako ohar laburrak hartzea eta, horretarako, jarraibideak jaso eta alderdi garrantzitsuenak zerrendatzea, aurkezpenetan, hitzaldi edo elkarrizketa labur eta ondo egituratuetan, baldin eta gaia ezaguna bada, diskurtsoa modu errazean egiten bada eta argi eta hizkuntza estandarrean artikulatzen bada.

Iturri batetik baino gehiagotatik jasotako informazio-zati laburrak laburtzea eta parafrasi errazak egitea eta pasarte laburrak idaztea, jatorrizko testuko hitzez eta antolamenduaz baliatuta.

Hirugarrenei idatziz jakinaraztea eguneroko gaiei edo gaurkotasuneko edo interes pertsonaleko gai orokorrei buruzko ahozko testu edo testu idatzien informazio-zati laburren zentzu orokorra, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak (adibidez, jarraibideak, albisteak, elkarrizketak, korrespondentzia pertsonala), baldin eta iturri-testuak argi egituratuta, abiadura txikian edo ertainean esanda edo espezializatu gabeko hizkuntzan idatzita badaude eta oso idiomatikoa ez den hizkuntza-aldaera estandarrekoak badira.

2.– Gaitasunak eta edukiak.

2.1.– Gaitasun eta eduki soziokultural eta soziolinguistikoak.

Eguneroko bizitzako alderdi soziokultural eta soziolinguistikoak ezagutu eta aplikatzea ahozko testuak eta testu idatziak ulertzeko eta bakarrik zein beste batzuekin sortzeko (eguneroko jarduerak, ikasteko eta lan egiteko ohiturak, aisialdia, jaiak, ordutegiak); bizi-baldintzak (etxea, ingurunea, soziala); pertsonarteko harremanak (familiakoak, belaunaldikoak, ezagun eta ezezagun artekoak); paralinguistika eta proxemika (jarrerak, keinuak, aurpegiera, ahotsaren erabilera, begi-kontaktua eta kontaktu fisikoa); kultura, ohiturak eta balioak (instituzioak, tradizioak, ospakizunak, zeremoniak, arte-adierazpena), eta konbentzio sozialak (adeitasun-formulak eta portaera sozialeko tratamendua eta arauak).

2.2.– Gaitasun eta eduki kulturartekoak.

Eguneroko egoera errazetan, bitartekotza-jarduerak egitea ahalbidetzen duten ezagutzak, trebetasunak eta kulturarteko jarrerak aplikatzea: kultura-ezagutza orokorrak, kontzientzia soziolinguistikoa, behaketa, entzutea, harremanetan jartzea, adeitasuna.

2.3.– Gaitasun eta eduki estrategikoak.

2.3.1.– Ahozko testuak eta testu idatziak ulertzea:

Ahozko testuak eta testu idatziak ulertzeko estrategiak jakin eta erabiltzea planifikazioan, egikeran, kontrolean eta zuzenketan:

– Zereginari eta gaiari buruzko eskemak eta aldez aurretiko informazioa mobilizatzea.

– Testu-mota identifikatzea, ulermena horretara egokituta.

– Ulermen-motak desberdintzea (zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuak).

– Edukiari eta testuinguruari buruzko hipotesiak formulatzea.

– Esanahiaren gaineko hipotesiak inferitu eta formulatzea elementu adierazgarrien, linguistikoen eta paralinguistikoen ulermenetik hasita.

– Hipotesiak egiaztatzea: abiapuntuko eskemak eta inferentzia-giltzarriak doitzea.

– Hipotesiak birformulatzea elementu berrien ulermenetik hasita.

2.3.2.– Ahozko testuak eta testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Ahozko testuak eta testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko estrategiak jakin eta erabiltzea planifikazioan, egikeran, kontrolean eta zuzenketan.

– Buru-eskemak aktibatzea jardueraren eta testu espezifikoaren egiturarako (adibidez, aurkezpena edo transakzioa).

– Informazio- eta iritzi-hutsuneak identifikatzea eta jakindakotzat zer eman daitekeen baloratzea.

– Mezua argi sortzea, haren ideia edo ideia nagusiak eta oinarrizko egitura bereizita.

– Testua hartzailearen, testuinguruaren eta kanalaren arabera egokitzea, kasu bakoitzaren araberako diskurtso-ezaugarriak eta erregistroa aplikatuta.

– Aldez aurretiko ezagutzei etekinik handiena atera eta horretan oinarritzea.

– Mezua argitasunez eta koherentziaz adieraztea, egokiro egituratuta eta testu-mota bakoitzeko ereduei eta formulei doituta.

– Zeregina berregokitzea (zeregina baino apalagoa den beste bertsio bati ekitea), edo mezua bera (benetan adierazi nahi zen zerbaitetan amore ematea), zailtasunak eta baliabideak baloratu ostean.

– Diskurtsoaren efektua eta arrakasta kontrolatzea, argibideak eskatu eta eskainita eta komunikazioa berrezarrita.

– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jardueretan, gabezia linguistikoak berdintzea prozedura linguistikoen bidez (adibidez, antzeko esanahia duten hitzak aldatu, edo terminoak edo adierazpenak definitu edo parafraseatu) edo paralinguistiko edo paratestualen bidez (adibidez, laguntza eskatu, objektuak seinalatu, deiktikoak erabili edo argitzen duten ekintzak egin; kulturalki behar den gorputz-hizkuntza erabili –keinuak, aurpegierak, jarrerak, begi- edo gorputz-kontaktua, proxemika–, edo soinu estralinguistiko eta konbentzioaren ezaugarri prosodikoak erabili).

– Bakarrik zein beste batzuekin testu idatziak sortzeko jardueretan, baliabide linguistikoak eta tematikoak egokiro topatu eta erabiltzea (hiztegiak edo gramatikak erabili, laguntza lortu, eta abar).

2.4.– Gaitasun eta eduki funtzionalak.

Komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera, ahozko hizkuntzako eta hizkuntza idatziko adierazle ohikoenen bidez, komunikazio-funtzio hauek ulertu, ezagutu eta betetzea:

– Ohiko harreman pertsonalak eta sozialak hasi eta eurei eustea: nork bere burua eta besterena aurkeztu, hasieran agurtu, ongietorria eman, amaieran agurtu, gonbidatu, gonbidapenak onartu eta eurei ezetz esan, eskertu, arreta hartu, dolumina adierazi, zoriondu, gauzekiko edo pertsonekiko interesa agertu, kexatu, barkamena eskatu.

– Pertsonen, objektuen, lekuen eta jardueren ezaugarri fisikoak eta balorazioak deskribatzea.

– Iraganeko gertaerak kontatzea, oraingo egoerak deskribatzea eta geroko gertakizunak adieraztea.

– Informazioa, argibideak, ohartarazpenak eta abisuak eskatu eta ematea.

– Aholkuak, iradokizunak eta eskaintzak formulatzea.

– Iritziak, jakintasuna eta ezjakintasuna, adostasuna eta desadostasuna, zalantzak eta hipotesiak adieraztea.

– Beharra, nahia, asmoa, borondatea, hitza, agindua, baimena eta debekua adieraztea.

– Gustua eta lehentasuna, interesa eta interes eza, ustekabea, harridura, poza edo zoriontasuna, asea, estimua edo atsegina, onespena eta gaitzespena, etsipena, nahigabea, mina, zalantza, itxaropena, beldurra eta tristezia adieraztea.

2.5.– Gaitasun eta eduki diskurtsiboak.

Hizkuntza idatzian eta ahozkoan –bakarrizketetan eta elkarrizketetan–, testuinguruaren araberako ereduak eta testu-patroi ohikoenak ezagutu, ulertu eta aplikatzea:

– Ekintza orokorraren eta komunikazio-jarduera espezifikoaren esparruaren araberako testuinguruaren ezaugarriak, parte-hartzaileak (hazpegiak, harremanak, komunikazio-asmoa) eta egoera (kanala, lekua, denbora).

– Testuinguruak eragindako itxaropenak: testu-mota, -formatua eta -egitura; hizkuntza-aldaerak, erregistroa eta estiloa; gaia, ikuspegia eta edukia; patroi sintaktikoak, lexikoak, fonetiko-fonologikoak eta ortotipografikoak.

– Testuaren antolamendua eta egituraketa, hauen araberakoak: generoa; testu-funtzioa (azalpena, deskribapena, narrazioa, exhortazioa, argudiatzea) eta barne-egitura primarioa (hasiera, garapena, ondorioa) eta sekundarioa (perpaus-harremanak, sintaktikoak eta lexikoak, testuingurukoak, eta testuinguruaren erreferentziakoak).

2.6.– Gaitasun eta eduki sintaktikoak.

2.6.1.– Ahozkoaren eta idatziaren ulermen-jarduerak.

Hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren egitura sintaktiko errazak ezagutu eta ulertzea, komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera.

2.6.2.– Ahoz eta idatziz bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren egitura sintaktiko errazak ezagutzea, komunikazio-asmoaren arabera hautatzea, eta erabiltzea. Honako hauek adierazteko:

– entitatea eta haren ezaugarriak (in/existentzia, nolakotasuna –intrintsekoa eta baliokoa–, eta kantitatea –zenbakia, kopurua eta maila–);

– espazioa eta espazio-erlazioak (kokapena, posizioa, mugimendua, abiapuntua, norabidea, helmuga, distantzia eta antolaera);

– denbora (denbora-kokapen absolutua eta erlatiboa, iraupena, maiztasuna) eta denbora-erlazioak (sekuentzia, aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna);

– aspektu puntuala, perfektiboa/inperfektiboa, iraunkorra, progresiboa, ohiturakoa, prospektiboa, inkoatiboa, amaierakoa, iteratiboa eta arazlea;

– modalitate epistemikoa (gaitasuna, beharra, aukera, probabilitatea) eta deontikoa (nahia, baimena, betebeharra, debekua);

– modua;

– egoerak, ekitaldiak, ekintzak, prozesuak eta gauzatzeak: eginkizun semantikoak eta fokalizazioa (perpaus-egiturak eta osagaien ordena);

– baieztapena, ezeztapena, galdera eta harridura;

– juntaduraren, disjuntzioaren, aurkakotasunaren, kontrastearen, konparazioaren, baldintzaren, kausaren, helburuaren, emaitzaren eta korrelazioaren erlazio logikoak.

2.7.– Gaitasun eta eduki lexikoak.

Erabili ohi den ahozko lexikoa eta lexiko idatzia ulertu, jakin, hautatu eta erabiltzea identifikazio pertsonalari, etxebizitzari, etxeari eta inguruneari, eguneroko jarduerei, familiari eta lagunei, giza harremanei eta harreman sozialei, lanari eta lanbideei, hezkuntzari eta ikasketei, hizkuntzari eta komunikazioari, astialdiari eta aisialdiari, bidaiei eta oporrei, osasunari eta zainketa fisikoei, erosketei eta merkataritza-jarduerei, elikadurari eta jatetxeei, garraioari, ondasunei eta zerbitzuei, klimari eta ingurune naturalari, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruz.

2.8.– Gaitasun eta eduki fonetiko-fonologikoak.

2.8.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Eguneroko egoeretan erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiez ohartzea, eta horiei loturiko esanahi eta komunikazio-asmo orokorrak ulertzea.

2.8.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Komunikazio-asmoaren arabera, erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiak hautatu eta sortzea.

2.9.– Gaitasun eta eduki ortotipografikoak.

2.9.1.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Erabili ohi diren formatu, patroi eta elementu grafikoei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoak eta konbentzio ortografikoak ezagutu eta ulertzea.

2.9.2.– Testu idatziak sortzeko jarduerak.

Komunikazio-asmoaren arabera, funtsezko patroi grafikoak eta konbentzio ortografikoak hautatu eta erabiltzea.

3.– Ebaluazio-irizpideak.

3.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Hizkuntza bera erabiltzen duten kulturetako eguneroko bizitzari, bizi-baldintzei, pertsonarteko harremanei, paralinguistikari eta proxemikari, ohiturei eta balioei, eta konbentzio sozialei buruzko alderdi soziokulturalak eta soziolinguistikoak jakin eta aplikatzen ditu testua ulertzeko, eta bera interpretatzeko giltzarriak ateratzen ditu.

Badaki kasu bakoitzaren araberako estrategiarik onenak aplikatzen, testuaren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu eta ideia nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzeko.

Testuaren komunikazio-funtzioak eta haren adierazleen ohiko errepertorioa bereizten ditu, hala nola testua antolatzeko oinarrizko diskurtso-patroiak.

Ahozko komunikazioan sarri erabiltzen diren patroi sintaktikoen osagaiei eta patroi sintaktikoen antolamenduari buruzko ezagutzak aplikatzen ditu testua ulertzeko.

Eguneroko gai orokorrei edo bere interesei buruzko ahozko lexiko sarria ezagutzen du zailtasunik gabe, eta ez dakizkien zenbait hitzen eta adierazpenen esanahia testuingurutik edo kotestutik ondoriozta dezake, oro har zuzen.

Eguneroko egoeretan erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiak bereizten ditu, eta horiei loturiko komunikazio-asmoak eta esanahi orokorrak ezagutzen ditu.

3.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Ahozko bakarrizketak eta elkarrizketak sortzeko, lortutako ezagutza soziokultural eta soziolinguistikoak aplikatzen ditu, behar bezala jarduten du eta testuinguru bakoitzeko eta diskurtso-mota bakoitzeko adeitasun-arau sarrienak errespetatzen ditu, erregistro formalean, neutroan edo informalean.

Egokiro ezagutu eta aplikatzen ditu ahozko testu laburrak edo ertainak, koherenteak eta egitura argi eta bakunekoak sortzeko estrategiak; prozedura errazak erabiltzen ditu mezua egokitu edo birformulatzeko, eta komunikazioa berrezartzeko.

Komunikazio-asmoak eskatutako eginkizun nagusiak betetzen ditu; horretarako, funtzio horretako adierazle ohikoenak egokiro erabiltzen ditu eta testuinguru bakoitzeko diskurtso-patroi sarrienak betetzen ditu.

Jario onargarri batekin komunikatzeko, buruz ikasitako esaldiak eta formulak erabiltzen ditu, eta etenaldiak egiten ditu adierazteko modua bilatzeko eta diskurtsoa antolatu eta berregituratzeko, edo esandakoa birformulatu edo argitzeko.

Truke argi egituratuetan erraz aritzen da, formula eta keinu bakunak erabiltzen ditu hitz-txanda hartu eta hari heltzeko, nahiz eta batzuetan bere parte-hartzean kontzentratzeko joera horrek solaskidearen parte-hartzea oztopatu, edo parte hartzeko zalantzaren bat izan solaskideak komunikazioa bereganatzen duenean.

Behar bezain zuzen eta malgu erabiltzen ditu komunikazio-testuinguruaren arabera sarri erabiltzen diren egitura sintaktikoak; oro har, egokiro erabiltzen ditu testu-kohesiorako baliabide ohikoenak (intonazioa, lexiko-errepikapena, elipsia, pertsona-, espazio- eta denbora-deixiak, diskurtso- eta elkarrizketa-markatzaileak, eta lokailu ohikoenak), eta, horrela, elementu labur, zehatz eta errazen segida lotuta, sekuentzia kohesionatu eta lineal bat sortzen du.

Ahozko lexiko-errepertorioa ezagutu eta egokiro erabiltzen du, ohiko eta eguneroko egoeretan, gai ezagun eta orokorrei eta eguneroko edo gaurkotasuneko gaiei edo norberaren interesei buruzko informazioa komunikatzeko behar bestekoa, nahiz eta errore garrantzitsuak egin edo mezua egokitu behar izan komunikazio-eskaerak konplexuak direnean, horren sarri azaltzen ez diren egoeretan edo ezohiko gaiak edo egoerak direnean, eta, hala bada, itzulinguruez eta errepikapenez baliatzen da.

Modu argi eta ulergarrian ahoskatu eta intonatzen du; nahiz eta atzerritar azentua agerikoa izan edo ahoskera-erroreak egin, betiere komunikazioa eten barik, eta solaskideei noizean behin errepikatzeko eskatu behar izan.

3.3.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Hizkuntza bera erabiltzen duten kulturetan, komunikazio idatziari buruzko alderdi soziokulturalak eta soziolinguistikoak ezagutu eta aplikatzen ditu testua ulertzeko, eta bera interpretatzeko giltzarriak ateratzen ditu.

Badaki kasu bakoitzaren araberako estrategiarik onenak aplikatzen testuaren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu eta ideia nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzeko, eta kasu bakoitzaren arabera egokitzen ditu modalitatea eta irakurtzeko abiadura.

Testu baten komunikazio-funtzio garrantzitsuenak eta haren adierazle ohikoenen errepertorioa bereizten ditu, baita, generoaren eta motaren arabera, testu idatziak berezko dauzkan diskurtso-patroi ohikoenak ere, antolamendukoak, garapenekoak eta amaierakoak.

Komunikazio idatzian sarri erabiltzen diren egitura sintaktikoen osagaiak eta antolamendua dakizki, generoaren eta testu-motaren arabera, eta haiei lotuta egon ohi diren komunikazio-asmoak ulertzen ditu.

Eguneroko gaiei eta gai orokorrei buruzko edo interes pertsonaleko, hezkuntzako edo lanbideko gaiei loturiko lexiko idatzi sarria ulertzen du, eta, testuingurutik edo kotestutik, oro har, zuzen ondoriozta dezake ez dakizkien zenbait hitzen eta adierazpenen esanahia.

Ohiko formatu-eta puntuazio-konbentzioei eta konbentzio tipografikoei eta ortografikoei loturiko balioak eta esanahiak ezagutzen ditu, baita sarri erabiltzen diren laburdurak eta sinboloak ere.

3.4.– Testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Bakarrik zein beste batzuekin testu idatziak sortzeko, lortutako ezagutza soziokultural eta soziolinguistikoak aplikatzen ditu, behar bezala jarduten du eta testuinguru bakoitzeko eta diskurtso-mota bakoitzeko adeitasun-arau sarrienak errespetatzen ditu, erregistro formalean, neutroan edo informalean.

Testu idatzi laburrak eta egitura bakunekoak sortzeko estrategia egokiak dakizki eta aplikatzen ditu, ohiko testuinguruetara egokituta; esate baterako, generoaren eta testu-motaren araberako ereduak kopiatzen ditu edo informazioa edo ideiak antolatzeko gidoia edo eskema egiten du.

Komunikazio-asmoak eskatutako eginkizun nagusiak betetzen ditu; horretarako, funtzio horretako adierazle ohikoenak eta diskurtso-patroi sarrienak erabiltzen ditu testu idatzia generoaren eta motaren arabera antolatzeko.

Sarri erabiltzen diren egitura sintaktikoak zentzuz kontrolatzen ditu eta kohesio-mekanismo bakunak (lexiko-errepikapena, elipsia, pertsona-, espazio- eta denbora-deixiak eta oinarrizko lokailuak) erabiltzen ditu, elementu labur, zehatz eta errazak lotuta, sekuentzia kohesioduna eta lineala sortzeko.

Sarri erabiltzen den lexiko idatziaren errepertorioa ezagutu eta erabiltzen du, ohiko eta eguneroko egoeretan informazio labur, bakun eta zuzena komunikatzeko behar bestekoa, nahiz eta mezua egokitu behar izan horren ohikoak ez diren egoeretan eta horren ezagunak ez diren gaietan.

Behar bezain ulergarria izateko, egokiro erabiltzen ditu oinarrizko puntuazio-markak (puntua eta koma, adibidez) eta oinarrizko ortografia-arauak (maiuskulak eta minuskulak, adibidez), paperezko euskarriko zein euskarri digitaleko testuak idazteko konbentzio formal ohikoenekin batera.

3.5.– Bitartekotza-jarduerak.

Hiztun-komunitateen bereizgarri diren alderdi nagusiak ezagutzen ditu; badaki zein diren alde eta antzekotasun adierazgarrienak ohituren, usadioen, jarreren, harremanen eta balioen artean, eta zein gailentzen diren gainerakoen aldean, eta kapaz da horren arabera jokatzeko munta handiko jokabide-errorerik izan gabe, nahiz eta inoiz estereotipoez baliatu.

Behar dituen estrategiez identifikatzen du zein den jakinarazi behar duen informazio-giltzarria eta zein diren igorleen eta hartzaileen oinarrizko asmoak, hori egitea garrantzitsua denean.

Oro har, zuzen interpretatzen ditu igorle eta hartzaileengan ikusten dituen jokabide- eta komunikazio-giltzarri esplizituak, bere diskurtsoa eskatutako funtzioetara eta erregistrora egokitzeko, nahiz eta beti jarioz ez egin.

Parte-hartzaileek ulertzea erraztu dezake; horretarako, bere ustez haiek ba omen dakiten zerbaitekiko konparazioez eta lotura erraz eta zuzenez baliatzen da.

Behar den informazioaren oharrak hartzen ditu, hartzaileei jakinarazi beharrekotzat jotzen duenean, edo aldez aurretik biltzen du informazio hori eskura izateko.

Esandakoa errepikatu edo birformulatzen du modu errazago edo landuago batean, hartzaileei mezua argiago edo ulergarriago egitearren.

Galdera bakunak baina garrantzitsuak egiten ditu oinarrizko informazioa edo informazio osagarria lortzeko, hala behar duenean, mezu argia eta eraginkorra jakinarazi ahal izateko.

Tarteko B2 maila.

Tarteko B2 mailako irakaskuntzaren helburua da ikasleak gai izatea hizkuntza erabiltzen den lekuetan independentziaz bizitzeko; beste hizkuntza bateko erabiltzaileekiko harreman pertsonal eta sozialak izateko, aurrez aurre zein urrutitik baliabide teknikoez baliatuta; hezkuntza-inguru tertziarioaurrean ikasteko, edo lanbide-inguru batean behar besteko eraginkortasunez jokatzeko, inguru horietan ohikoak diren gaien gaineko lankidetza eta negoziazioa eskatzen duten egoeretan.

Horretarako, ikasleek lortu behar dituzte hizkuntza behar besteko jarioz eta naturaltasunez erabiltzea eta komunikazioa esfortzurik gabe gauzatzea ahalbidetzen duten gaitasunak, ohiko egoeretarako eta egoera espezifikoago eta konplexuagoetarako, ahozko testuak eta testu idatziak ulertzeko, bakarrik zein beste batzuekin sortzeko eta prozesatzeko, gaiak abstraktuak zein zehatzak, edo gai orokorrak edo norberaren interesekoak edo espezializazio-arlokoak izanik, eta erregistroen, estiloen eta azentuen aldaera estandarrean, eta orotariko egitura konplexuak dauzkan hizkuntza batean, eta lexiko-errepertorioan ohiko erabilerako adierazpen idiomatikoak izanik, esanahiaren ñabardurak antzeman eta adierazi ahal izateko.

Tarteko B2 mailari dagozkion gaitasunak lortuz gero, ikasleak hauek egiteko gai izango dira:

– Kontzeptu eta egitura konplexuko ahozko testuen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta hiztunen iritziak eta jarrera esplizitu eta inplizituak ulertuko dituzte, gai orokorrak edo norberaren interes- edo espezializazio-arloetakoak izanik, abiadura arruntean artikulatuta, hizkuntzaren aldaera estandarrean eta edozein kanaletan sortuta, baita entzuteko baldintzak onak ez direnean ere.

– Kanala kontuan hartu gabe, ahozko testu argiak, nahiko zehatzak, luze samarrak, ondo antolatuak eta solaskideari eta komunikazio-asmo espezifikoari egokituak sortuko dituzte, bakarrik zein beste batzuekin, gai orokorrak edo interes orokorrekoak edo norberaren interes- edo espezializazio-arloetakoak izanik, eta erregistroen eta estiloen aldaera estandarrean, eta ahoskera eta intonazio argi eta naturalarekin, eta eraginkortasunez komunikatzeko behar besteko espontaneotasun-, jario- eta zuzentasun-mailarekin, nahiz eta noizbehinka ulertu ezina eragiten duen erroreren bat egin, horretaz jabetu ohi bada ere eta zuzentzeko aukera badu ere.

– Kontzeptu eta egitura konplexuko testu idatzien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta egilearen iritziak eta jarrera esplizitu eta inplizituak ulertuko dituzte nahiko erraz, gai orokorrak edo interes orokorrekoak edo norberaren interes- edo espezializazio-arloetakoak izanik, hizkuntzaren aldaera estandarren batean, eta testu idatzi horietan ohiko erabilerako adierazpen idiomatikoak izanik, betiere atal zailak berrirakurtzeko aukera emanda.

– Euskarria kontuan hartu gabe, testu idatzi luze samarrak, ondo antolatuak eta nahiko zehatzak sortuko dituzte, bakarrik zein beste batzuekin, gai orokor asko edo interes orokorrekoak edo norberaren interes- edo espezializazio-arloetakoak izanik, hizkuntza idatziak berezko dauzkan hizkuntza-baliabide ugari egokiro erabilita, eta komunikazio-egoeraren erregistrora eta estilora eraginkortasunez egokituta.

– Xede-hizkuntzako edo beste hizkuntza bateko hiztunen arteko bitartekotza egingo dute, ohiko egoeretan zein egoera espezifikoagoetan edo konplexuagoetan, esparru pertsonalean, publikoan, hezkuntzan eta lanbidean.

1.– Helburuak.

1.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Zuzenean zein baliabide teknikoez emandako adierazpenak, mezuak, iragarkiak, abisuak eta jarraibide zehatzak ulertzea, gai zehatzei zein abstraktuei buruz (adibidez, korporazioen edo erakundeen adierazpenak edo mezuak), abiadura arruntean eta hizkuntzaren aldaera estandarrean.

Kanala kontuan hartu gabe, eguneroko transakzio eta kudeaketetan eta horren ohikoak ez direnetan zuzenean esaten diren xehetasun guztiak ulertzea, nahiz eta hondo-zarata izan, baldin eta hizkuntzaren aldaera estandarra erabili bada eta baieztatzeko eskatzea badago.

Irudiz lagunduta (eskemak, grafikoak, argazkiak, bideoak), aurkezpenen, hitzaldien, diskurtsoen eta bestelako aurkezpen-mota publiko, akademiko edo profesional luzeen eta hizkuntza konplexukoen argumentu-lerro nagusia, ideia nagusiak, xehetasun garrantzitsuak eta inplikazio orokorrak ulertzea, gai aski ezagunak, orokorrak edo norberaren espezialitatekoak edo interesekoak badira, betiere ondo egituratuta, eta ulermena gidatzen duten markatzaile esplizituak badauzkate.

Parte-hartzaile baten edo gehiagoren arteko elkarrizketa eta eztabaida informal, aski luze eta animatuen ideia nagusiak eta inplikazioak ulertzea, gai ezagunak eta gaurkotasunekoak eta norberaren interesekoak badira; eta ironiaren edo umorearen ñabardurak hartzea, markatzaile esplizituen bidez adierazita badaude, betiere argumentua argi garatzen bada, eta oso idiomatikoa ez den hizkuntzaren aldaera estandar batean.

Solaskideek nabarmentzen dituzten ideiak zehaztasun osoz ulertzea, baita jarrerak eta argumentu nagusiak ere, norberaren espezializazio-arloari lotutako jardun-lerroei, prozedurei edo bestelako gai pertsonalei buruzko elkarrizketa eta eztabaida formaletan.

Telebistan edo irratian gaurkotasuneko gaiei buruz ematen dituzten dokumental gehienak, telebistako albisteak eta gaurkotasuneko gaiak, zuzeneko elkarrizketa, eztabaida eta antzezlanak, eta filmak ulertzea, baldin eta argi eta abiadura arruntean eta hizkuntzaren aldaera estandarrean artikulatuta badaude; eta hiztunen gogo-aldartea eta doinua identifikatzea.

1.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Ohiko gaiei buruzko adierazpen publikoak egitea, baita norberaren interes- edo espezializazio-arloko gai espezifikoei buruzkoa ere, entzuleari tentsiorik edo eragozpenik ez eragiteko moduko argitasun, jario eta espontaneotasunez.

Aurkezpen argiak eta zehatzak, luze samarrak, eta aldez aurretik prestatuak egitea, gai orokor askori buruz edo norberaren espezialitateari buruz, eta, horretarako, hauek egitea: gaien gaineko ikuspuntuak azaldu, ikuspegi zehatzen baten aldeko edo kontrako arrazoiak eman, aukeren abantailak eta desabantailak azaldu, argudio argiak eman, alderdi osagarri eta adibide garrantzitsuen bidez ideiak zabaldu eta defendatu, eta entzuleen galdera osagarriei erantzun, entzuleei eta norberari tentsiorik ez eragiteko moduko jario eta espontaneotasunez.

Segurtasunez moldatzea, eguneroko transakzio eta kudeaketetan eta horren ohikoak ez direnetan, aurrez aurre, telefonoz zein bestelako baliabide tekniko batzuez; eta, horretarako, informazioa argi eta zehatz eskatu eta ematea, jarrera eta itxaropenak argi uztea, eta argudioak ondo garatzea, sortzen diren arazoak ebazteko orduan.

Solaskide batekiko edo gehiagorekiko elkarrizketa eta eztabaida informaletan aktiboki parte hartzea, aurrez aurre, telefonoz zein bestelako baliabide tekniko batzuez; eta, horretarako, gertaerak, esperientziak, sentimenduak eta erreakzioak, ametsak, itxaropenak eta nahiak deskribatzea, eta solaskideei erantzuteko iruzkin egokiak egitea; defentsa argiak eta konbentzimendukoak egitea, eta iritzietarako, sinesmenerako eta proiektuetarako pertsuaziozko azalpenak eta justifikazioak ematea; aukerako proposamenak ebaluatzea; azalpenak, argudioak eta iruzkin egokiak ematea; hipotesiak eman eta erantzutea; hori guztiori solaskideei irribarrerik edo eragozpenik eragin gabe, eta alderdietako bati ere tentsiorik eragin gabe, baina, nolabaiteko emozioa igorrita eta gertaeren eta esperientzien garrantzi pertsonala nabarmenduta.

Elkarrizketetan ekimena izatea (adibidez, lanekoetan), norberaren ideiak zabaldu eta garatzeko, laguntza gutxirekin edo, behar izanez gero, elkarrizketatzailearen laguntzarekin.

Aktiboki eta egokiro parte hartzea ohiko elkarrizketa, bilera, ika-mika eta eztabaida formaletan, edo espezifikoagoetan (norberaren espezializazio-arloa, esparru publikoa, akademikoa edo lanbidekoa), horko gaiak edo arazoak argi azalarazten direnetan, eta horien arrazoien eta ondorioen gaineko espekulazioak egitea, eta konparazioak egitea ikuspegien abantailen eta desabantailen artean, eta, horietan, iritziak eta ikuspuntuak eman, azaldu eta defendatzea, aukerak ebaluatzea, hipotesiak egin eta erantzutea.

1.3.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Jarraibideak, argibideak edo bestelako informazio tekniko luze eta konplexuak ulertzea, norberaren interesekoak edo espezializaziokoak diren eremuen barruan, baldintzei eta ohartarazpeniei buruzko zehaztasunak barnean hartuta.

Arin identifikatzea gai askori buruzko edo norberaren intereseko albiste, artikulu eta txostenen edukia eta garrantzia, eta, erreferentzia- eta kontsulta-testuetan, edozein euskarritan, gai orokorrei buruzko eta norberaren espezialitateko edo intereseko informazio zehatza ulertzea, baita testu ofizialen eta erakundeen edo korporazioen testuen informazio espezifikoa ere.

Oharren, mezuen eta korrespondentzia pertsonalaren edukia, asmoa eta inplikazioak ulertzea, edozein euskarritan, foroak eta blogak barnean hartuta, bertan informazio zehatza ematen da, eta orokorrak zein norberaren interesekoak diren gai zehatz eta abstraktuei buruzko ideiak eta iritziak adierazi, justifikatu eta argudiatzen dira.

Norberaren espezializazio-arloari eta gai abstraktu zein zehatzei buruzko korrespondentzia formala irakurtzea eta funtsezko esanahia hartzea, baita xehetasun eta inplikazio garrantzitsuenak ulertzea ere.

Kazetaritzako testuak ulertzea, gaurkotasuneko edo espezializazioko artikuluak eta erreportajeak barnean hartuta, non egileak zenbait ikuspuntu hartzen baititu, argudioak aurkeztu eta garatzen baititu eta, inplizituki zein esplizituki, iritziak adierazten baititu.

Literaturako eta fikzioko testu garaikideak ulertzea, prosan, hizkuntzaren aldaera estandarrean, estilo bakunean eta hizkuntza argian idatzita daudenak, noizbehinka hiztegiaz baliatuta.

1.4.– Testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Paperezko euskarrian zein linean, informazio konplexua duten galdera-sorta eta inprimaki zehatzak betetzea, informazio hori pertsonala, publikoa, akademikoa zein profesionala izan, barnean hartuta galdera irekiak eta ekoizpen-sekzio libreak (adibidez, asegurua kontratatzeko, erakunde edo instituzio ofizialetan eskabideak egiteko, edo iritzi-inkestetarako).

Edozein euskarri edo formatutan, CV zehatza idaztea, motibazio-gutunarekin batera (adibidez, atzerrian ikasteko, edo lanposturen batean aurkezteko), eta hor garrantzitsutzat jotzen den informazioa zehaztu eta zabaltzea, eta helburu eta hartzaile espezifikoetara egokitzea.

Berehalako informazio bakuna jakinarazi edo eskatzeko diren oharrak, iragarkiak eta mezuak idaztea, edo komunikazio-beharraren arabera informazio zehatzagoa eskatzekoak, iritziak eta azalpenak barnean hartuta, ohiko jarduerei edo egoerei loturiko alderdiei buruz, edo norberaren espezializazio- edo interes-arloko espezifikoagoak; horretarako, alderdi garrantzitsuak nabarmenduta, testu-genero eta -motaren konbentzioak eta adeitasun-arauak eta, hala behar bada, netiqueta errespetatuta.

Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiei buruzko oharrak hartzea, behar beste xehetasun hartuta, argi egituratuta dauden eta gai ezagun edo orokorreko edo norberaren intereseko edo espezializaziokoak diren hitzaldietan, aurkezpenetan edo solasaldietan, nahiz eta zenbait informazio galdu hitzetan kontzentratzeagatik.

Ideia nagusien, alderdi nabarmenenen eta zehaztasun garrantzitsuenen oharrak hartzea, elkarrizketaren batean zehar (adibidez, lanekoetan), elkarrizketa formaletan, bileretan edo eztabaidetan, ondo egituratuta eta norberaren espezializazio- edo interes-arloko gaiei lotuta badaude.

Edozein euskarritan, korrespondentzia pertsonala idaztea eta foro eta blogetan segurtasunez komunikatzea; horietan, albisteak eta ikuspuntuak eraginkortasunez adierazten dira, nolabaiteko emozioa igortzen da, gertaeren eta esperientzien garrantzi pertsonala nabarmentzen da, eta korrespontsalen eta beste batzuen albisteak eta ikuspegiak iruzkintzen dira.

Edozein euskarritan, instituzio publiko edo pribatuei eta enpresei korrespondentzia formala idaztea, informazio zehatza eman eta eskatzeko eta zenbait ekintzaren arrazoiak behar bezain zehatz azaldu eta justifikatzeko, horrelako konbentzio formalak eta adeitasun-konbentzioak errespetatuta.

Egitura argiko eta formatu konbentzionaleko txosten ertainak idaztea, horietan nolabaiteko zehaztasuneko gaiak azalduta eta argumentua garatuta, eta ikuspuntu zehatz baten aldeko edo kontrako arrazoiak emanda, zenbait aukeraren abantailak eta desabantailak azalduta, eta etorkizunean izan daitezkeen jardun-lerroei buruzko ondorio justifikatuak eta iradokizunak emanda.

1.5.– Bitartekotza-jarduerak.

Labur edo egokiturik, hirugarrenei ahoz jakinaraztea kontzeptuz eta egituraz konplexuak (adibidez, aurkezpenak, dokumentalak, elkarrizketak, solasaldiak, debateak, artikuluak) diren ahozko testuen edo testu idatzien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, alderdi abstraktukoak zein zehatzetakoak izan, orokorrak zein norberaren interesekoak edo espezialitatekoak izan, baldin eta testuak ondo egituratuta eta hizkuntzaren aldaera estandarrean sortuta badaude, eta atal zailak berriro entzuteko edo irakurtzeko aukera badago.

Sintetizatu eta hirugarrenei ahoz helaraztea zenbait iturritako (adibidez, komunikabideetako, edo hezkuntzako edo lanbideko txostenetako bestelako agirietako) testu idatzietatik jasotako informazio eta argudio nagusiak eta alderdi garrantzitsuenak.

Lagunen, ezagunen, senideen edo kideen arteko trukeetan zehar, interpretazioak egitea, esparru pertsonalean zein publikoan, ohiko egoeretan zein espezifikoago edo konplexuagoetan (adibidez, bilera sozialetan, zeremonietan, ekitaldietan, edo kultura-bisitaldietan), baldin eta zenbait xehetasun baieztatzeko eskatzea badago.

Truke formaletan, interpretazioak egitea (adibidez, ondo egituratutako lan-bilera batean), aldez aurretik prestatzea badago eta, behar denean, baieztatzeko eta argitzeko eskatzea badago.

Xede-hizkuntzako edo beste hizkuntza batzuetako hiztunen arteko bitartekotza egitea, egoera ohikoetan zein espezifikoago eta konplexuagoetan; horretarako, garrantzitsuak diren informazio, jarrera eta argudioak jakinaraztea, horiei buruzko iritziak argi eta atsegin adieraztea, eta konponbideei edo jardunbideei buruzko iradokizunak eskatu eta eskaintzea.

Hirugarrenentzako ohar idatziak hartzea, ondo egituratutako eta hizkuntzaren aldaera estandarrean egindako aurkezpen, elkarrizketa edo eztabaidaren batean, norberaren intereseko edo espezializazio akademiko edo profesionaleko gaiak direnean, eta oharrak behar bezain zehatz eta antolatuta, puntu eta alderdi garrantzitsuenak jasota.

Labur edo egokiturik, idatziz jakinaraztea kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren testu idatzien edo ahozkoen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, alderdi abstraktukoak zein zehatzetakoak izan, orokorrak zein norberaren interesekoak edo espezialitatekoak izan, baldin eta testuak ondo egituratuta eta hizkuntzaren aldaera estandarrean sortuta badaude, eta atal zailak berriro irakurtzeko aukera badago, edo esandakoa berriro entzutea badago.

Idatziz laburtzea solaskide bik edo gehiagok ondo egituratuta eta hizkuntzaren aldaera estandarrean izandako elkarrizketetan adierazitako puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuak, ikuspuntuak, iritziak eta argudioak, norberaren intereseko edo espezializazio akademiko edo profesionaleko gaiak direnean.

Idatziz laburtzea albisteak eta elkarrizketen edo dokumentalen zatiak, non azaltzen baitira iritziak, argudioak eta analisiak, eta filmen edo antzezlanen gertaeren korapiloa eta sekuentzia.

Sintetizatu eta idatziz helaraztea zenbait iturritako (adibidez, komunikabideetako, edo hezkuntzako edo lanbideko txostenetako bestelako agirietako) testu idatzietatik jasotako informazio eta argudio nagusiak eta alderdi garrantzitsuenak.

2.– Gaitasunak eta edukiak.

2.1.– Gaitasun eta eduki soziokultural eta soziolinguistikoak.

Alderdi soziokultural eta soziolinguistikoak ezagutu eta aplikatzea ahozko testuak eta testu idatziak ulertzeko eta bakarrik zein beste batzuekin sortzeko, konbentzio sozialei, adeitasun-arauei, erregistroei, instituzioei, ohiturei eta errituei, balioei, sinesmen eta jarrerei, estereotipo eta tabuei buruzko alderdiak, hain zuzen; baita hitz gabeko hizkuntza, historia, kulturak eta erkidegoak ere.

2.2.– Gaitasun eta eduki kulturartekoak.

Bitartekotza: bitartekotza-jarduerak nolabaiteko malgutasunez egitea ahalbidetzen duten ezagutzak, trebetasunak eta kulturarteko jarrerak kudeatzea: autokontzientzia kulturala, kontzientzia soziolinguistikoa, ezagutza kultural orokorrak eta espezifikoagoak, behaketa, entzumena, ebaluazioa, harremanetan jartzea, egokitzea, adeitasuna.

2.3.– Gaitasun eta eduki estrategikoak.

2.3.1.– Ahozko testuak eta testu idatziak ulertzea:

Ahozko testuak eta testu idatziak ulertzeko estrategiak jakin eta erabiltzea planifikazioan, egikeran, kontrolean eta zuzenketan:

– Zereginari eta gaiari buruzko eskemak eta aldez aurretiko informazioa mobilizatzea.

– Testu-mota identifikatzea, ulermena horretara egokituta.

– Ulermen-motak desberdintzea (zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuak, edo iritzi edo jarrera inplizituak).

– Edukiari eta testuinguruari buruzko hipotesiak formulatzea.

– Esanahiaren gaineko hipotesiak inferitu eta formulatzea elementu adierazgarrien, linguistikoen eta paralinguistikoen ulermenetik hasita.

– Hipotesiak egiaztatzea: abiapuntuko eskemak eta inferentzia-giltzarriak doitzea.

– Hipotesiak birformulatzea elementu berrien ulermenetik hasita.

2.3.2.– Ahozko testuak eta testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Ahozko testuak eta testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko estrategiak jakin eta erabiltzea planifikazioan, egikeran, kontrolean eta zuzenketan.

– Buru-eskemak aktibatzea jardueraren eta testu espezifikoaren egiturarako.

– Informazio- eta iritzi-hutsuneak identifikatzea eta jakindakotzat zer eman daitekeen baloratzea, mezua argi sortuta eta ideia nagusiak eta oinarrizko egitura bereizita.

– Testua hartzailearen, testuinguruaren eta kanalaren arabera egokitzea, kasu bakoitzaren araberako diskurtso-ezaugarriak eta erregistroa aplikatuta.

– Aldez aurretiko ezagutzei etekinik handiena atera eta horretan oinarritzea.

– Mezua argitasunez eta koherentziaz adieraztea, egokiro egituratuta eta testu-mota bakoitzeko ereduei eta formulei doituta.

– Zeregina berregokitzea (zeregina baino apalagoa den beste bertsio bati ekitea), edo mezua bera (benetan adierazi nahi zen zerbaitetan amore ematea), zailtasunak eta baliabideak baloratu ostean.

– Diskurtsoaren efektua eta arrakasta kontrolatzea, argibideak eskatu eta eskainita eta komunikazioa berrezarrita.

– Ahozko testuak bakarrik zein besteren batekin sortzeko jardueretan, gabezia linguistikoak berdintzea prozedura linguistikoen bidez (adibidez, antzeko esanahia duten hitzak aldatu, edo terminoak edo adierazpenak definitu edo parafraseatu) edo paralinguistiko edo paratestualen bidez (adibidez, laguntza eskatu, objektuak seinalatu, deiktikoak erabili edo argitzen duten ekintzak egin; kulturalki behar den gorputz-hizkuntza erabili –keinuak, aurpegierak, jarrerak, begi- edo gorputz-kontaktua, proxemika–, edo soinu estralinguistiko eta konbentzioaren ezaugarri prosodikoak erabili).

2.4.– Gaitasun eta eduki funtzionalak.

Komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera, ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren berezko eta orotariko adierazleen bidez, komunikazio-funtzio hauek ulertu, ezagutu eta betetzea:

– Gizarte-harremanen hasiera, kudeaketa eta amaiera: gonbidapenak onartu eta eurei ezetz esan; eskerrak eman; arreta hartu; errukitu; ongietorria eman; agur esan; dolumina adierazi; zoriondu; konplimenduak egin; iraindu; pertsona eta gauzekiko interesa adierazi; gonbidatu; barkamena eskatu; nork bere burua eta beste batzuk aurkeztu; baietz esan; ezetz esan; agurtu; salatu; babestu; errugabetu; kexatu; aurpegiratu.

– Pertsona, objektu, leku, ekitaldi, jarduera, prozedura, prozesu eta produktuen ezaugarri fisikoak eta abstraktuak deskribatzea eta baloratzea.

– Une zehatzetako eta ohiko gertaera iraganak kontatzea, oraingo egoera pertsonalak deskribatzea, eta etorkizuneko gertakariak eta epe labur, ertain eta luzeko iragarpenak adieraztea.

– Informazioa, argibideak, iritziak, sinesmenak eta ikuspuntuak, aholkuak, ohartarazpenak eta abisuak trukatzea.

– Jakingura, jakintza, ziurtasuna, baieztapena, zalantza, ustea, eszeptizismoa eta sinesgaiztasuna adieraztea: baieztatu; iragarri; baietz esan; egotzi; sailkatu; gertaeren egiatasuna baieztatu; usteak adierazi; berretsi; deskribatu; gezurtatu; bat ez etorri; zenbait irmotasun-mailatako adostasuna eta desadostasuna adierazi; ezjakintasuna adierazi; zalantza adierazi; eszeptizismoa adierazi; iritziak eman; nork bere burua eta beste batzuk identifikatu; iragarri; kontra egin; zuzendu; erantzun; suposizioak egin.

– Beharra, nahia, asmoa, borondatea, erabakia, hitza, agindua, baimena, debekua, salbuespena eta eragozpena adieraztea: aholkuak eman; ohartarazi; alertatu; mehatxatu; adoretu; baimendu; jarraibideak eman; baimena eman; demandatu; ukatu; adoregabetu; norbait zerbait egitetik salbuetsi; asmoa kendu; exigitu; agindu; zerbait eskatu, laguntza, baieztapena, aholkua, informazioa, jarraibideak, iritziak, baimenak, baten batek zerbait egin dezala eskatu; baten bati baimena ukatu; gogatu; baten bat zerbaitez edo norbaitez prebenitu; debekatu; proposatu; hitzeman; erreklamatu; gomendatu; baten bati zerbait gogorarazi; eskatu; iradoki; erregutu; atzera egin.

– Interesa, onespena, estimua, maitasuna, gorespena, mirespena, lehenespena, atsegina, itxaropena, konfiantza, harridura eta horien aurkakoak adieraztea.

– Iradokizunak, baldintzak eta hipotesiak formulatzea.

2.5.– Gaitasun eta eduki diskurtsiboak.

Hizkuntza idatzian eta ahozkoan –bakarrizketetan eta elkarrizketetan–, testuinguruaren araberako ereduak eta testu-patroi ohikoenak ezagutu, ulertu eta aplikatzea:

– Ekintza orokorraren eta komunikazio-jarduera espezifikoaren esparruaren araberako testuinguruaren ezaugarriak, parte-hartzaileak (hazpegiak, harremanak, komunikazio-asmoa) eta egoera (kanala, lekua, denbora).

– Testuaren antolamendua eta egituraketa, hauen araberakoak: generoa; testu-funtzioa (azalpena, deskribapena, narrazioa, exhortazioa, argudiatzea) eta barne-egitura primarioa (hasiera, garapena, ondorioa) eta sekundarioa (perpaus-harremanak, sintaktikoak eta lexikoak, testuingurukoak, eta testuinguruaren erreferentziakoak).

– Testuinguruak eragindako itxaropenak: testu-mota, -formatua eta -egitura; hizkuntza-aldaerak, erregistroa eta estiloa; gaia, ikuspegia eta edukia; patroi sintaktikoak, lexikoak, fonetiko-fonologikoak eta ortotipografikoak (ahozko testuak eta testu idatziak ulertzea).

– Testuinguruak eskatutako testu-patroi eta -ezaugarriak: testu-mota, -formatua eta -egitura; hizkuntza-aldaerak, erregistroa eta estiloa; gaia, ikuspegia eta edukia; patroi sintaktikoak, lexikoak, fonetiko-fonologikoak eta ortotipografikoak (ahozko testuak eta testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin).

2.6.– Gaitasun eta eduki sintaktikoak.

Ahozkoa eta idatzia ulertzeko jardueretan: ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatziaren orotariko egitura sintaktiko konplexuak ezagutu eta ulertzea, komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera.

Ahozkoa eta idatzia bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jardueretan: ahozko hizkuntzaren orotariko egitura sintaktiko konplexuak ezagutu, hautatu eta erabiltzea, komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera. Honako hauek adierazteko:

– entitatea eta haren ezaugarriak (in/existentzia, nolakotasuna –intrintsekoa eta baliokoa–, eta kantitatea –zenbakia, kopurua eta maila–);

– espazioa eta espazio-erlazioak (kokapena, posizioa, mugimendua, abiapuntua, norabidea, helmuga, distantzia eta antolaera);

– denbora (denbora-kokapen absolutua eta erlatiboa, iraupena, maiztasuna) eta denbora-erlazioak (sekuentzia, aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna);

– aspektu puntuala, perfektiboa/inperfektiboa, iraunkorra, progresiboa, ohiturakoa, prospektiboa, inkoatiboa, amaierakoa, iteratiboa eta arazlea;

– modalitate epistemikoa (gaitasuna, beharra, aukera, probabilitatea) eta deontikoa (nahia, baimena, betebeharra, debekua);

– modua;

– egoerak, ekitaldiak, ekintzak, prozesuak eta gauzatzeak: eginkizun semantikoak eta fokalizazioa (perpaus-egiturak eta osagaien ordena);

– baieztapena, ezeztapena, galdera eta harridura;

– juntaduraren, disjuntzioaren, aurkakotasunaren, kontrastearen, konparazioaren, baldintzaren, kausaren, helburuaren, emaitzaren eta korrelazioaren erlazio logikoak.

2.7.– Gaitasun eta eduki lexikoak.

Ahozko lexiko eta lexiko idatzi ohikoa ulertu, ezagutu, hautatu eta erabiltzea, baita interes-arloko, esparru pertsonal eta publikoetako eta hezkuntza- eta lanbide-esparruetako espezializatuago bat ere, hauei loturik: pertsonen eta objektuen deskribapena; denbora eta espazioa; egoerak, ekitaldiak eta gertaerak; jarduerak, prozedurak eta prozesuak; harreman pertsonalak, sozialak, akademikoak eta profesionalak; hezkuntza eta ikasketak; lana eta ekintzailetza; ondasunak eta zerbitzuak; hizkuntza eta kulturarteko komunikazioa; zientzia eta teknologia; historia eta kultura.

2.8.– Gaitasun eta eduki fonetiko-fonologikoak.

2.8.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera espezifikoak diren inguruneetan erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiez ohartzea, eta horiei loturiko esanahiak eta komunikazio-asmoak ulertzea.

2.8.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera espezifikoak diren inguruneetan erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiak sortzea, beroriek hautatu, eta horiei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoen arabera erabiltzea.

2.9.– Gaitasun eta eduki ortotipografikoak.

2.9.1.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Ohiko erabilera orokorreko eta komunikazio-ingurune espezifikoetako patroi grafikoei eta konbentzio ortografikoei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoak ezagutu eta ulertzea.

2.9.2.– Testu idatziak sortzeko jarduerak:

Komunikazio-esparruaren arabera espezifikoak diren inguruneetan erabili ohi diren patroi grafiko eta konbentzio ortografiko orokorrak sortzea, beroriek hautatzea, eta horiei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoen arabera erabiltzea.

3.– Ebaluazio-irizpideak.

3.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Testua ulertzeko, behar bezain sakon ezagutzen ditu eta eraginkortasunez aplikatzen ditu inferentzia egokiak, alderdi soziokultural eta soziolinguistiko orokorrak eta espezifikoagoak, hizkuntza horretan mintzatzen diren praktika-komunitate eta kulturen ezaugarriak, eta euren ahozko komunikazioaren bereizgarriak, erregistro, estilo eta azentu estandarren arteko aldeak nabaritzen ditu.

Badakizki eta eraginkortasunez hautatzen ditu kasuan kasuko estrategia egokienak honako hauek ulertzeko: zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta hiztunen iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, seinale argiak badauzkate.

Testuaren bigarren mailako komunikazio-funtzioak eta nagusiak bereizten ditu eta, testuinguruaren eta testu-genero eta –motaren arabera, funtzio horien adierazleen asmo– eta esanahi-aldeak desberdintzen ditu.

Informazioa aurkeztu eta antolatzeari dagokionez, ahozko testu-genero eta -motetako diskurtso-patroi tipikoen erabilerari loturako esanahiak ulertzen ditu.

Erabilera erkideko testuinguruetan, eta espezifikoagoetan, bere interes- eta espezializazio-arloaren barruan, ahozko hizkuntzari berezko zaizkion egitura sintaktikoei lotu ohi zaizkien esanahiak eta funtzioak ulertzen ditu.

Ohiko ahozko lexikoa ezagutzen du, baita espezializatuagoa ere bere interesei eta beharrei loturik badago, esparru pertsonalean, publikoan, akademikoan eta profesionalean; eta, horretaz gain, erabili ohi diren adierazpenak eta modismoak, eta ahozko literatura-hizkuntzan lor daitezkeen konnotazioak eta ñabardurak ere bai.

Soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroi arruntak eta espezifikoagoak bereizten ditu komunikazio-asmoen arabera.

3.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Ahozko bakarrizketak zein elkarrizketak sortzeko, xede-hizkuntza eta -kulturaren alderdi soziokultural eta soziolinguistiko garrantzitsuenak aplikatzen ditu –ohiturak, usadioak, jarrerak, balioak eta sinesmenak–, kulturarteko bere gaitasunean sartuta baitauzka; eta, bere hizkuntzari eta kulturari dagokienez, badaki aldeak eta estereotipoak gainditzen; konfiantza azaltzen du erregistroak erabiltzeko eta testuinguruaren araberako egokitzapenak egiteko, eta ondo moldatzen da hizketan hainbat egoeratan, eta ez du formulazio-errore garrantzitsurik egiten.

Hainbat motatako ahozko bakarrizketa zein elkarrizketa luze samarrak sortzeko estrategia egokiak ezagutzen ditu, arretaz hautatzen ditu eta badaki eraginkortasunez eta nolabaiteko naturaltasunez erabiltzen; horretarako, diskurtsoa planifikatzen du asmoaren, egoeraren, solaskideen komunikazio-kanalaren arabera, eta haren jarraipena eta konponketa egiten du prozedura desberdinen bidez (adibidez, parafrasiak, itzulinguruak, etenaldien kudeaketa, formulazio-aldaketak), esfortzurik gabeko komunikazioa izan dadin beretzat eta solaskideentzat.

Helburu funtzionalak betetzea lortzen du; horretarako, orotariko errepertorio batetik, testuinguru espezifikoaren araberako adierazpenik egokienak aukeratzen ditu.

Diskurtsoa argi eta koherente artikulatzen du; horretarako, generoaren eta testu-motaren araberako antolamendu-patroiak betetzen ditu, deskribapen eta kontaketa argi eta zehatzak garatzen ditu, eraginkortasunez argudiatzen du eta ikuspuntuak ñabartzen ditu, adierazten du zer jotzen duen garrantzitsutzat (adibidez, egitura enfatikoen bidez) eta zabaldu egiten du adibidez, iruzkinez eta zehaztasun egoki eta garrantzitsuez.

Egitura sintaktiko erkideak eta konplexuago batzuk ondo kontrolatzen dituela egiaztatzen du, nahiz eta noizbehinka sistematikoa ez den eta atzera eginez zuzen dezakeen hutsegiteren bat egin; horretarako, egiturak malgutasunez eta egokiro hautatzen ditu testuinguru espezifiko bakoitzeko komunikazio-asmoaren arabera.

Bere espezialitateari eta interesei buruzko eta gai orokorragoei buruzko lexiko zabala dauka eta formulazioa aldatzen du sarritan ez errepikatzearren; beraz, malgutasunez baliatzen da itzulinguruez, adierazpen zehatzik topatu ezean.

Ahoskera eta intonazio argi eta naturalak lortu ditu.

Argi mintzatzen da, nahiko espontaneo eta nahiko erritmo uniformearekin; ez da argi nabaritzen esan nahi duena kontrolatu behar duela, eta hizkuntza-baliabide nahiko ere badauzka deskribapen argiak egiteko, ikuspuntuak adierazteko eta argudioak garatzeko; horretarako, zenbait egitura konplexu erabiltzen ditu eta ez zaio nabaritzen behar dituen hitzen bila dabilela.

Diskurtsoa egokiro hasi, eutsi eta amaitzen du, hitz-txanda eraginkortasunez baliatzen du, nahiz eta beti oso dotore ez egin, eta interakzioa malgutasunez, eraginkortasunez eta lankidetzaz kudeatzen du, ulertu duela baieztatuta, solaskideari iritzia eskatuta, gainerakoak parte hartzera gonbidatuta, eta komunikazioa mantentzen lagunduta.

3.3.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Testua ulertzeko, behar bezain sakon ezagutzen ditu eta eraginkortasunez aplikatzen ditu inferentzia egokiak, alderdi soziokultural eta soziolinguistiko orokorrak eta espezifikoagoak, hizkuntza horretan moldatzen diren praktika-komunitate eta kulturen ezaugarriak, eta euren komunikazio idatziaren bereizgarriak, erregistro eta estilo estandarren arteko aldeak nabaritzen ditu.

Nahiko independentzia handiaz irakurtzen ditu testuak; irakurtzeko estiloa eta abiadura moldatzen ditu testu eta asmo desberdinen arabera, eta eraginkortasunez baliatzen ditu bestelako estrategia egokiak honako hauek ulertzeko: zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta egileen iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, seinale argiak badauzkate.

Testuaren bigarren mailako komunikazio-funtzioak eta nagusiak bereizten ditu eta, testuinguruaren eta testu-genero eta -motaren arabera, funtzio horien adierazleen komunikazio-asmoen eta esanahien arteko aldeak desberdintzen ditu.

Informazioa aurkeztu eta antolatzeari dagokionez, testu-genero eta -motetako diskurtso-patroi tipikoen erabilerari loturako esanahiak ulertzen ditu.

Erabilera erkideko testuinguruetan, eta espezifikoagoetan, bere interes- eta espezializazio-arloaren barruan, hizkuntza idatziari berezko zaizkion egitura sintaktikoei lotu ohi zaizkien esanahiak eta funtzioak ulertzen ditu.

Irakurketa-lexiko aktibo zabala dauka, nahiz eta zailtasunen bat izan oso ohikoak ez diren adierazpen batzuekin; lexiko horren barruan daude lexiko orokorra, interes eta behar pertsonal, akademiko edo profesionalen araberako lexiko espezifikoago bat, hala nola erabili ohi diren adierazpenak eta modismoak, literatura-hizkuntzan lor daitezkeen konnotazioak eta ñabardurak; eta hitz ezezagunak testuinguruari esker identifikatzen ditu bere interes- edo espezialitate-arloetako gaietan.

Orokorrak zein ezohikoak izan, formatu- eta puntuazio-konbentzioei eta konbentzio tipografikoei eta ortografikoei loturiko balioak eta esanahiak ezagutzen ditu, baita laburdura eta sinbolo arruntak eta espezifikoagoak ere.

3.4.– Testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Testu idatziak sortzeko, xede-hizkuntza eta -kulturaren alderdi soziokultural eta soziolinguistiko garrantzitsuenak aplikatzen ditu –ohiturak, usadioak, jarrerak, balioak eta sinesmenak–, kulturarteko bere gaitasunean sartuta baitauzka; eta, bere hizkuntzari eta kulturari dagokienez, badaki aldeak eta estereotipoak gainditzen; horretarako, erregistroa eta estiloa aldatu, eta testuingurura egokitzeko beste mekanismo batzuk aplikatzen ditu egoeraren eta komunikazio-asmoaren arabera egokiro moldatzeko eta formulazio-errore garrantzitsurik ez egiteko.

Testu idatzi luze samarrak, zehatzak eta ondo egituratuak sortzeko, malgutasunez erabiltzen ditu estrategia egokienak; esate baterako, puntu nagusiak garatzen ditu eta behar den informazioarekin zabaltzen ditu, aldez aurretiko eskema batean oinarrituta, edo zenbait iturritatik jasotako informazio garrantzitsua egokiro integratzen du.

Nahi dituen komunikazio-funtzioak betetzen ditu; horretarako, orotariko errepertorio batetik, testuinguru espezifikoari ondoen egokitzen zaizkion adierazleak erabiltzen ditu.

Testua argi eta koherente artikulatzen du; horretarako, egokiro erabiltzen ditu, gaizki-ulerturik eragin dezakeen errorerik gabe, generoaren eta testu-motaren araberako antolamendu-patroiak eta kohesio-baliabide arruntak eta espezifikoagoak, bai deskribapen eta kontaketa argi eta zehatzak garatzeko, bai eraginkortasunez argudiatzeko, bai ikuspuntuak ñabartzeko, bai adierazteko zer jotzen duen garrantzitsutzat (adibidez, egitura enfatikoak), bai adibidez, iruzkinez eta zehaztasun egoki eta garrantzitsuez zabaltzeko.

Egitura sintaktiko erkideak eta konplexuago batzuk ondo kontrolatzen dituela egiaztatzen du, nahiz eta noizbehinka sistematikoa ez den eta komunikazioan eraginik ez duen hutsegiteren bat egin; horretarako, egiturak malgutasunez eta egokiro hautatzen ditu testuinguru espezifiko bakoitzeko komunikazio-asmoaren arabera.

Bere espezialitateari eta interesei buruzko eta erabilera orokorreko lexiko idatzi zabala dauka eta formulazioa aldatzen du sarritan ez errepikatzearren; beraz, malgutasunez baliatzen da itzulinguruez, adierazpen zehatzik topatu ezean.

Lehen hizkuntzen edo beste hizkuntza batzuen eragina azaldu arren, zentzuzko zuzentasunez erabiltzen ditu ortografia-patroi arruntak eta espezifikoagoak (adibidez, parentesiak, marrak, laburdurak, izartxoak, letra etzana), eta, paperezko euskarrian zein digitalean, testuak idazteko konbentzio formal ohikoenak aplikatzen ditu malgutasunez.

3.5.– Bitartekotza-jarduerak.

Behar bezain sakon dakizki eta, kasu bakoitzeko bitartekotza-jarduerari egokiro aplikatzen dizkio hizkuntza horretan mintzatzen diren praktika-komunitate eta kulturen ezaugarri diren alderdi soziokultural eta soziolinguistiko garrantzitsuenak eta horiek dakartzaten inplikazio garrantzitsuenak; eta, bere hizkuntzari eta kulturari dagokienez, badaki aldeak eta estereotipoak gainditzen; konfiantza azaltzen du erregistroak eta estiloak erabiltzeko eta testuinguruaren araberako egokitzapenak egiteko, eta ondo moldatzen da zenbait egoeratan hizketan, eta ez du formulazio-errore garrantzitsurik egiten.

Badakizki, arretaz hautatzen ditu eta badaki eraginkortasunez eta nolabaiteko naturaltasunez erabiltzen zenbait estrategia egoki, prozesatu behar dituen testuak asmoaren, egoeraren, parte-hartzaileen eta komunikazio-kanalaren arabera egokitzeko, prozedura desberdinen bidez (adibidez, parafrasiak, itzulinguruak, informazioa zabaldu edo trinkotzea).

Mezua argi eta eraginkortasunez adierazteko behar duen informazio zehatza lortzen daki.

Transmititu nahi edo behar duen informazioa egokiro antolatzen du, eta behar bezain ondo zehaztu.

Nahikotasunez transmititzen du bai informazioa, bai eta, hala behar denean, hiztunen edo egileen tonua eta asmoa ere.

Alderdien arteko interakzioa erraztu dezake; horretarako, diskurtsoa monitorizatuko du parte-hartze egokien bidez, esandakoa errepikatu edo birformulatuko du, iritziak eskatuko ditu, galderak egingo ditu garrantzitsutzat jotzen dituen alderdietan sakontzeko, eta informazioa eta argudioak laburtuko ditu, hala behar denean, eztabaidaren haria argitzeko.

Iturrien edo alderdien informazioa eta ideiak konparatu eta alderatzen ditu, eta egokiro laburtzen ditu alderdi garrantzitsuenak.

Konpromisozko irtenbidea proposatzeko kapaz da, beste aukera batzuen abantailak eta desabantailak aztertu ondoren.

III. ERANSKINA, MAIATZAREN 21EKO 80/2019 DEKRETUARENA
MAILA AURRERATUAREN CURRICULUMA

C1 maila aurreratua.

C1 maila aurreratuko irakaskuntzaren helburua da ikasleak gai izatea malgutasunez eta zehaztasunez moldatzeko, itxura batean esfortzurik gabe eta gabezia linguistikoak berdintze-estrategien bidez erraz gaindituta, era guztietako egoeretan, esparru pertsonalean eta publikoan; eta horretaz gain, hirugarren mailako ikasketak egiteko edo esparru akademikoko mintegietan edo ikerketa-proiektu konplexuetan segurtasunez parte hartzeko, edo ingurune profesionaleko jarduera espezifikoetan eraginkortasunez komunikatzeko.

Horretarako, ikasleek lortu behar dituzte hizkuntza erraztasun, malgutasun, eraginkortasun eta zehaztasun handiz erabiltzea ahalbidetzen duten gaitasunak, ahozko testu eta testu idatzi luzeak, egitura konplexukoak eta zehatzak ulertzeko, bakarrik zein beste batzuekin sortzeko eta prozesatzeko, alderdi abstraktukoak edo zehatzetakoak izan zein gai orokorrak edo espezializatuak izan; nahiz eta norberaren espezialitatetik kanpokoak izan, hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan sortuak izan, egitura asko eta konplexuak eta adierazpen espezializatu, idiomatiko eta lagunartekoak dauzkan lexiko-errepertorio zabala izan, eta esanahi-ñabardura sotilak antzeman eta adierazteko moduan.

C1 maila aurreratuari dagozkion gaitasunak lortuz gero, ikasleak hauek egiteko gai izango dira:

– Edozein kanaletan, baita baldintza akustiko txarretan ere, ahozko testu luze eta zehatz askoren asmoa eta zentzu orokorra, ideia nagusiak, funtsezko informazioa, puntu eta xehetasun garrantzitsuak eta hiztunen iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak ulertuko dituzte, azentu, erregistro eta estilo batean baino gehiagotan, nahiz eta artikulazio-abiadura arina izan eta kontzeptu-harremanek seinale espliziturik ez izan, baldin eta xehetasunen bat baieztatzea badute, batez ere azentua ezaguna ez bada.

– Edozein kanaletan, jarioz, espontaneotasunez eta ia esfortzurik gabe, bakarrik zein beste batzuekin batera, kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren ahozko testu luze, argi eta zehatz asko sortuko dituzte, esanahiaren ñabardurei egokitutako intonazio eta azentu egokiarekin; eta hizkuntza-baliabide asko eta diskurtso- eta elkarrekintza-estrategiak menderatzen dituztela erakutsiko dute, baita esan nahi duena adierazteko noizean behin ager dakizkiekeen zailtasunak ohartezin egiteko berdintze-estrategiak ere, diskurtsoa komunikazio-egoera bakoitzaren arabera eraginkortasunez egokitu ahal izateko moduan.

– Zehaztasun osoz ulertuko dituzte kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren testu idatzi luze, argi eta zehatz askoren asmoa eta zentzu orokorra, funtsezko informazioa, ideia nagusiak, alderdi eta xehetasun garrantzitsuak eta egileen iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, nahiz eta euren espezialitatetik kanpoko gaiak izan; eta estiloen eta erregistroen arteko aldeak identifikatuzko dituzte, baldin eta atal zailak berriro irakurtzea badute.

– Edozein euskarritan, bakarrik zein beste batzuekin batera, jarduketa-esparru bakoitzeko gai konplexuei buruzko testu idatzi luzeak, zehatzak, ondo egituratuak eta esparruetara doituak sortuko dituzte; horretarako, ideia nagusiak nabarmenduko dituzte, ikuspuntuak nahiko zabal azalduko dituzte eta euren alde egingo dute ideia osagarri, arrazoi eta adibide egokien bidez; ondorio egokiak ateraz amaituko dituzte eta, horretarako, zuzen eta sendo erabiliko dituzte egitura gramatikalak eta konbentzio ortografikoak, puntuaziokoak eta testu-aurkezpenekoak, konplexuak, eta argi utziko dute kohesio-mekanismo konplexuak kontrolatzen dituztela eta esanahi-ñabardurak (ironia, umorea eta afektu-karga barne) adieraztea ahalbidetzen duen lexiko zabala menderatzen dutela.

– Xede-hizkuntzako edo beste hizkuntza batzuetako hiztunen arteko bitartekotza eraginkorra egingo dute, ohiko egoeretan zein espezifikoetan eta konplexutasun handiagokoetan, esparru pertsonalean, publikoan, akademikoan eta profesionalean; horretarako, malgutasunez, zuzentasunez eta eraginkortasunez helarazi behar dituzte kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren ahozko testu eta testu idatzi luze, argi eta zehatz askoren informazioa eta iritziak, inplizituak zein esplizituak izan, eta ahalik eta zehaztasun handienaz agerrarazi estilo- eta erregistro-aldeak, eta hizkuntza-baliabide asko eta diskurtso- eta berdintze-estrategiak erabili behin-behineko zailtasunak gutxitzeko, halakorik izanez gero.

1.– Helburuak.

1.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Mezu, iragarki eta abisu zehatzak ulertzea, edozein kanaletan, nahiz eta oso argiak ez izan eta soinu distortsionatua izan.

Produktu, zerbitzu eta prozedura ezagun eta ez hain ohikoen funtzionamendu-jarraibideak eta zehaztapenak, eta baldintzak eta ohartarazpenak dauzkan informazio konplexua ulertzea, eta, batez ere norberaren lanbidearekin edo jarduera akademikoekin zerikusia daukaten gaiei buruzkoa.

Hitzaldi, berriketa, solasaldi, tertulia eta eztabaida publiko, profesional eta akademiko gehienak nahiko erraz ulertzea, ematen diren argudioak zehatz-mehatz ulertuta.

Hirugarrenen arteko elkarrizketa eta eztabaida luze samarren zehaztasunak ulertzea, gai abstraktu, konplexu eta arrotzei buruzkoak badira ere, eta esandakoaren asmoa hartzea.

Parte izandako elkarrizketa luze samarrak ulertzea, nahiz eta oso argi egituratuta ez egon eta ideien arteko harremanak inplizituak baino ez izan.

Esfortzu handiegirik gabe ulertzea irrati- eta telebista-programa, antzezlan edo bestelako ikuskizun asko, eta filmak, non nahiko maiz azaltzen baitira argota edo lagunarteko hizkuntza eta adierazpen idiomatikoak, eta xehetasunak eta sotiltasunak identifikatzea, hala nola hiztunen arteko jarrera eta harreman inplizituak.

1.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Adierazpen publikoak jarioz, ia esfortzurik gabe, egitea eta, horretarako, intonazio jakina erabiltzea esanahiaren ñabardura sotilak zehatz-mehatz transmititzeko.

Gai konplexuei buruzko aurkezpen luzeak, argiak eta ondo egituratuak egitea, nolabaiteko zabaltasunez; horretarako, beste gai batzuk sartzea, ideia zehatzak garatzea eta ikuspuntuak ideia osagarri, arrazoi eta adibide egokien bidez defendatzea, eta, behar denean, prestatutako testua alde batera uztea eta entzuleek bat-batean proposatutako alderdiak zabaltzea, eta, amaitzeko, ondorio egokia ateratzea; baita entzuleek egindako galderak espontaneoki eta ia esfortzurik gabe erantzutea ere.

Transakzio, kudeaketa eta eragiketa konplexuak egitea, non beharrezkoa izango baita: gatazketarako konponbideak negoziatzea, jarrerak ezartzea, argudioak garatzea, amore ematea eta amore-emate horretarako mugak ezartzea, pertsuasio-hizkuntza batez baliaturik, xehetasunak eraginkortasunez negoziatuta, eta aurreikusi gabeko erantzunei eta zaitasunei aurre eginda.

Elkarrizketetan bete-betean parte hartzea, elkarrizketatzaile zein elkarrizketatu gisa; horretarako, eztabaidako ideiak jarioz eta laguntzarik gabe zabaldu eta garatzea, eta une bakoitzeko erreakzioak adierazteko eta diskurtsoaren garapen zuzenari eusteko mekanismo egokiak malgutasunez erabiltzea.

Solaskide bakarreko zein gehiagoren arteko elkarrizketa informal bizietan aktiboki parte hartzea, gai abstraktu, konplexu eta espezifikoei buruzkoetan, baita gaia ezezaguna bada ere, non hizkuntzaren erabilera emoziozkoa, zehar-aipamenezkoa edo umorezkoa baita, ideiak eta iritziak zehaztasunez erabiliz, argumentu-lerro konplexuak modu konbentzigarrian aurkeztuz eta erantzun eraginkorrak emanez, interjekzioak zuzen erabilita.

Elkarrizketa eta eztabaida formal bizietan (adibidez, debate, hizketaldi, solasaldi, bilera edo mintegietan) aktiboki eta erraztasunez parte hartzea, gai abstraktu, konplexu eta espezifikoei buruzkoetan, baita gaia ezezaguna bada ere; horretarako, ikuspuntu bakoitzaren argumentuak zehaztasunez identifikatzea, norberaren jarrera formalki, zehaztasunez eta konbentzimenduz argudiatzea, galderak eta iruzkinak erantzutea eta aurkako argudio konplexuetarako erantzun arin, espontaneo eta egokiak ematea.

1.3.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Zehaztasun osoz ulertzea jarraibide, argibide, araudi, abisu edo bestelako informazio tekniko luzeak eta konplexuak, barnean hartuta baldintzei eta ohartarazpenei buruzko zehaztasunak ere, norberaren espezialitatekoak izan zein ez, baldin eta atal zailenak berriro irakurtzea badago.

Edozein euskarritan, gai konplexuei buruzko oharren, mezuen eta korrespondentzia pertsonalaren ñabardurak, zehar-aipamenak eta inplikazioak ulertzea, nahiz eta egiturari edo lexikoari loturiko ezaugarri idiosinkrasikoak izan (adibidez, ezohiko formatua, lagunarteko hizkuntza, edo umorezko tonua).

Korrespondentzia pertsonal profesional eta instituzionalean dagoen informazioa zehatz-mehatz ulertzea; horretarako, ñabardurak identifikatzea, hala nola jarrerak, formaltasun-mailak eta iritziak, inplizituak zein esplizituak izan.

Esparru sozial, profesional edo akademikoko artikulu, txosten, akta, memoria eta bestelako testu luze eta konplexuak zehatz-mehatz ulertzea, eta jarrera eta iritzi inplizitu zein esplizituak dakartzaten zehaztasun sotilak identifikatzea.

Edozein euskarritako kontsulta- eta erreferentzia-testu profesional edo akademikoetan dagoen informazioa zehatz-mehatz ulertzea, baldin eta atal zailenak berriro irakurtzea badago.

Edozein euskarritako kazetaritzako artikulu edo bestelako testu luze samarretan inplizituki zein esplizituki adierazten diren ideiak eta jarrerak zailtasunik gabe ulertzea, orokorrak zein espezializatuak izan, non aldi berean ikuspuntuak, iritziak eta inplikazioak iruzkindu eta aztertzen baitira.

Literaturako testu garaikide luzeak zailtasunik gabe ulertzea, hizkuntza-aldaera hedatuan eta kontzeptu-zailtasun berezirik gabe eginak badira, eta euren mezua, ideia eta ondorio inplizituak hartzea, obraren funts soziala, politikoa edo historikoa ezagututa.

1.4.– Testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Ohar zehatzak hartzea norberaren espezialitateko gaiei buruzko hitzaldi, ikastaro edo mintegietan zehar, edo ingurune profesionaleko elkarrizketa formal, bilera edo debate bizietan zehar, eta informazioa horren zehatz eta hurbil transkribatuta, ezen ohar horiek beste batzuentzat ere baliagarriak ere izan baitaitezke.

Edozein euskarritako korrespondentzia pertsonala idaztea eta foro birtualetan komunikatzea; horretarako, adierazpen argiak, zehatzak eta zorrotzak egitea eta hartzaileekiko harreman malgua eta eraginkorra izatea, barnean hartuta emoziozko, zehar-aipamenezko eta umorezko erabilerak ere.

Edozein euskarritan, erakunde publiko edo pribatuei zuzendutako korrespondentzia formala behar besteko zuzentasunez eta formalitatez idaztea, hala nola erreklamazio edo demanda konplexu bat egitea, edo zerbaiten aldeko edo kontrako iritzia adieraztea; horretarako, jarreren alde edo kontra egiteko egokiak diren informazio zehatza eta argudioak ematea.

Gai konplexuei buruzko txosten, memoria, artikulu, entsegu eta bestelako testu publiko, akademiko edo profesional argi eta ondo egituratuak idaztea; horretarako, ideia nagusiak nabarmentzea, ikuspuntuak nahiko zabal azaldu eta defendatzea ideia osagarri, arrazoi eta adibide egokien bidez; eta, amaitzeko, ondorio egokia ateratzea.

1.5.– Bitartekotza-jarduerak.

Ahoz jakinaraztea, behar bestezko zehaztasunez, kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren edo ezaugarri idiosinkrasikoak (erregionalismoak, literatura-hizkuntza, lexiko espezializatua, eta abar) dauzkaten ahozko testu eta testu idatzien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, ager daitezkeen inplikazioekin batera; eta estiloen eta erregistroen arteko aldeak eta asmoaren ñabardurak identifikatzea.

Ahoz parafraseatu eta laburtzea zenbait iturritatik datozen informazioa eta ideiak; argumentuak eta egitateak behar bezain zehatz eta koherente berregitea, zehaztasun garrantzitsurik kendu gabe eta zehaztasunak edo behar ez diren elementuak gehitu gabe, naturaltasunez eta eraginkortasunez.

Aldibereko interpretazioa egitea norberaren espezialitateari lotutako gai askori buruz, orotariko esparruetan; eta erregistro- eta estilo-zehaztasun sotil nahikoz jakinarazi ere.

Xede-hizkuntzako edo beste hizkuntza batzuetako hiztunen arteko bitartekotza egitea, eraginkortasunez eta erabateko naturaltasunez, edozein egoeratan, barnean hartuta egoera zail edo istilutsuak, eta kontuan hartuta alde eta inplikazio soziokultural eta soziolinguistikoak, eta horien araberako erreakzioak izatea.

Hirugarrenentzako ohar idatziak hartzea, bikain zehaztuak eta egituratuak, argi egituratuta dauden eta norberaren espezialitatearen barruko zein kanpoko gai konplexuei buruzkoak diren hitzaldi, bilera, eztabaida edo mintegietan zehar.

Idatziz jakinaraztea, behar bezain zehatz, kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren edo ezaugarri idiosinkrasikoak (erregionalismoak, literatura-hizkuntza, lexiko espezializatua, eta abar) dauzkaten testu idatzi eta ahozko testuen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, ager daitezkeen inplikazioekin batera; eta estiloen eta erregistroen arteko aldeak eta asmoaren ñabardurak identifikatzea.

Idatziz parafraseatu eta laburtzea zenbait iturritatiko informazioa eta ideiak, guztiz zuzen eta eraginkortasunez, modu koherente batean eta axola ez duten zehaztasunak sartu barik, eta informazio zehatza eta argumentu konplexuak modu fidagarrian jakinaraztea.

Baliabide espezifikoen laguntzaz, egituraz eta kontzeptuz konplexuak diren testuen zati luzeak itzultzea, barnean hartuta testu teknikoak eta norberaren intereseko gai orokorrak eta espezifikoak, norberaren espezializazio-arloaren barrukoak zein kanpokoak; horretarako, modu fidagarri batean jakinaraztea iturriaren edukia, eta bereizgarriak ahalik eta gehiena errespetatuta (adibidez, estiloa, lexikoa edo formatua).

2.– Gaitasunak eta edukiak.

2.1.– Gaitasun eta eduki soziokultural eta soziolinguistikoak.

Ondo menderatzea hizkuntzaren erabileraren ikuspegi soziala bere zabalean jorratzeko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak, ahozko testuak eta testu idatziak ulertzeari eta bakarrik zein beste batzuekin sortzeari dagokionez, barnean hartuta gizarte-harremanetarako hizkuntza-markatzaileak, adeitasun-arauak, modismoak eta herri-jakintzako adierazpenak, erregistroak, dialektoak eta azentuak.

2.2.– Gaitasun eta eduki kulturartekoak.

Bitartekotza: ondo menderatzea bitartekotza erraztasunez eta eraginkortasunez egitea ahalbidetzen duten ezagutzak, trebetasunak eta kulturarteko jarrerak: alteritatearen kontzientzia; kontzientzia soziolinguistikoa; kultura-ezagutza espezifikoak; behaketa; entzutea; ebaluazioa; interpretazioa; harremanetan jartzea; egokitzea; inpartzialtasuna; errespetua; jakingura; ikuspegiak zabaltzea; tolerantzia.

2.3.– Gaitasun eta eduki estrategikoak.

2.3.1.– Ahozko mezuak ulertzea.

Kasuan-kasuan, estrategiarik egokienak eraginkortasunez hautatu eta aplikatzea honako hauek ulertzeko: asmoa, zentzu orokorra, ideia nagusiak, informazio garrantzitsua, alderdi eta zehaztasun garrantzitsuak, eta hiztunen iritzi eta jarrera inplizituak zein esplizituak.

2.3.2.– Ahozko testuak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Diskurtsoa komunikazio-egoeren arabera eraginkortasunez egokituta, esan nahi dena adieraztea ahalbidetzen duten eta behin-behineko zailtasunak ohartezin bihurtzen dituzten diskurtso- eta berdintze-estrategiak menderatzea.

2.3.3.– Testu idatziak ulertzea.

Kasuan-kasuan, estrategiarik egokienak eraginkortasunez hautatu eta aplikatzea asmoa edo eskakizuna ulertzeko, eta testuinguru-, diskurtso-, gramatika-, lexiko- eta ortotipografia-giltzarriak erabiltzea egilearen jarrera, aurretiko joera mentala eta asmoak ondorioztatzeko xedez.

2.3.4.– Testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Kasuan-kasuan, estrategiarik egokienak malgutasunez eta eraginkortasunez aplikatzea testu idatzi eta konplexu asko sortzeko, zein bere testuinguru espezifikora egokituta eta hartzailearenganako efektuaren araberako mezua eta baliabideak planifikatuta.

2.4.– Gaitasun eta eduki funtzionalak.

Ondoren adierazitako funtzio komunikatiboak edo hizketa-egintzak ulertu eta gauzatzea, komunikazio-testuinguruaren arabera funtzio horiek dauzkaten ahozko adierazle eta adierazle idatzien bidez, zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzen bidez, eta erregistro-aldaera askotan (familiakoa, informala, neutroa, formala):

Asertziozko funtzioak edo hizketa-egintzak, ezagutzei, iritziei, sinesmenei eta usteei loturik: baieztatu; iragarri; baietz esan; egotzi; sailkatu; egitateak egiaztatu; ustea adierazi; berretsi; deskribatu; gezurtatu; bat ez egin; adostasuna eta desadostasuna adierazi; ezjakintasuna, zalantza, eszeptizismoa, iritziak adierazi; hipotesiak egin; nork bere burua eta beste batzuk identifikatu; informatu; eragozpenak adierazi; aurreikusi; kontra egin; zuzendu; ihardetsi; suposizioak egin.

Konpromisozko funtzioak edo hizketa-egintzak, eskaintzen, asmoen, borondatearen eta erabakien adierazpenari loturik: amore eman; onartu; baimendu; zerbait egiteko asmoa edo borondatea adierazi; gonbidatu; zin egin; zerbait egiteari uko egin; zerbait eskaini; laguntza eskaini; nork bere burua zerbait egiteko eskaini; hitzeman; atzera egin.

Zuzendaritzako funtzioak edo hizketa-egintzak, hartzaileak zerbait egiteko edo ez egiteko helburua daukatenak, ahozko egintza izan zein bestelako egintzaren bat izan: aholkuak eman; ohartarazi; alertatu; mehatxatu; adoretu; ahalmena eman; jarraibideak eman; baimena eman; demandatu; ukatu; adoregabetu; gaitzetsi; norbait zerbait egitetik salbuetsi; asmoa kendu; exigitu; kikildu; agindu; zerbait eskatu, laguntza, baieztapena, aholkua, informazioa, jarraibideak, iritziak, baimenak, baten batek zerbait egin dezala eskatu; baten bati baimena ukatu; gogatu; baten bat zerbaitez edo norbaitez prebenitu; debekatu; proposatu; erreklamatu; gomendatu; baten bati zerbait gogorarazi; mugatu; erregutu; eskatu, iradoki; otoiztu.

Funtzio edo hizketa-egintza fatikoak eta solidarioak, gizarte-harremana ezartzeko edo eusteko eta gainerakoekiko jarrerak adierazteko helburua daukatenak: gonbidapenak onartu eta eurei ezetz esan; eskerrak eman; arreta hartu; errukitu; kontsolatu; ongietorria eman; agur esan; dolumina adierazi; zoriondu; konplimenduak egin; iraindu; pertsona eta gauzekiko interesa adierazi; gonbidatu; barkamena eskatu; nork bere burua eta beste batzuk aurkeztu; errefusatu; agurtu; lasaitu.

Adierazkortasunezko funtzioak eta hizketa-egintzak, zenbait egoera zehatzetako jarrerak eta sentimenduak adieraztekoak: babestu; errugabetu; mirespena, maitasuna, poztasuna edo zoriontasuna, arindua, antsietatea eta kezka, estima edo atsegina, onespena eta gaitzespena, damua, konfiantza eta konfiantza eza, dezepzioa, interesa eta interes falta, mespretxua, atsekabea, mina, zalantza, eszeptizismoa, itxaropena eta itxaropen eza, estimazioa, harrotasuna, lehentasuna, erremina, etsipena, harridura, beldurra, tristezia, lotsa adierazi; kexatu; aurpegiratu.

2.5.– Gaitasun eta eduki diskurtsiboak.

Hizkuntza idatzian eta ahozkoan –bakarrizketetan eta elkarrizketetan–, testuinguruaren araberako ereduak eta testu-patroi konplexuak ezagutu, ulertu eta sortzea, hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan eta testuinguru espezifikoari egokituta, espezializatua ere barnean hartuta:

2.5.1.– Testu-koherentzia: ahozko testua eta idatzia komunikazio-testuinguruaren arabera egokitzea (testuaren formatua eta mota; hizkuntzaren aldaera; erregistroa; gaia; ikuspegia eta edukia: eduki garrantzitsua aukeratzea, egitura sintaktikoak aukeratzea, lexikoa aukeratzea; espazio- eta denbora-testuingurua: espazio-erreferentzia, denbora-erreferentzia).

2.5.2.– Testu-kohesioa: ahozko testuaren eta idatziaren barne-antolaketa. Testu-unitatearen hasiera, garapena eta amaiera: hasteko mekanismoak (harremanetan jartzea, etab.); gaiaren sarrera; tematizazioa; diskurtsoaren garapena: garapen tematikoa (gaiari eustea: erreferentziakidetasuna; elipsia; errepikapena; birformulazioa; enfasia. Gaiaren hedapena: adibideak; errefortzua; kontrastea; azpigaien sarrera. Gai-aldaketa: digresioa; gaia berreskuratzea); diskurtsoaren amaiera: laburpena / berraurkezpena, testu-itxieraren adierazpena eta testuaren itxiera.

2.6.– Gaitasun eta eduki sintaktikoak.

2.6.1.– Ahozko testuak eta testu idatziak ulertzea.

Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren egitura sintaktiko konplexuei loturiko esanahiak ezagutu eta ulertzea, komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera, orokorrak zein espezifikoak izan.

2.6.2.– Ahozko testuak eta testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren egitura sintaktiko konplexuak jakitea, esparru eta testuinguru orokor zein espezifikoaren araberako komunikazio-asmoaren arabera aukeratzea eta erabiltzea, honako hauek adierazteko:

– entitatea eta haren ezaugarriak (in/existentzia, nolakotasuna –intrintsekoa eta baliokoa–, eta kantitatea-zenbakia, kopurua eta maila);

– espazioa eta espazio-erlazioak (kokapena, posizioa, mugimendua, abiapuntua, norabidea, helmuga, distantzia eta antolaera);

– denbora (denbora-kokapen absolutua eta erlatiboa, iraupena, maiztasuna) eta denbora-erlazioak (sekuentzia, aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna);

– aspektu puntuala, perfektiboa/inperfektiboa, iraunkorra, progresiboa, ohiturakoa, prospektiboa, inkoatiboa, amaierakoa, iteratiboa eta arazlea;

– modalitate logikoa eta preziatiboa (baieztapena, ezeztapena, galdera eta harridura, exhortazioa, faktualtasuna, ziurtasuna, sinesmena, ustea, zalantza; gaitasun/trebetasuna; aukera, probabilitatea, beharrizana; preskripzioa, debekua, betebeharra, baimena, autorizazioa; nahia, asmoa, eta bestelako hizketa-egintzak);

– egoeren, prozesuen eta ekintzen modua eta ezaugarriak;

– egoerak, ekitaldiak, ekintzak, prozesuak eta gauzatzeak: eginkizun semantikoak eta fokalizazioa (perpaus-egiturak eta osagaien ordena);

– juntaduraren, disjuntzioaren, aurkakotasunaren, kontrastearen, konparazioaren, baldintzaren, kausaren, helburuaren, emaitzaren eta korrelazioaren erlazio logikoak.

2.7.– Gaitasun eta eduki lexikoak.

Ahozko lexiko eta lexiko idatzi asko ulertzea, jakitea eta zuzen erabiltzea, testuinguruari egokituta, lexiko orokorra zein norberaren interesguneei eta esparru pertsonal, publiko, akademiko eta profesionalei loturiko lexiko espezializatuagoa izan, barnean hartuta modismoak, lagunarteko adierazpenak, erregionalismoak eta argota.

2.8.– Gaitasun eta eduki fonetiko-fonologikoak.

2.8.1.– Ahozko mezuak ulertzea.

Hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan, eta komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera espezifikoak diren inguruneetan, erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiez ohartzea, eta haiei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoak ulertzea, barnean hartuta: soinu eta fonema bokaliko eta kontsonantikoen aldaerak eta bakoitzaren konbinazioak, prozesu fonologikoen aldaerak –ahoskabetzea, ahostuntzea, asimilazioa, elisioa, palatalizazioa, sudurkaritzea, epentesia, bokal-alternantzia, eta beste batzuk–, inplikazio sintaktikoak eta komunikatiboak eragiten dituzten perpausaren azentu- eta tonizitate-aldaketak.

2.8.2.– Ahozko testuak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan, eta komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera espezifikoak diren inguruneetan, soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiak aukeratzea –komunikazio-asmoaren arabera– eta sortzea, eta haiei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoak transmititzea, barnean hartuta soinu eta fonema bokaliko eta kontsonantikoen aldaerak eta bakoitzaren konbinazioak, prozesu fonologikoen aldaerak –ahoskabetzea, ahostuntzea, asimilazioa, elisioa, palatalizazioa, sudurkaritzea, epentesia, bokal-alternantzia, eta beste batzuk–, inplikazio sintaktikoak eta komunikatiboak eragiten dituzten perpausaren azentu- eta tonizitate-aldaketak.

2.9.– Gaitasun eta eduki ortotipografikoak.

2.9.1.– Testu idatziak ulertzea.

Komunikazio-testuinguruaren arabera, xede-hizkuntzaren konbentzio ortotipografikoei loturiko esanahi orokorrak eta espezifikoak ulertzea, barnean hartuta: formatu-ezaugarriak; zeinu tipografikoen, ortografia- eta puntuazio-zeinuen diskurtso-balioak; maileguen egokitzapen ortografikoa; fonema eta soinuen adierazpen grafikoaren aldaerak; alfabetoaren edo karaktere aldaerak, eta forma bakoitzaren araberako erabilera.

2.9.2.– Testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Testuinguruaren arabera, xede-hizkuntzaren konbentzio ortotipografikoak zuzen erabiltzea, barnean hartuta: formatu-ezaugarriak; zeinu tipografikoen, ortografia- eta puntuazio-zeinuen diskurtso-balioak; maileguen egokitzapen ortografikoa; fonema eta soinuen adierazpen grafikoaren aldaerak; alfabetoaren edo karaktere aldaerak, eta forma bakoitzaren araberako erabilera.

3.– Ebaluazio-irizpideak.

3.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Gaitasun alderdi soziokultural eta soziolinguistikoen errepertorio zabala dauka, eta horrek aukera ematen dio erraz hartzeko erregistroen arteko aldeak eta ahozko komunikazioaren berezko sotiltasunak, hizkuntza horretan mintzatzen diren praktika-komunitateetan eta taldeetan.

Kasuan-kasuan, estrategiarik egokienak eraginkortasunez hautatu eta aplikatzen ditu honako hauek ulertzeko: asmoa, zentzu orokorra, ideia nagusiak, informazio garrantzitsua, alderdi eta zehaztasun garrantzitsuak, eta hiztunen iritzi eta jarrera inplizituak zein esplizituak.

Testuinguru espezifikoaren arabera, funtzio komunikatiboek edo zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzek dauzkaten adierazleen errepertorio zabal baten asmoa eta esanahia ezagutzen du, erregistro-aldaera askotan (familiakoa, informala, neutroa, formala).

Gai da diskurtso luze-zabal bat segitzeko, nahiz eta argi egituratuta ez egon, erlazioak suposiziokoak baino ez izan eta esplizituki adierazita ez egon.

Nahiko trebea da testuinguru-, diskurtso-, gramatika- eta lexiko-giltzarriak erabiltzeko, egilearen jarrera, aurretiko joera mentala eta asmoak ondorioztatzeko xedez, eta zer gertatuko den aurreikusteko.

Adierazpen idiomatiko eta lagunarteko asko dakizki eta esanahi-konnotazio eta -ñabardura sotilak hautematen ditu, nahiz eta zenbait xehetasun baieztatu behar izan azentua arrotz egiten bazaio.

Soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroi asko desberdintzen ditu, eta horrek ahalbidetzen dio edozein hiztuni edo solaskideri ulertzea, nahiz eta zenbait xehetasun baieztatu behar izan azentua ezezagun egiten bazaio.

3.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen du gizarte-helburuetarako, barnean hartuta emoziozko, zehar-aipamenezko eta umorezko erabilerak; horretarako, esaten duena eta bera adierazteko modua egoeraren arabera eta hartzailearen arabera egokitzen ditu, eta zirkunstantzien araberako formalitate-maila hartzen du.

Argi erakusten du menderatzen dituela diskurtso- eta berdintze-estrategiak, eta, horri esker, esan nahi duena esateko behin-behineko zailtasunak izanez gero, ohartezinak izaten dira, diskurtsoa eraginkortasunez molda dezakeelako komunikazio-egoera bakoitzaren arabera, adibidez: denbora irabazteko adierazpen egokiak espontaneoki erabiltzen ditu, pentsatu bitartean eta hitz-txanda galdu barik; gogoratzen ez dituen adierazpenen ordez beste batzuk erabiltzen ditu, solaskidea ohartu barik; zailtasunak saihesten ditu eta esan nahi duena berriro formulatzen du diskurtsoaren jarioa eten barik; eta lapsusak zuzentzen ditu, eta adierazpena aldatu, gaizki-ulerturik eragin gabe.

Argumentu zehatzak garatzen ditu modu sistematiko eta ondo egituratutako batean; horretarako, puntu nagusiak logikoki lotzen ditu, puntu garrantzitsuak nabarmentzen ditu, alderdi espezifikoak garatzen ditu eta egokiro amaitzen du.

Ideiak eta iritziak argi eta zehatz adierazi eta argudiatzen ditu, solaskideen argudioak eta kritikak eztabaidatzen ditu modu konbentzigarrian eta inor mindu gabe; horretarako, galderak eta iruzkinak erantzuten ditu jarioz, espontaneotasunez eta egokitasunez.

Komunikazio-funtzioen ahozko adierazle egokienak erabiltzen ditu zein bere testuinguru espezifikoan, zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzen bidez, erregistro-aldaera askotan (familiakoa, informala, neutroa, formala).

Diskurtsoa ondo eta argi egituratzen du; horretarako, egokiro erabiltzen ditu antolaketa-irizpideak eta ondo menderatzen ditu ahozko hizkuntzak berezko dauzkan lokailu eta kohesio-mekanismo asko, generoa eta testu-mota kontuan hartuta.

Zuzentasun gramatikal handia eta trinkoa dauka, errore gutxi egiten du eta ia ohartezinak dira.

Lexiko-errepertorio zabala menderatzen du, barnean hartuta adierazpen idiomatiko eta lagunartekoak, eta horrek ahalbidetzen dio gabeziak erraz gainditu ahal izatea itzulinguruen bidez, nahiz eta oraindik hutsegite txiki eta noizbehinkakoren bat egin, baina lexiko-errore larririk gabe, eta adierazpen bila dabilela edo saiheste-estrategiak erabiltzen dabilela igarri gabe.

Xede-hizkuntzak berezko dauzkan aldaera estandarretariko baten batetik hurbil dagoen artikulazio-gaitasuna dauka eta, esanahi-ñabardura sotilak adierazteko, intonazioa aldatu eta perpausaren enfasia zuzen jartzen du.

Jarioz eta espontaneotasunez mintzatzen da, ia esfortzurik gabe; kontzeptu zaileko gairen batek baino ezin du diskurtso arin eta natural bat oztopatu.

Diskurtsorako dauden enuntziatuen arteko esaldi aproposa aukeratzen du iruzkinak egokitasunez sartzeko, bai hitz-txanda hartzeko bai denbora irabazteko pentsatu bitartean hitz-txandari eusteko.

Solaskideak dioena baliatzeko kapaz da elkarrizketan parte hartzeko.

Trebetasunez lotzen ditu bere kontribuzioak beste hiztun batzuen kontribuzioekin.

Parte-hartzeak egokitzen ditu solaskideen parte-hartzeetara, komunikazioa zailtasunik gabe gauza dadin.

Galderak egiten ditu egiaztatzearren ulertu duela solaskideak esan nahi izan duena, eta alderdi anbiguoak argitzea lortzen du.

3.3.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Gaitasun alderdi soziokultural eta soziolinguistikoen errepertorio zabala dauka, barnean hartuta alderdi soziopolitiko eta historikoak, eta horrek aukera ematen dio erraz hartzeko komunikazio idatziaren funtsa eta ezaugarri idiosinkrasikoak, hizkuntza horretan mintzatzen diren praktika-komunitateetan, kulturetan eta taldeetan.

Kasuan-kasuan, estrategiarik egokienak eraginkortasunez hautatu eta aplikatzen ditu asmoa edo eskakizuna ulertzeko; horretarako, testuinguru-, diskurtso-, gramatika-, lexiko- eta ortotipografia-giltzarriak erabiltzen ditu egilearen jarrera, aurretiko joera mentala eta asmoak ondorioztatzeko xedez, eta ondorio egokiak ateratzen ditu.

Berehala identifikatzen ditu askotariko gai profesionalei eta akademikoei buruzko testuen edukia eta garrantzia, eta erabakitzen du irakurketa edo analisi sakonago bat behar den.

Arin bilatzen du testu luze eta konplexuetan xehetasun garrantzitsuak topatzeko.

Ezagutzen du, testuinguruaren eta testu-genero eta -mota espezifikoen arabera, funtzio komunikatiboek edo zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzek dauzkaten adierazle askoren asmoa eta esanahia, erregistro-aldaera askotan (familiakoa, informala, neutroa, formala).

Informazioa topatu edo argumentu-haria jarrai dezake diskurtso-egitura konplexua daukan edo oso ondo egituratuta ez dagoen testu batean, edo erlazioak eta loturak argi eta markatzaile esplizituen bidez adierazi gabe –edo beti adierazi gabe– dauzkan batean.

Lexiko-errepertorio zabala menderatzen du, adierazpen idiomatiko eta lagunarteko asko dakizki, eta esanahi-konnotazio eta -ñabardura sotilak hautematen ditu, nahiz eta batzuetan hiztegi orokor edo espezializaturen bat kontsultatu behar izan.

Testuinguruaren eta testu-genero eta -motaren arabera hizkuntza idatziari berezko zaizkion egitura sintaktikoei lotu ohi zaizkien esanahiak eta funtzioak ulertzen ditu, barnean hartuta aldaera sintaktiko-estilistikoak (adibidez, hitzen ordena alderantzikotzea edo aldatzea).

Paperean zein euskarri digitalean, xede-hizkuntzaren konbentzio ortotipografiko askoren erabileraren atzeko komunikazio-asmoak ulertzen ditu.

3.4.– Testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Esaten duena eta bera adierazteko baliabideak egokitzen ditu egoeraren, hartzailearen, gaiaren eta testu-motaren arabera, eta zirkunstantziei egokitutako formalitate-maila hartzen du; horretarako, ezagutza eta gaitasun soziokultural eta soziolinguistikoak erraz aplikatzen ditu, erregistroen eta estiloen arteko aldeak ezartzeko, eta testu idatzia eraginkortasunez egokitzeko xede-hizkuntzako kulturetan eta komunitateetan ezarritako konbentzioetara, eta formulazio egokia aukeratzen du hizkuntza-elementu askoren artetik, argi adierazteko eta esan nahi duena mugatu behar ez izateko moduan.

Erraz aplikatzen ditu estrategiarik egokienak testuinguru espezifikoak eskatzen dizkion testu idatzi konplexuak sortzeko, eta planifikatzen du zer egin behar duen eta zer baliabide erabili horretarako, kontuan hartuta zer-nolako efektua eragin dezakeen irakurlearengan.

Komunikazio-funtzioen adierazle idatzi egokienak erabiltzen ditu zein bere testuinguruan, zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzen bidez, erregistro-aldaera askotan (familiakoa, informala, neutroa, formala).

Erakusten du kontrolatzen dituela testua antolatzeko egiturak eta testu idatziaren kohesiorako mekanismo konplexuak, eta arrazoibideak ilustra ditzake adibide xehatuekin, eta baieztapenak eta iritziak zehaztu ditzake kasuan kasuko komunikazio-asmoarekin bat etorrita.

Idatziz eta zehaztasunez adieraztea ahalbidetzen dioten egitura sintaktiko asko erabiltzen ditu, eta zuzentasun-maila trinko eta jaso bat dauka; erroreak urriak dira, eta ia ohartezinak.

Lexiko-errepertorio idatzi zabala dauka, adierazpen idiomatikoak eta lagunartekoak barnean hartuta; horrek ahalbidetzen dio zehaztasun handia erakustea, gabeziak itzulinguruen bidez erraz gainditzea, eta, lexikoaren erabileran egindako hutsegiteak txikiak eta noizbehinkakoak baino ez izatea.

Xede-hizkuntzako konbentzio ortotipografikoak erabiltzen ditu testu idatziak sortzeko; horien egitura, paragrafoen banaketa eta puntuazioa sendoak eta praktikoak dira, eta ortografia zuzena, noizean behin egindako hutsegite tipografikoren bat izan ezik.

3.5.– Bitartekotza-jarduerak.

Modu zabalean eta zehatzean dakizki hizkuntza horretan mintzatzen diren praktika-komunitate eta kulturen berezko alderdi soziokultural eta soziolinguistiko garrantzitsuenak, barnean hartuta horien erabilerak eta balioek dakartzaten sotiltasunak eta inplikazioak, eta erraz integratzen ditu kulturarteko bere gaitasunean, bere hizkuntza eta kulturen konbentzioekin batera; beraz, ondorio eta erlazio egokiak atera ditzake eta horien ondorioz jokatu, erregistro eta estilo askotan, zirkunstantzien arabera behar den malgutasunarekin, eta eraginkortasunez.

Estrategia egokiak erraz aplikatzen ditu prozesatu behar dituen testuak egokitzeko asmoaren, egoeraren, hartzaileen eta komunikazio-kanalaren arabera, jatorrizko informazioa eta jarrerak aldatu gabe.

Testu koherente eta kohesionatuak sortzen ditu orotariko iturri-testuak oinarritzat hartuta.

Aipamenak egiten daki eta erreferentziak erabiltzen ditu komunikazio-esparru eta -testuinguruaren araberako konbentzioei jarraikiz (adibidez, testu akademiko batean).

Argi transmititzen ditu iturri-testuen puntu garrantzitsuenak eta funtsezkoenak, baita hartzaileen interesen eta beharrizanen arabera garrantzitsutzat jotzen dituen zehaztasunak ere.

Malgutasunez kudeatzen du alderdien arteko interakzioa, komunikazioa erraz gauza dadin; horretarako, ulertu duela adierazi eta interesa agertuko du; esandakoa osatuko du informazio zehatzez edo ideia garrantzitsuz, edo alderdiei eskatuko die hori egiteko; lagunduko du jarrerak argi adierazten eta gaizki-ulertuak ebazten; berriro ekarriko ditu alderdi garrantzitsuak, beste gai batzuei hasiera emango die, edo laburbildu egingo ditu, eztabaida antolatzeko xedez, eta eztabaida bideratuko du arazoa edo gatazka ebaztearren.

C2 maila aurreratua.

C2 maila aurreratuko irakaskuntzaren helburua da ikasleak gai izatea inolako zailtasunik gabe komunikatzeko, hizlari kulturadun batek izan beharko lukeen kalitateaz, konplexutasun handiko egoeretan, arlo pertsonalean, arlo publikoan, arlo akademikoan zein arlo profesionalean; era berean, gai izango dira maila goreneko ikasketak egiteko, graduondoko eta doktoretzako programak barne, edo bizitza akademikoan aktiboki eta erraztasunez parte hartzeko (tutoretzak, mintegiak, nazioarteko konferentziak), eta proiektu konplexu eta zorrotzetan diziplinarteko taldeak zuzentzeko, edo goi-mailako zuzendaritza-esparruetan eraginkortasunez negoziatu eta gogatzeko nazioarteko ingurune profesionaletan.

Horretarako, arlo pertsonalean, publikoan, akademikoan zein profesionalean hizkuntza naturaltasun osoz erabiltzeko eta era guztietako egoeretan parte hartu ahal izateko gaitasunak eskuratu beharko dituzte ikasleek, ahozko testu eta testu idatzi luzeak eta konplexuak ulertzeko, bakarrik zein beste batzuekin sortzeko eta prozesatzeko, gai orokorrei eta espezializatuei buruzkoak izan zein norberaren espezialitatekoak edo espezialitatetik kanpoak izan, era guztietako azentu, erregistro eta estiloetan, eta lexiko- eta egitura-errepertorio zabalarekin, barnean hartuta adierazpen idiomatikoak, lagunartekoak, erregionalak eta espezializatuak, eta esanahi-ñabardura sotilak antzeman eta adierazteko moduan.

C2 maila aurreratuari dagozkion gaitasunak lortuz gero, ikasleak hauek egiteko gai izango dira:

– Erraztasun osoz ulertuko dute, baldin eta denbora apur bat badaukate azentura ohitzeko, edozein solaskide eta edozein ahozko testu, zuzenean produzitutakoa edo edozein kanalen bidez emandakoa izan, baita ingurune zaratatsuetan ere, esanahi inplizituez ohartuta eta estilo-diferentzia sotilak antzemanda, nahiz eta testua abiadura handiz emandakoa izan, edo egitura, lexiko edo ahoskera aldetik ezaugarri idiosinkrasikoak agertu (adibidez, linealak ez diren egiturak edo formatu ezohikoak, lagunarteko adierazpenak, erregionalismoak, argota edo terminologia ezezaguna, ironia edo sarkasmoa), edo euren esperientziatik, interesetik, esparru akademiko edo profesionaletik edo espezializaziotik kanpoko gaiei buruzkoa izan.

– Ahozko testu luzeak, zehatzak, formalki zuzenak eta sarritan azpimarragarriak naturaltasunez, erosotasunez, trebetasunez eta jarioz sortuko dituzte bakarrik zein beste batzuekin, bizitza pertsonalean, sozialean, profesionalean eta akademikoan edozein egoeratan komunikatu ahal izateko, estiloa eta erregistroa eraginkortasun osoz aplikatuta erabilera-testuinguru desberdinetara, errorerik egin gabe –salbu eta noizean behingo lapsus linguaeak– eta malgutasun handia erakutsiz adierazpen, azentu eta intonazio-eredu ugari erabiltzeko orduan, hala esanahi-ñabardura sotilak zehaztasunez adierazteko gai izan daitezen.

– Oso ondo ulertuko, baloratuko eta interpretatuko dituzte, noizean behin hiztegia erabilita, testu luze eta konplexu asko, literarioak, teknikoak zein beste mota batekoak izan, garaikideak edo ez, non hizkera espezializatua, hitz-jokoak, argot ugari, lagunarteko adierazpenak, adierazpen idiomatikoak, erregionalismoak edo beste ezaugarri idiosinkrasiko batzuk erabiltzen baitira, eta balio-iritzi ezkutuak izan ditzaketenak, edo mezuaren zati handi bat zeharka eta anbiguotasunez ematen dutenak, estilo eta esanahi bereizketa sotilak antzemanez.

– Kalitateko testu idatziak sortuko dituzte, bakarrik zein beste batzuekin, edozein euskarritan, baita azkar ,denbora errealean eta errorerik gabe ere –salbu eta hutsegite tipografikoaren bat–, gai konplexuei eta teknikoei buruz, estilo egoki eta eraginkorrez eta egitura logikoa erabilita, irakurleak ideia eta alderdirik esanguratsuenak errazago identifikatu ditzan; testuetan esanahi-ñabardura sotilak zehaztasunez transmitituko dituzte, hizkuntzaren zehar-aipamenezko erabilerak barne.

– Xede-hizkuntzako edo beste hizkuntza batzuetako hiztunen arteko bitartekotza egingo dute, ahozko edo idatzizko edozein testu jakinarazteko xedez, esanahi inplizituez ohartuta eta estilo-desberdintasunak antzemanda, baita testua oso azkar ematen denean edo egiturari, lexikoari, ahoskerari edo idazkerari dagokienez ezaugarri idiosinkrasikoak dituenean ere (adibidez, erregionalismoak, literatura-hizkuntza edo lexiko espezializatua); eta hori guztiori zailtasunik gabe, estiloa eta erregistroa eraginkortasun osoz egokituta erabilera-testuinguru desberdinetara, eta adierazpen-aberastasun handia erakutsiz eta azentu eta intonazio egokia erabiliz esanahi-ñabardura sotilak zehaztasunez adierazi ahal izateko.

1.– Helburuak.

1.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Ulertzea, kanala edozein izanda eta baita ingurune zaratatsu batean ere, jarraibide zehatzak eta edozein motatako informazio espezifikoa deklarazioetan eta iragarpenetan, nahiz eta kalitate eskasekoak izan eta soinu distortsionatua eduki.

Ulertzea edozein informazio tekniko konplexu, esate baterako, produktuen, zerbitzuen edo edozein motatako prozeduren (ezagunak edo ezezagunak izan) funtzionamendu-jarraibideak, araudiak edo zehaztapenak, eta, batez ere, zuzenean edo zeharka norberaren lanbidearekin edo jarduera akademikoekin zerikusia daukaten gai guztiak.

Ulertzea hitzaldi, solasaldi, eztabaida eta debate espezializatuak, izaera publikoa, profesionala edo akademikoa daukaten gai konplexuei buruzkoak, nahiz eta lagunarteko adierazpen ugari, erregionalismoak edo terminologia espezializatua edo ezohikoa izan, emandako argudioak zehatz-mehatz ulertuta.

Ulertzea, erraztasunez, interakzio konplexuak eta beste batzuen arteko elkarrizketa eta debate bizi eta luzeak, baita gai abstraktu, konplexu edo ezezagunei buruzkoak ere, ñabardurez, erabiltzen den hizkeraren ezaugarri soziokulturalez eta esaten edo iradokitzen denak dakartzan inplikazioez erabat ohartuta.

Ulertzea norberak parte hartzen duen elkarrizketa, eztabaida eta debate luze eta biziak, baita norberarentzat ohikoak ez diren gai akademiko edo profesional konplexuei buruzkoak ere, nahiz eta argi eta garbi egituratuta egon ez eta ideien arteko erlazioa inplizitua bakarrik izan, eta behar den moduan erreakzionatzea.

Ahaleginik egin gabe ulertzea eta behar bezala gozatzea pelikulak, antzezlanak edo beste era bateko ikuskizunak, eta telebistako edo irratiko programak, argot ugari edo lagunarteko hizkuntza, erregionala edo adierazpen idiomatikoak dauzkatenak; horretaz gain, xehetasunak eta sotiltasunak eta hizlarien arteko harreman inplizituak identifikatzea, eta zehar-aipamen eta inplikazio soziokulturalez ohartzea.

1.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Adierazpen publikoak jarioz eta malgutasunez egitea, nolabaiteko intonazioa emanda, esanahi-ñabardura sotilak zehaztasunez transmititzeko.

Aurkezpen sinesgarriak egitea kide eta adituen aurrean, eta hitzaldiak eta solasaldiak ematea, luzeak, ondo egituratuak eta zehatzak, gai eta kontu publiko edo profesional konplexuei buruzkoak, segurtasuna erakutsiz eta arrazoibidea entzuleen beharrizanetara egokitzeko malgutasunez moldatuta, eta entzuleen galdera zailei, ezustean egindakoei edo baita zakarrei ere trebetasunez eta arrakastaz aurre egitea.

Hitzaldiak edo mintegiak ematea gai eta kontu akademiko konplexuei buruz, segurtasunez eta etorri handiz, gaia ezagutzen ez duten entzuleei zuzendurik, entzuleria bakoitzari egokituta eta inolako zailtasunik gabe aurre eginez entzuleek egindako galderei edo esandako hitzei.

Erraztasun osoz parte hartzea elkarrizketetan, elkarrizketatzaile edo elkarrizketatu gisa, esandakoa egituratuta eta aginpidez eta jarioz jardunda, egoera kontrolpean dagoela agertuz eta erreakzionatzeko eta inprobisatzeko gaitasuna erakutsiz.

Eragiketa eta transakzio konplexuak egin eta kudeatzea, baita kontu handikoak ere, eraginkortasun osoz, edozein eratako erakunde publiko edo pribatuetan, eta ondo antolatutako argudio konbentzigarriekin negoziatzea norbanako eta erakundeekiko harremanak eta harreman horietan sor litezkeen gatazken konponbidea.

Eroso eta egoki hitz egitea, inolako mugarik gabe, bizitza sozialeko eta pertsonaleko egoera guztietan, erregistro guztiak eta ironiaren eta eufemismoaren erabilera egokia menderatuz.

Inolako zailtasunik gabe eta jarioz parte hartzea gai orokor edo espezializatuei, profesionalei edo akademikoei buruzko bilera, mintegi, eztabaida, debate edo solasaldi formaletan, baita oso azkar egiten badira ere, argudio argi eta konbentzigarriak erabiliz, eta ñabardurak zehaztasunez eginda norberaren ikuspuntuak argi uzteko, eta jatorrizko hiztunei dagokienez inolako desabantailarik izan gabe.

1.3.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Zailtasunik gabe ulertzea edozein motatako informazio publikoak, instrukzioak edo xedapenak, norberarentzat edo hirugarren batzuentzat interesgarria izan daitezkeenak, alderdirik sotilenak eta edukitik ondorioztatu daitezkeenak barne.

Zehatz-mehatz ulertzea jarraibide, araudi, ordenamendu, kode, kontratu edo bestelako lege-testu konplexuetako informazioa eta inplikazioak, oro har mundu profesional edo akademikoari buruzkoak eta, bereziki, norberaren espezializazio-eremukoak.

Sakontasunez eta zehatz-mehatz ulertzea jarduera profesional edo akademikoaren ondorioz sortutako testu oro, esate baterako, aktak, laburpenak, ondorioak, txostenak, proiektuak, ikerketa-lanak edo barne-erabilerarako edo publikoki hedatzeko den eremu horietako edozein dokumentu.

Esparru publiko, sozial eta instituzionaleko testu luze eta konplexuetako informazio zehatza ulertzea (adibidez, datu estatistikoak dauzkaten txostenak), jarrerak eta iritzi inplizituak identifikatuta, eta harreman, zehar-aipamen eta inplikazio soziopolitiko, sozioekonomiko edo soziokulturalak antzemanda.

Zehatz eta sakontasunez ulertzea, eta modu kritikoan interpretatzea, material bibliografiko, kontsulta-material edo erreferentziazko material espezializatu, akademiko edo profesionaletako informazioa, ideiak eta inplikazioak, euskarria edozein dela ere.

Era guztietako aldizkako argitalpen orokorrak ulertzea, eta norberaren arlo profesionalekoak, akademikokoak edo interes-arlokoak.

Zailtasunik gabe ulertzea editorialetan, artikulu sakonetan, erreseinetan eta kritiketan adierazitako ideiak eta jarrerak, edo nolabaiteko luzera daukaten kazetaritza-artikuluetan adierazitakoak, orokorrak zein espezializatuak izan, eta euskarria edozein dela ere, non mezuaren zati handi bat zeharka edo anbiguotasunez ematen baita, edo zehar-aipamen edo balio-iritzi ezkutuak izaten baitira.

Erraztasunez eta zehatz ulertzea edozein motatako korrespondentzia pertsonala, baita formala, arlo instituzional, akademiko edo profesionalekoa ere, barnean hartuta gai espezializatuei edo legezko gaiei buruzkoa, eta ñabardurak identifikatuta, esate baterako, bidaltzaileen jarrerak, formaltasun-mailak eta jarrera inplizitu zein esplizituak.

Zailtasunik gabe ulertzea, eta modu kritikoan interpretatzea, edozein generotako testu literario luzeak, klasikoak zein garaikideak, baliabide literarioez (konparazioak, metaforak, eta abar), estilo-ezaugarriez eta testuinguru-erreferentziez ohartuta (kulturalak, soziopolitikoak, historikoak edo artistikoak), bai eta inplikazioez ere.

1.4.– Testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Ohar eta apunte zehatz eta fidagarriak hartzea bileretan, mintegietan, ikastaroetan edo konferentzietan, baita horietan aktiboki parte hartzen den bitartean ere, hizlariak esandako hitzak zein hitz horien inplikazio, zehar-aipamen edo inferentziak jasoz.

Akordio, ebazpen, kontratu edo komunikatuen testua negoziatzea, zirriborroak zuzenduz eta proben zuzenketa eginez.

Erreseina, txosten edo artikulu konplexuak idaztea, non argudiatze edo balorazio kritikoa egiten baita esparru akademiko edo profesionaleko testu teknikoen, literatura-lanen edo lan artistikoen, ikerketa-proiektuen edo lan-proiektuen gainean, edo beste batzuek idatzitako erreseina, txosten edo artikuluen gainean.

Txostenak, artikuluak, saiakerak, ikerketa-lanak eta beste testu akademiko edo profesional konplexu batzuk idaztea, non testuingurua, oinarri teorikoa eta aurretiko literatura aurkezten baita, lan-prozedurak deskribatzen baitira, gaiaren tratamendu zehatza egiten baita, beste batzuen iritziak jaso eta laburbiltzen baitira, informazio eta gertakari zehatzak sartu eta ebaluatzen baitira, eta norbere ondorioak modu egokian eta sinesgarrian aurkezten baitira, testu mota hauei dagozkien konbentzioen arabera (nazioartekoak edo kultura espezifikokoak).

Gutun edo mezu pertsonalak idaztea, euskarria edozein dela ere, non adierazpidea berariaz umoristikoa, ironikoa edo anbiguoa baita.

Korrespondentzia formal konplexua, argia, errorerik gabekoa eta ondo egituratua idaztea, euskarria edozein dela ere, bezeroei, nagusiei edo agintariei eskariak egiteko edo zerbitzuak eskaini edo eskatzeko, testuinguru espezifikoaren ezaugarriek eskatzen dituzten konbentzio estilistikoak edo formatuari dagozkionak erabiliz.

1.5.– Bitartekotza-jarduerak.

Ahoz jakinaraztea, behar bestezko zehaztasunez, kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren edo ezaugarri idiosinkrasikoak (erregionalismoak, literatura-hizkuntza, lexiko espezializatua, eta abar) dauzkaten ahozko testu eta testu idatzien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, ager daitezkeen inplikazioekin batera; eta estiloen eta erregistroen arteko aldeak eta asmoaren ñabardurak identifikatzea.

Ahoz parafraseatu eta laburtzea zenbait iturritatik datozen informazioa eta ideiak; argumentuak eta egitateak behar bezain zehatz eta koherente berregitea, zehaztasun garrantzitsurik kendu gabe eta zehaztasunak edo behar ez diren elementuak gehitu gabe, naturaltasunez eta eraginkortasunez.

Aldibereko interpretazioa egitea norberaren espezialitateari lotutako gai askori buruz, orotariko esparruetan, eta erregistro- eta estilo-zehaztasun sotil nahikoz jakinaraztea.

Xede-hizkuntzako edo beste hizkuntza batzuetako hiztunen arteko bitartekotza egitea, eraginkortasunez eta erabateko naturaltasunez, edozein egoeratan, barnean hartuta egoera zail edo istilutsuak, eta kontuan hartuta alde eta inplikazio soziokultural eta soziolinguistikoak, eta horien araberako erreakzioak izatea.

Hirugarrenentzako ohar idatziak hartzea, bikain zehaztuak eta egituratuak, argi egituratuta dauden eta norberaren espezialitatearen barruko zein kanpoko gai konplexuei buruzkoak diren hitzaldi, bilera, eztabaida edo mintegietan zehar.

Idatziz jakinaraztea, behar bezain zehatz, kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren edo ezaugarri idiosinkrasikoak (erregionalismoak, literatura-hizkuntza, lexiko espezializatua, eta abar) dauzkaten testu idatzi eta ahozko testuen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, ager daitezkeen inplikazioekin batera; eta estiloen eta erregistroen arteko aldeak eta asmoaren ñabardurak identifikatzea.

Idatziz parafraseatu eta laburtzea zenbait iturritatiko informazioa eta ideiak, guztiz zuzen eta eraginkortasunez, modu koherente batean eta axola ez duten zehaztasunak sartu barik, eta informazio zehatza eta argumentu konplexuak modu fidagarrian jakinaraztea.

Baliabide espezifikoen laguntzaz, egituraz eta kontzeptuz konplexuak diren testuen zati luzeak itzultzea, barnean hartuta testu teknikoak eta norberaren intereseko gai orokorrak eta espezifikoak, norberaren espezializazio-arloaren barrukoak zein kanpokoak; horretarako, modu fidagarri batean jakinaraztea iturriaren edukia, bereizgarriak ahalik eta gehiena errespetatuta (adibidez, estiloa, lexikoa edo formatua).

2.– Gaitasunak eta edukiak.

2.1.– Gaitasun eta eduki soziokultural eta soziolinguistikoak.

Ahozko testuak eta testu idatziak ulertzeari dagokionez, hizkuntzaren erabileraren ikuspegi soziala bere zabalean jorratzeko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak menderatzea, eta komunikazio idatziaren eta ahozko komunikazioaren –naturala, eraginkorra eta zehatza– alderdi soziokulturalaren sotiltasunak eta inplikazioak hautematea, barnean hartuta hizkuntzaren emoziozko, zehar-aipamenezko eta umorezko erabilerak; horrek dakar ulertzea gizarte-harremanetarako orotariko hizkuntza-markatzaileak, adeitasun-arauak, modismoak eta herri-jakintzako adierazpenak, erregistroak, dialektoak eta azentuak, eta horien asmo komunikatiboa, barnean hartuta adierazpen idiomatiko, lagunarteko eta erregional ugari eta argota.

2.2.– Gaitasun eta eduki kulturartekoak.

Bitartekotza: bitartekotza-jarduerak egitea ahalbidetzen duten ezagutzak, trebetasunak eta kulturarteko jarrerak menderatzea, baita egoera zail edo istilutsuetan ere, erabateko naturaltasunez eta eraginkortasunez: autokontzientzia kulturala, alteritatearen kontzientzia; kontzientzia soziolinguistikoa, ezagutza kultural espezifikoak; ezagutza kultural espezializatuak; behaketa; entzutea; ebaluazioa; analisia; interpretazioa; harremanetan jartzea; egokitzea (erresilentzia emozionala barne); inpartzialtasuna; estresaren kudeaketa; arazoak sormenez konpontzea; lidergoa; errespetua; enpatia; jakingura; ikuspegiak zabaltzea; arriskuak onartzea; malgutasuna; tolerantzia, balio unibertsalak.

2.3.– Gaitasun eta eduki estrategikoak.

2.3.1.– Ahozko testuak ulertzea.

Giltzarri kontestualak, diskurtsiboak, gramatikalak, lexikoak eta fonetiko-fonologikoak eraginkortasunez erabiltzea, egilearen jarrera, aurretiko joera mentala eta asmoak ondorioztatzeko xedez, eta ondorio egokiak ateratzeko.

2.3.2.– Ahozko testuak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Esan nahi dena inolako mugarik gabe adieraztea ahalbidetzen duten diskurtso- eta konpentsazio-estrategiak menderatzea, diskurtsoa komunikazio-egoera konplexu bakoitzera eraginkortasunez egokituta.

2.3.3.– Testu idatziak ulertzea.

Estrategiarik egokienak eraginkortasunez hautatu eta aplikatzea, kasuan kasuko asmoa edo eskakizuna ulertzeko, eta giltzarri kontestualak, diskurtsiboak, gramatikalak, lexikalak eta ortotipografikoak erabiltzea egilearen jarrera, aurretiko joera mentala eta asmoak ondorioztatzeko xedez, eta ondorio egokiak ateratzeko.

2.3.4.– Testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Kasuan-kasuan egokienak diren diskurtso- eta konpentsazio-estrategiak naturaltasunez eta eraginkortasunez aplikatzea testu konplexu asko sortzeko, zein bere testuinguru espezifikora edo baita espezializatura ere egokituta, hartzailearengan sortu nahi edo behar den efektuaren araberako mezua eta baliabideak planifikatuta.

2.4.– Gaitasun eta eduki funtzionalak.

Ondoren adierazitako funtzio komunikatiboak edo hizketa-egintzak ulertzea eta gauzatzea, komunikazio-testuinguru espezifikoaren arabera, baita espezializatuaren arabera ere, zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzen bidez, edozein erregistrotan (intimoa, familiakoa, informala, neutroa, formala, solemnea):

Asertziozko funtzioak edo hizketa-egintzak, ezagutzei, iritziei, sinesmenei eta usteei loturik: baieztatu; iragarri; argibideak erantsi; baietz esan; egotzi; sailkatu; egitateak egiaztatu; ustea adierazi; berretsi; deskribatu; gezurtatu; bat ez egin; adostasuna eta desadostasuna adierazi; ezjakintasuna, zalantza, eszeptizismoa, iritziak adierazi; hipotesiak egin; nork bere burua eta beste batzuk identifikatu; informatu; eragozpenak adierazi; aurreikusi; kontra egin; zuzendu; ihardetsi; suposizioak egin.

Konpromisozko funtzioak edo hizketa-egintzak, eskaintzen, asmoen, borondatearen eta erabakien adierazpenari loturik: amore eman; onartu; baimendu; zerbait egiteko asmoa edo borondatea adierazi; gonbidatu; zin egin; zerbait egiteari uko egin; zerbait eskaini; laguntza eskaini; nork bere burua zerbait egiteko eskaini; hitzeman; atzera egin.

Zuzendaritzako funtzioak edo hizketa-egintzak, hartzaileak zerbait egiteko edo ez egiteko helburua daukatenak, ahozko egintza izan zein bestelako egintzaren bat izan: aholkuak eman; ohartarazi; alertatu; mehatxatu; adoretu; ahalmena eman; jarraibideak eman; baimena eman; demandatu; ukatu; adoregabetu; gaitzetsi; norbait zerbait egitetik salbuetsi; asmoa kendu; exigitu; kikildu; agindu; zerbait eskatu, laguntza, baieztapena, aholkua, informazioa, jarraibideak, iritziak, baimenak, baten batek zerbait egin dezala eskatu; baten bati baimena ukatu; gogatu; baten bat zerbaitez edo norbaitez prebenitu; debekatu; proposatu; erreklamatu; gomendatu; baten bati zerbait gogorarazi; mugatu; erregutu; eskatu, iradoki; otoiztu.

Funtzio edo hizketa-egintza fatikoak eta solidarioak, gizarte-harremana ezartzeko edo eusteko eta gainerakoekiko jarrerak adierazteko helburua daukatenak: gonbidapenak onartu eta eurei ezetz esan; eskerrak eman; arreta hartu; errukitu; kontsolatu; ongietorria eman; agur esan; dolumina adierazi; zoriondu; konplimenduak egin; iraindu; pertsona eta gauzekiko interesa adierazi; gonbidatu; barkamena eskatu; nork bere burua eta beste batzuk aurkeztu; errefusatu; agurtu; lasaitu.

Adierazkortasunezko funtzioak eta hizketa-egintzak, zenbait egoera zehatzetako jarrerak eta sentimenduak adieraztekoak: babestu; errugabetu; mirespena, maitasuna, poztasuna edo zoriontasuna, arindua, antsietatea eta kezka, estima edo atsegina, onespena eta gaitzespena, damua, konfiantza eta konfiantza eza, dezepzioa, interesa eta interes falta, mespretxua, atsekabea, mina, zalantza, eszeptizismoa, itxaropena eta itxaropen eza, estimazioa, harrotasuna, lehentasuna, erremina, etsipena, harridura, beldurra, tristezia, lotsa adierazi; kexatu; aurpegiratu.

2.5.– Gaitasun eta eduki diskurtsiboak.

Hizkuntza idatzian eta ahozkoan –bakarrizketetan eta elkarrizketetan–, testuinguruaren araberako eredu eta testu-patroi konplexu asko ezagutu, ulertu eta sortzea, hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan eta edozein erregistrotan, eta testuinguru espezifikoari egokituta, espezializatua ere barnean hartuta:

2.5.1.– Testu-koherentzia: ahozko testua eta idatzia komunikazio-testuinguruaren arabera egokitzea (testuaren formatua eta mota; hizkuntzaren aldaera; erregistroa; gaia; ikuspegia eta edukia: eduki garrantzitsua aukeratzea, egitura sintaktikoak aukeratzea, lexikoa aukeratzea; espazio- eta denbora-testuingurua: espazio-erreferentzia, denbora-erreferentzia).

2.5.2.– Testu-kohesioa: ahozko testuaren eta idatziaren barne-antolaketa. Testu-unitatearen hasiera, garapena eta amaiera: hasteko mekanismoak (harremanetan jartzea, etab.); gaiaren sarrera; tematizazioa; diskurtsoaren garapena: garapen tematikoa (gaiari eustea: erreferentziakidetasuna; elipsia; errepikapena; birformulazioa; enfasia. Gaiaren hedapena: adibideak; errefortzua; kontrastea; azpigaien sarrera. Gai-aldaketa: digresioa; gaia berreskuratzea); diskurtsoaren amaiera: laburpena / berraurkezpena, testu-itxieraren adierazpena eta testuaren itxiera.

2.6.– Gaitasun eta eduki sintaktikoak.

2.6.1.– Ahozko testuak eta testu idatziak ulertzea.

Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren egitura sintaktiko formalki eta kontzeptualki konplexuei loturiko esanahiak ezagutu eta ulertzea, komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera, orokorrak zein espezifikoak izan.

2.6.2.– Ahozko testuak eta testu idatziak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren egitura sintaktiko konplexuak jakitea, esparru eta testuinguru orokor zein espezifikoaren araberako komunikazio-asmoaren arabera aukeratu eta erabiltzea, honako hauek adierazteko:

– entitatea eta haren ezaugarriak (in/existentzia, nolakotasuna –intrintsekoa eta baliokoa–, eta kantitatea –zenbakia, kopurua eta maila–);

– espazioa eta espazio-erlazioak (kokapena, posizioa, mugimendua, abiapuntua, norabidea, helmuga, distantzia eta antolaera);

– denbora (denbora-kokapen absolutua eta erlatiboa, iraupena, maiztasuna) eta denbora-erlazioak (sekuentzia, aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna);

– aspektu puntuala, perfektiboa/inperfektiboa, iraunkorra, progresiboa, ohiturakoa, prospektiboa, inkoatiboa, amaierakoa, iteratiboa eta arazlea;

– modalitate logikoa eta preziatiboa (baieztapena, ezeztapena, galdera eta harridura, exhortazioa, ziurtasuna, sinesmena, ustea, zalantza; gaitasuna/trebetasuna; aukera, probabilitatea, beharrizana; preskripzioa, debekua, betebeharra, baimena, autorizazioa; nahia, asmoa, eta bestelako hizketa-egintzak);

– egoeren, prozesuen eta ekintzen modua eta ezaugarriak;

– egoerak, ekitaldiak, ekintzak, prozesuak eta gauzatzeak: eginkizun semantikoak eta fokalizazioa (perpaus-egiturak eta osagaien ordena);

– juntaduraren, disjuntzioaren, aurkakotasunaren, kontrastearen, konparazioaren, baldintzaren, kausaren, helburuaren, emaitzaren eta korrelazioaren erlazio logikoak.

2.7.– Gaitasun eta eduki lexikoak.

Ahozko lexiko eta lexiko idatzi orotarikoa ulertzea, jakitea eta zuzen erabiltzea, testuinguruari egokituta, lexiko orokorra zein norberaren interesguneei eta esparru pertsonal, publiko, akademiko eta profesionalei loturiko lexiko espezializatuagoa izan, barnean hartuta modismoak, lagunarteko adierazpenak, erregionalismoak eta argota, eta esanahiaren maila konnotatiboak hautematea.

2.8.– Gaitasun eta eduki fonetiko-fonologikoak.

2.8.1.– Ahozko mezuak ulertzea.

Hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan, eta komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera espezifikoak diren inguruneetan, erabili ohi diren soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiez ohartzea, eta haiei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoak ulertzea, barnean hartuta: soinu eta fonema bokaliko eta kontsonantikoen aldaerak eta bakoitzaren konbinazioak, prozesu fonologikoen aldaerak –ahoskabetzea, ahostuntzea, asimilazioa, elisioa, palatalizazioa, sudurkaritzea, epentesia, bokal-alternantzia, eta beste batzuk–, inplikazio sintaktikoak eta komunikatiboak eragiten dituzten perpausaren azentu- eta tonizitate-aldaketak.

2.8.2.– Ahozko testuak sortzea, bakarrik zein beste batzuekin.

Hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan, eta komunikazio-esparru eta -testuinguruaren arabera espezifikoak diren inguruneetan, soinu-, azentu-, erritmo- eta intonazio-patroiak aukeratzea –komunikazio-asmoaren arabera– eta sortzea, eta haiei loturiko esanahi eta komunikazio-asmoak transmititzea, barnean hartuta soinu eta fonema bokaliko eta kontsonantikoen aldaerak eta bakoitzaren konbinazioak, prozesu fonologikoen aldaerak –ahoskabetzea, ahostuntzea, asimilazioa, elisioa, palatalizazioa, sudurkaritzea, epentesia, bokal-alternantzia, eta beste batzuk–, inplikazio sintaktikoak eta komunikatiboak eragiten dituzten perpausaren azentu- eta tonizitate-aldaketak, esanahi-ñabardura sotilak adierazteko.

2.9.– Gaitasun eta eduki ortotipografikoak.

Esanahi orokorrak eta espezifikoak ulertzea eta xede-hizkuntzaren konbentzio ortotipografikoak zuzen erabiltzea, testuinguruaren arabera, barnean hartuta: formatu-ezaugarriak; zeinu tipografikoen, ortografia- eta puntuazio-zeinuen diskurtso-balioak; maileguen egokitzapen ortografikoa; fonema eta soinuen adierazpen grafikoaren aldaerak; alfabeto- edo karaktere-aldaerak, eta forma bakoitzaren araberako erabilera.

3.– Ebaluazio-irizpideak.

3.1.– Ahozko testuak ulertzeko jarduerak.

Inplikazio soziokulturalak oso sakon hautematen ditu esandakoan eta esateko moduan, eta horren ondorioz joka dezake.

Erraz ezagutzen ditu hizkuntzaren emoziozko, zehar-aipamenezko eta umorezko erabilerak; horretarako, hizkuntzaren aldaerak eta erregistro- eta estilo-aldaketak desberdintzen ditu.

Ironia, sarkasmoa eta antzeko ñabardurak hauteman, eta horien erabileratik ondorio egokiak ateratzen ditu.

Kasuan-kasuan, estrategiarik egokienak eraginkortasunez hautatu eta aplikatzen ditu asmoa edo eskakizuna ulertzeko; horretarako, giltzarri kontestualak, diskurtsiboak, gramatikalak, lexikoak eta fonetiko-fonologikoak erabiltzen ditu, egilearen jarrera, aurretiko joera mentala eta asmoak ondorioztatzeko xedez, eta ondorio egokiak ateratzeko.

Informazioa topatu edo argumentu-haria jarrai dezake diskurtso-egitura konplexua daukan edo oso ondo egituratuta ez dagoen ahozko testu batean, edo erlazioak eta loturak argi eta markatzaile esplizituen bidez adierazi gabe –edo beti adierazi gabe– dauzkan batean.

Ezagutzen du, testuinguruaren eta testu-genero eta -mota espezifikoen arabera, funtzio komunikatiboek edo zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzek dauzkaten orotariko ahozko adierazle konplexuen asmoa eta esanahia, edozein erregistrotan (intimoa, familiakoa, informala, neutroa, formala, solemnea).

Testuinguruaren eta testu-genero eta -motaren arabera ahozko hizkuntzari berezko zaizkion orotariko egitura sintaktikoei lotu ohi zaizkien esanahiak eta funtzioak identifikatzen ditu, barnean hartuta aldaera sintaktiko-estilistikoak (adibidez, galdera erretorikoa).

Esanahiaren maila konnotatiboak hautematen ditu eta ondo menderatzen du ahoz jasotzekoa den lexiko-errepertorio oso zabal bat, barnean hartuta termino espezializatuak, adierazpen idiomatikoak eta lagunartekoak, erregionalismoak eta argota.

Hitz-jokoak eta figura estilistikoak ezagutzen ditu (adibidez, metafora), eta kapaz da haien eginkizuna desberdintzeko, testuaren barruan eta testuinguruari begira.

Xede-hizkuntzak berezko dauzkan aldaera fonetiko-fonologiko estandarrak hautemateko gaitasun handia azalarazten du ia esfortzurik gabe, eta ezagutzen ditu komunikazio-testuinguruaren araberako intonazio-ereduei loturiko esanahi-ñabardura sotilak eta orotariko intentzio pragmatikoak (adeitasuna, umorea, ironia, sarkasmoa, eta bestelakoak).

3.2.– Ahozko testuak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Inplikazio soziokulturalak oso sakon ezagutzen ditu esandakoan eta esateko moduan, eta horren ondorioz joka dezake; horretarako, egoeraren eta hartzailearen arabera egokitzen da naturaltasunez, eta zirkunstantziei egokitutako formalitate-maila hartzen du; ondorioz, naturaltasunez, eraginkortasunez eta zehaztasunez komunikatzen da, hizkuntzaren aldaera eta erregistro desberdinak erabiltzen ditu komunikazio-testuinguru espezifikoaren arabera, eta ñabardura sotilak adierazten ditu orotariko adierazpen idiomatikoen, lagunartekoen, erregionalen eta argotaren laguntzaz.

Ironiaz, anbiguotasunez edo umorez adierazteko gaitasuna du.

Gai konplexu edo zailei buruz hitz egiteko gaitasuna du, desegoki izan barik.

Diskurtsoa kontrolatu eta konpontzeko estrategiak eta baliabideak zuzen eta egokiro erabiltzen ditu; horretarako, eraginkortasunez, naturaltasunez eta zehaztasunez egokitzen ditu testuinguru espezifiko eta konplexu batera, espezializatua bada ere.

Sortzen zaizkion zailtasunak gainditzen daki solaskidea ia ez konturatzeko bezainbesteko diskrezioaz.

Probetxua ateratzen du hizkuntza-elementuen errepertorio oso bat zabaltasunez eta fidagarritasunez menderatzetik, pentsamenduak zehaztasunez formulatzeko, enfasia jartzeko, anbiguotasuna bereizi eta desegiteko, esan nahi duena esateko inolako mugarik azalarazi gabe.

Diskurtso argiak, jariodunak eta ondo egituratuak sortzen ditu, eta euren egitura logikoa eraginkor suertatzen da eta entzuleari laguntzen dio elementu adierazgarriei erreparatzen eta eurak gogoratzen.

Testu koherente eta kohesionatuak sortzen ditu; horretarako, orotariko antolaketa-irizpide eta kohesio-mekanismo ugari erabiltzen ditu, guztiak eta egokiro erabili ere.

Behar dituen funtzio komunikatiboak eta hizketa-egintzak gauzatzen ditu; horretarako, funtzio horiei dagozkien eta formaz eta kontzeptuz konplexuak diren adierazleak erabiltzen ditu, zein bere komunikazio-testuinguru espezifikoan, baita espezializatuan ere, zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzen bidez, edozein erregistrotan (intimoa, familiakoa, informala, neutroa, formala, solemnea).

Erabateko ziurtasunez jakinarazten du informazio konplexua eta zehatza.

Azalpen teoriko koherenteak emateko gaitasuna du.

Deskribapen argiak, jariodunak, landuak eta sarritan azpimarragarriak egiten ditu.

Deklarazio argiak, jariodunak, landuak eta askotan gogoangarriak egiten ditu.

Gai bat baino gehiago integratzen dituzten kontaketa zehatzak egiten ditu; horretarako, alderdi zehatzak garatzen ditu eta, amaitzeko, ondorio egokia ateratzen du.

Ideiak eta ikuspuntuak malgutasun handiz aurkezten ditu eurak nabarmentzeko, desberdintzeko eta anbiguotasunik ez izateko.

Gai konplexuei buruz argudiatzen du; horretarako, egitura, edukia eta enfasia egokitzen ditu, zenbait entzule eta solaskide konbentzitzearren bere jarrerak balio duela.

Ideiak eta iritziak argi eta zehatz adierazi eta argudiatzen ditu, eta solaskideen argudioen aurka egiten du trebetasunez eta modu konbentzigarrian.

Arazo barik erabiltzen ditu xede-hizkuntzaren egitura gramatikalak, barnean hartuta formaz eta kontzeptuz konplexuak direnak, eta komunikazio-efektu sotilenak sortzen ditu, barnean hartuta aldaera sintaktiko estilistikoak (adibidez, singular/plural orokortzaileak eta apaltasunekoak).

Hizkuntza-errepertorio konplexu baten gaineko kontrol gramatikal sendoari eusten dio, baita bere arreta beste jarduera batzuetan dagoenean ere, adibidez, diskurtsoaren planifikazioan edo gainerakoen erreakzioen jarraipenean.

Sendotasunez erabiltzen du lexiko zuzena eta egokia, barnean hartuta modismoak, lagunarteko adierazpenak, erregionalismoak eta argota, eta orotariko adierazpenak, esan nahi duena aberastu, ñabartu eta zehaztearren; eta zehaztasunez transmititzen ditu esanahiaren ñabardura sotilenak, elementu kalifikatzaile eta aldatze-prozedura ugariren bidez, adibidez, mailaketa adierazten duten elementuez, edo mugak adierazten dituzten klausulez.

Gogoratzen ez duen hitzaren ordez beste termino baliokide bat esaten du, ia nabaritzen ez den modu sotil batean.

Xede-hizkuntzak berezko dauzkan aldaera estandarretariko batzuen araberako artikulazio-gaitasuna azalarazten du, eta intonazioa doitzen du komunikazio-egoerara; horretarako, intonazioa aldatzen du esanahiaren ñabardura sotilak adierazteko, eta aldartera eta asmo pragmatikoetara egokitzen du (adeitasuna, umorea, ironia, sarkasmoa, eta bestelakoak).

Erabateko naturaltasunez mintzatzen da, esfortzurik eta zalantzarik gabe, jario naturaleko diskurtso zabal eta jarraitu batez, eta ez da gelditzen ez bada pentsatzeko zein den hitzik egokiena bere pentsamenduak adierazteko, edo adibide edo azalpen egokiren bat bilatzeko.

Erabateko naturaltasunez hitza hartu, hitzari eutsi eta hitza emateko gaitasuna du.

Diskurtsoaren aurrerabidean laguntzen du; horretarako, beste batzuk gonbidatzen ditu parte hartzera, galderak egin edo gaiak azalarazten ditu landutako gaietan edo beste batzuetan sakontzeko, solaskideek esandakoaren alderdi batzuk garatu edo argitzen ditu, solaskideen edo, hala badagokio, bere jarreren eta argudioen laburpena egiten du.

3.3.– Testu idatziak ulertzeko jarduerak.

Inplikazio soziokulturalak oso sakon hautematen ditu irakurritakoan eta adierazteko moduan, eta horren ondorioz joka dezake.

Erraz ezagutzen ditu hizkuntzaren emoziozko eta zehar-aipamenezko erabilerak; horretarako, hizkuntzaren aldaerak eta erregistro- eta estilo-aldaketak desberdintzen ditu.

Ironia, sarkasmoa eta antzeko ñabardurak hauteman, eta horien erabileratik ondorio egokiak ateratzen ditu.

Kasuan-kasuan, estrategiarik egokienak eraginkortasunez hautatu eta aplikatzen ditu asmoa edo eskakizuna ulertzeko; horretarako, giltzarri kontestualak, diskurtsiboak, gramatikalak, lexikoak eta ortotipografikoak erabiltzen ditu, egilearen jarrera, aurretiko joera mentala eta asmoak ondorioztatzeko xedez, eta ondorio egokiak ateratzeko.

Edozein informazio idatzitara iritsi daiteke arin eta fidagarritasunez.

Ebalua dezake, arin eta fidagarritasunez, iturriak garrantzitsuak diren ala ez hizpide den helburu edo atazarako.

Testuaren irakurketa arin bat eginda, informazio garrantzitsua topa dezake, baita gaia, edukia eta orientazioa ere.

Arin bila dezake zenbait eratako testu luze eta konplexuetan, baita ezohikoenetan ere, eta testuak modu paraleloan irakur ditzake beraietan jasotako informazioa integratu ahal izateko.

Zailtasunik gabe erabiltzen ditu hizkuntza bakarreko espezializazio-hiztegiak (medikuntza, ekonomia, zuzenbidea, etab.).

Ezagutzen du, testuinguruaren eta testu-genero eta -mota espezifikoen arabera, funtzio komunikatiboek edo zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzek dauzkaten orotariko adierazle konplexuen asmoa eta esanahia, edozein erregistrotan (intimoa, familiakoa, informala, neutroa, formala, solemnea).

Testuinguruaren eta testu-genero eta -motaren arabera hizkuntza idatziari berezko zaizkion orotariko egitura sintaktikoei lotu ohi zaizkien esanahiak eta funtzioak ulertzen ditu, barnean hartuta aldaera sintaktiko-estilistikoak (adibidez, metafora gramatikala).

Esanahiaren maila konnotatiboak hautematen ditu eta ondo menderatzen du irakurtzekoa den lexiko-errepertorio oso zabal bat, barnean hartuta termino espezializatuak, adierazpen idiomatikoak eta lagunartekoak, erregionalismoak eta argota.

Hitz-jokoak eta figura estilistikoak ezagutzen ditu (adibidez, metafora), eta kapaz da haien eginkizuna desberdintzeko, testuaren barruan eta testuinguruari begira.

Paperean zein euskarri digitalean, xede-hizkuntza orokorraren eta espezializatuaren orotariko konbentzio ortotipografikoen erabileraren atzeko komunikazio-asmoak ulertzen ditu.

3.4.– Testu idatziak bakarrik zein beste batzuekin sortzeko jarduerak.

Kalitateko testu konplexu luzeak idazten ditu, eta erakusten du hizkuntza-baliabideak menderatzen dituela eta horrek bide ematen diola inolako mugarik gabe, egitura eta lexiko aberatsekin, eta guztiz zuzen mintzatzeko.

Testu konplexuak argitasunez eta jarioz idazten ditu estilo egoki eta eraginkorrarekin eta egitura logikoarekin –horiek laguntzen diote irakurleari ideia esanguratsuak topatzen–, eta errorerik gabe; testu horien bidez, zehaztasunez transmititzen ditu esanahiaren ñabardura sotilak, barnean hartuta hizkuntzaren zehar-aipamenezko erabilerak.

Inplikazio soziokulturalak oso sakon ezagutzen ditu idatzian eta adierazteko moduan, eta horren ondorioz joka dezake; horretarako, egoeraren eta jasotzailearen arabera egokitzen da naturaltasunez, eta zirkunstantziei egokitutako formalitate-maila hartzen du; ondorioz, naturaltasunez, eraginkortasunez eta zehaztasunez komunikatzen da, hizkuntzaren aldaera eta erregistro desberdinak erabiltzen ditu komunikazio-testuinguru espezifikoaren arabera, eta ñabardura sotilak adierazten ditu orotariko adierazpen idiomatikoen, lagunartekoen, erregionalen eta argotaren laguntzaz.

Ironiaz, anbiguotasunez edo umorez idazteko gaitasuna du.

Gai konplexu edo zailei buruz idazteko gaitasuna du, desegoki izan barik.

Testu idatzia kontrolatu eta konpontzeko estrategiak eta baliabideak zuzen eta egokiro erabiltzen ditu; horretarako, eraginkortasunez, naturaltasunez eta zehaztasunez egokitzen ditu testuinguru espezifiko eta konplexu batera, espezializatua bada ere.

Probetxua ateratzen du hizkuntza-elementuen errepertorio oso bat zabaltasunez eta fidagarritasunez menderatzetik, pentsamenduak zehaztasunez formulatzeko, enfasia jartzeko, anbiguotasuna bereizi eta desegiteko, esan nahi duena esateko inolako mugarik azalarazi gabe.

Testu idatzi koherenteak eta kohesionatuak sortzen ditu; horretarako, orotariko antolaketa-irizpide eta kohesio-mekanismo ugari erabiltzen ditu, guztiak eta egokiro erabili ere.

Behar dituen funtzio komunikatiboak eta hizketa-egintzak gauzatzen ditu; horretarako, funtzio horiei dagozkien eta formaz eta kontzeptuz konplexuak diren adierazleak erabiltzen ditu, hizkuntza idatziak berezko dauzkanak, zein bere komunikazio-testuinguru espezifikoan, baita espezializatuan ere, zuzeneko zein zeharkako hizketa-egintzen bidez, edozein erregistrotan (intimoa, familiakoa, informala, neutroa, formala, solemnea).

Erabateko ziurtasunaz jakinarazten du informazio konplexua eta zehatza.

Azalpen teoriko koherenteak emateko gaitasuna du.

Deskribapen argiak eta zehatzak egiten ditu, eta sarritan azpimarragarriak.

Gai bat baino gehiago integratzen dituzten kontaketa zehatzak egiten ditu; horretarako, alderdi zehatzak garatzen ditu eta, amaitzeko, ondorio egokia ateratzen du.

Ideiak eta ikuspuntuak malgutasun handiz aurkezten ditu eurak nabarmentzeko, desberdintzeko eta anbiguotasunik ez izateko.

Gai konplexuei buruz argudiatzen du; horretarako, egitura, edukia eta enfasia egokitzen ditu, zenbait jasotzaile konbentzitzearren bere jarrerak balio duela.

Ideiak eta iritziak argi eta zehatz adierazi eta argudiatzen ditu, eta korrespontsalen argudioen aurka egiten du trebetasunez eta modu konbentzigarrian.

Arazo eta errore barik erabiltzen ditu hizkuntza idatziaren egitura gramatikalak, barnean hartuta formaz eta kontzeptuz konplexuak direnak, eta komunikazio-efektu sotilenak sortzen ditu, barnean hartuta aldaera sintaktiko estilistikoak (adibidez, egitura pasiboak).

Sendotasunez erabiltzen du lexiko zuzena eta egokia, barnean hartuta modismoak, lagunarteko adierazpenak, erregionalismoak eta argota, eta orotariko adierazpenak, esan nahi duena aberastu, ñabartu eta zehaztearren; eta zehaztasunez transmititzen ditu esanahiaren ñabardura sotilenak, elementu kalifikatzaile eta aldatze-prozedura ugariren bidez, adibidez, mailaketa adierazten duten elementuez, edo mugak adierazten dituzten klausulez.

Xede-hizkuntzako konbentzio ortotipografikoak erabiltzen ditu, orokorrak zein espezifikoak izan, baita espezializatuak ere, errorerik gabeko testuak idazteko, hau da, ortografian, formatuan, egituran, paragrafoen antolamenduan eta puntuazioan zuzenak; agian, hutsegite tipografikoren bat egin dezake noizean behin.

Jasotzaileekiko harremanak guztiz naturalak, malguak eta eraginkorrak dira.

3.5.– Bitartekotza-jarduerak.

Sakontasunez hautematen ditu komunikazioaren alderdi soziokultural eta soziolinguistikoen sotiltasunak eta inplikazioak, edozein bitartekotza-ingurunetan naturaltasunez eta erosotasunez moldatzeko.

Guztiz jabetzen da norberaren eta gainerako erkideen erabilerak eta konbentzioak eta sinesmenak eta tabuak erlatiboak direla, eta luze eta zabal eta modu eraikitzaile batean azal, iruzkin eta analiza dezake zein diren antzekotasun eta desberdintasun kulturalak eta linguistikoak, baita komunikazioan suertatzen diren langak edo kontrako zirkunstantziak gainditu ere, barneratzearen bidez ia automatikoki baliatuta kulturarteko gaitasuna eta komunikatzeko hizkuntza-gaitasuna.

Eraginkortasunez eta behar bezain zehatz komunikatzen da konturatuta zein diren hizkuntzaren aldaerak eta orotariko esanahi-ñabardurak, eta beraiek erabiltzeko kapaz da.

Badaki arin hautatzen eta eraginkortasunez aplikatzen zer estrategia behar duen testua ahalik eta ondoena prozesatzeko, egokiena izan dadin jasotzaileen eta bitartekotza-egoeraren araberako komunikazio-asmo espezifikorako.

Testu koherenteak, kohesionatuak eta kalitatekoak sortzen ditu orotariko iturri-testu asko oinarritzat hartuta.

Ziurtasun osoz transmititzen du informazio konplexua eta zehatza, baita jatorriko testuen jarreren, iritzien eta inplikazioen alderdirik sotilenak ere, testu idatziak zein ahozkoak izan.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala