Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2019ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2956

AGINDUA, 2019ko ekainaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako udalerriko «Bidebieta» Bigarren Hezkuntzako Institutua (Gipuzkoa) izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Bidebieta» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Bidebieta» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Bideberri» Bigarren Hezkuntzako Institutua izango du izena. Ikastetxe hori Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) dago, Serapio Múgica 31 ibilbidean, eta 20004885 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala