108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2804
IRAGARKIA, 2019ko ekainaren 3koa, zeinaren bidez jakinarazten baitira Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez emandako jendaurrean jartzeko izapidean aurkeztu den alegazio-idazkiei emandako erantzunak. Ebazpen horren bidez, jendaurrean jartzen da «Vitoria-Gasteizko tranbia Salburua auzora luzatzeari buruzko (2. fasea) informazio-azterlana».
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezin izan da egin, eta iragarki hau jakinarazten da, ohartaraziz, aipatutako erantzunak Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan lor daitezkeela (Lakua I, 7. solairua, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 3a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.