Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2789

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 21ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita etxebizitza hutsak arautzen dituen eta haien funtzio soziala betetzeko neurriak ezartzen dituen dekretu-aurreproiektua, zeinak etxebizitza horiek modu eraginkorrean okupatzea duen xede.

2019ko apirilaren 2ko Aginduaren bidez hasiera eman zitzaion etxebizitza hutsak arautzen dituen eta haien funtzio soziala betetzeko neurriak ezartzen dituen dekretua egiteko prozedurari, zeinak etxebizitza horiek modu eraginkorrean okupatzea duen xede.

Idazketa amaituta, honako izenburu hau proposatu da: etxebizitza hutsak arautzen dituen eta haien funtzio soziala betetzeko neurriak ezartzen dituen dekretu-aurreproiektua, zeinak etxebizitza horiek modu eraginkorrean okupatzea duen xede. Dekretu-aurreproiektu horrek 24 artikulu, hiru xedapen gehigarri eta azken xedapen bat ditu.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak ukitzen dituzten xedapen orokorrek entzunaldi-izapidea izan behar dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira. Entzunaldi-izapidea eginda dago jadanik proiektuarekin. Hala ere, gomendagarria da jendaurrean jartzea.

Hori guztia dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 7.c), 16.1.a) eta 16.2.f) artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea etxebizitza hutsak arautzen dituen eta haien funtzio soziala betetzeko neurriak ezartzen dituen dekretu-aurreproiektua, zeinak etxebizitza horiek modu eraginkorrean okupatzea duen xede. Hogei (20) egun baliodunetan jarriko da jendaurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Dekretu-aurreproiektuaren edukia Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean, euskadi.eus atarian, egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 21a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.


Azterketa dokumentala