Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

VITORIA-GASTEIZKO UDALA
3128

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko udalerriko soinu-giroa hobetzeko ekintza-planari (2019-2023) hasierako onespena emateari buruzkoa.

Hauxe erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko apirilaren 17an egindako bilkura berezian:

«Lehenengoa.– Hasierako onespena ematea Gasteizko udalerriko soinu-giroa hobetzeko ekintza-planari (2019-2023).

Bigarrena.– Soinu-sorguneen titular diren pertsona edo erakundeei eta tartean diren gainerako administrazioei kontsulta egitea, dagokion txostena egin dezaten.

Hirugarrena.– Plana jendaurrean jartzea, hilabeteko eperako, erabaki hau ALHAOn eta EHAAn argitaratuz.

Erabaki honen kontra ezin da errekurtsorik jarri, izapide-egintza baita, ez baitakar gaiaren muinaren gaineko erabakirik ez zuzenean ez zeharka, ez baitu ezartzen prozedura jarraitzeko ezintasunik eta ez baitakar ez babesgabetasunik ez interes legitimoen kalte konponezinik.»

Gai honi buruzko dosierra kontsultatu ahal izango da epe horretan, Udalaren bulego teknikoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 behea), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara. Halaber, ekintza-plana Udalaren webgunean dago ikusgai, herritar guztien eskura: www.vitoria-gasteiz.org

Beraz, jendaurrean jarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 13a.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren administrazio-burua,

EUSEBIO-MARTÍN MACHO PÉREZ.


Azterketa dokumentala