Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2019ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2808

220/2019 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Honen bidez hauxe adierazten da: Jorge Taboada Gómez jaunak Uribeko ESIko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko atalburu lanpostua utziko du, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko baitu.

Uribeko ESIko zuzendari-gerenteak, uztailaren 7an emandako 294/2017 Ebazpenaren bidez, Jorge Taboada Gómez jauna Uribeko ESIko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko atalburu izendatu zuen, aldi baterako.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jorge Taboada Gómez jaunari Uribe ESIko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko atalburuaren lanpostuari dagozkion funtzioen esleipena baliogabetzea, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek data honetan izango ditu ondorioak: 2019ko maiatzaren 12a.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Uribe ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpena EHAAn eta Osakidetzako web-orrian argitaratuko da.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Urduliz, 2019ko maiatzaren 2a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala