Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2791

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, «2019ko Kultura Ondarea» saria ebazteko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko abenduaren 11ko Aginduaren bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak «2019ko Kultura Ondarea» sarirako deialdia egin zuen.

Kultura Ondarearen zuzendariaren 2019ko maiatzaren 16ko Ebazpenak «Kultura Ondarea» sarian parte hartzeko onartutako lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zuen.

Balorazio Batzordea bilduta –Mikel Aizpuru Murua, Maite Iturbe Mendialdua, Katixa Agirre Miguélez, Agustín Azkarate Garai-Olaun, Jose Manuel Palacios Navarro eta Amaia Goikoetxea Marquések osatutakoa–, eta horren proposamenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «2019ko Kultura Ondarea» sariak ematea hobekien baloratutako hiru bideoak egin dituzten taldeetako kideei:

– Europa Ikastetxea: «Fantastic Beasts and where to find them in Bilbao».

– Ondarroa BHI: «Emakumeak arraunean».

– Lea Artibai Ikastetxea: «Zoritxarrak Garraitzera».

Bigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan eta EHAAn argitaratuko da, jakinarazteko.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 27a.

(Bertaratzea ezinezko izateagatik, José Ángel María Muñoz Otaegi, Kulturako sailburuordea, apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz).

Kultura Ondarearen zuzendaria,

MIKEL AIZPURU MURUA.


Azterketa dokumentala