Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2019ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2877

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 400/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia), Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 400/2018 adostasun gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Diana Sanchez Garcia.

Abokatua: Joaquin Pedro Zubillaga Bereciartua.

Prokuradorea: Juan Jose Gonzalez Belmonte.

Demandatua: Amandi Fidelis Anakwe.

Gaia: dibortzioa.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2019-03-12an, eta hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

Baiesten dut epaitegietako Gonzalez Belmonte prokuradoreak Diana Sanchez Garcia-ren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Amandi Fidelis Anaekwe-en aurkakoa. Horrenbestez:

1.– Deseginda deklaratzen dut aipatutako jaun-andre adin nagusikoen arteko ezkontza –2007ko abenduaren 17an, Fragan (Huesca) egin zena–, dibortzioa dela-eta. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

2.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

3.– Behin betiko ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasunak eta ahalordeak.

Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, jakinaraz bekio ofizioz Erregistro Zibilari, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztu behar da Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: (.....) Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02–Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ebazpen honen testua ebazpena eman den prozesuan interesdun ez diren alderdiei helarazi ahalko zaie soilik testuak izan ditzakeen datu pertsonalak aurretiaz testutik bereizita, eta betiere errespetatuz intimitaterako eskubidea, babes-behar berezia duten pertsonen eskubideak eta biktimen edo kaltedunen anonimotasunaren bermea, bidezkoa denean.

Ebazpen honetan jasotako datu pertsonalak ezin izango dira laga, ez jakinarazi ere legeek ezarritako helburuez besteko helburuekin.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hemeretziko martxoaren zazpian.

Amandi Fidelis Anakwe demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko maiatzaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala