Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2801

EDIKTUA, 27/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 27/2019 B hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Benito Gerriko Erauskin.

Demandatua: Everjets konpainia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, ebazpena eman da 2019-05-16an, eta honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Benito Gerriko Erauskin jaunak Everjets konpainiaren aurka aurkeztutako demanda, eta demandatua kondenatzen dut 400 euro eta legezko interesak ordaintzera, adierazitako moduan.

Halaber, demandatua kondenatzen dut prozeduraren kostuak ordaintzera, eta ausarkeriaz jokatu duela adierazten dut.

Ebazpen hau irmoa da, PZLaren 455. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, 166/2019 epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko maiatzaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala