Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2019ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3006

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 5ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Gustavo Puras Ochoa jaunak gainditu egin duela 2019ko otsailaren 6ko ebazpenak (2019ko otsailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Farmazia eta Farmazia Teknologia» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Gustavo Puras Ochoa jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***0085**-K. Kodea: AGC8L1 – D00101-18. Jakintza arloa: Farmazia eta Farmazia Teknologia. Saila: Farmazia eta Elikagaien Zientzien. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Farmazia Teknologia II».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko ekainaren 5a.

Errektorea.
E (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala