Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2800

EDIKTUA, 931/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 931/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Demandatua: Genoveva Airas Vazquez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, dekretua eman da 2019-05-21ean; horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

146/2019 Dekretua, 2019ko maiatzaren 21ekoa, 931/2018 hitzezko judizioan emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Limite 24 SL eta, bestetik, demandatu gisa, Genoveva Airas Vazquez (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Bestalde, epai horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, 5 eguneko epean.

Genoveva Airas Vazquez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala