Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2019ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3025

EDIKTUA, 1096/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1096/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Exclusivas Bayo SL.

Abokatua: Alvaro Sola Perez.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: Ion Dorel Tanase.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Begoña Amann Subinas andreak, Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

JVB 1096/2016 judizio horretan 200/2017 epaia eman du, 2017-09-12an, M.ª Eugenia Viguri Arribas Epaitegi honetako epaile magistratuak.

Dion Dorel Tanase demandatua non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Halaber, adierazten zaio ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ediktu hau egiten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Bilbao, 2018ko martxoaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala