Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2790

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 29koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa argitara ematen duena, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Agindua (Udalaguntza-2018) aplikatuta.

Ikusi da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Agindua, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa arautzen duena.

Kontuan izan da aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak, eta Balioespen Batzordeak, deialdiko bederatzigarren artikuluaz bat eratuak, aurkeztutako ebazpen proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa onartzea, udalei, ebazpen honen I. eranskinean aipatutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular izaki, esleitutako kopurua jasoko dute, 2018ko abenduaren 12ko Aginduko 13. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– II. eta III. eranskinetan zehaztutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Hartara, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire kudeaketak» atalaren bidez. Horretarako epea hilabete da, administrazio elektronikorako plataforma teknologikoan (Platea) jakinarazitako ebazpena argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 29a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

I. ERANSKINA
Onartuak
(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA
Diruz lagunduko ez direnak balioztatze-irizpideari jarraituz aurreikusitako kreditua bukatutakoan
(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA
Betekizunak ez betetzeagatik onartu gabeak
(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala