Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2019ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2883

EDIKTUA, 2019ko maiatzaren 20koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira laguntza ekonomikoei buruzko zenbait espedienteren gaineko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan eskura dezaketela (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek amaiera eman diote administrazio-bideari, eta, berorien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; guztia ere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 20a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala