Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2798

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 51/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasun gabeko 51/2017 dibortzioaren ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Jakinarazten dut epaitegi honetan adostasun gabeko 51/2017 dibortzioa izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Glory Omeke Obetoh-k eskatuta, David Obetor-en aurka. 2019-05-16an epaia eman da, eta interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia epaitegi honetako bulego judizialean.

David Obeto demandatuaren helbidea zein den ez dakigunez, ediktu hau ematen dut hari legean agindutako moduan jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin. Halaber, aditzera ematen dut ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2019ko maiatzaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala