Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2019ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
2807

HUTS-ZUZENKETA, honako lege honena: «6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Euskal Kultura Ondarearena maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen testuan (2019ko maiatzaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 93. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

9.1.f) artikuluan, 2019/2359 (43/9) orrialdean, honela dio:

«f) Kultura-espazioa.»

Baina honela esan behar du:

«f) Kultura-paisaia.»

9.2.f) artikuluan, 2019/2359 (43/10) orrialdean, honela dio:

«f) Kultura-espazioa: esanahi desberdinak, ukigarri zein ukiezinak, identifikatzen diren esparru naturala, lurrekoa, itsasertzekoa, ibaietakoa, landagunekoa, hirigunekoa edo hiri-ingurukoa.»

Baina honela esan behar du:

«f) Kultura-paisaia: esanahi desberdinak, ukigarri zein ukiezinak, identifikatzen diren esparru naturala, lurrekoa, itsasertzekoa, ibaietakoa, landagunekoa, hirigunekoa edo hiri-ingurukoa.»

38.4 artikuluan, gaztelaniazko testuan, 2019/2359 (22/45) orrialdean, honela dio:

«4.– Cualquier intervención en un jardín histórico, en un itinerario cultural o en un espacio cultural respetará los siguientes criterios:»

Baina honela esan behar du:

«4.– Cualquier intervención en un jardín histórico, en un itinerario cultural o en un paisaje cultural, respetará los siguientes criterios:».

Xedapen indargabetzailearen 1. apartatuan, 2019/2359 (43/42) orrialdean, honela dio:

«1.– Indargabetuta geratzen da uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultura Ondarearena, kapitulu hauek izan ezik: III. tituluaren VI. kapitulua, ondare dokumentalarena, eta V. tituluaren I. kapitulua, artxiboen zerbitzuena.»

Baina honela esan behar du:

«1.– Indargabetuta geratzen da uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultura Ondarearena, kapitulu hauek izan ezik: III. tituluaren VI. kapitulua, ondare dokumentalarena, eta IV. tituluaren I. kapitulua, artxiboen zerbitzuena.»


Azterketa dokumentala