Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2019ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2885

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamen bat jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, Irunviri Irungo (Gipuzkoa) San Miguel-Anaka HAPBan kutsatzaileak dituzten materialak induskatzeko baimena ematen zaio.

Ezin izan da eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Horren berri ematen da interesduna jakitun egon dadin eta banakako jakinarazpentzat har dezan.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, Irunviri baimena ematen zaio Irun (Gipuzkoa) udalerrian, San Miguel-Anaka HAPB-an barneratuta dauden 20045-00112 (Mendelu) eta 20045-00320 (Conatec) Geoiker kodigoa duten bi lurzorutan eta «Relleno Norte» eta «Relleno Este» deritzen beste bi lurzorutan materialak hondeatzeko, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 29a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala