Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2788

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, ondorengo instalazioa baimendu eta bere proiektua onartzen da: «Aduna TA» izeneko 132/30/13,2 kV Transformazio Azpiestazioa berritzea, Aduna udalerrian. Erref.: 20-ATY-2018-176.

AURREKARIAK

1.– Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak –Bilbaoko San Adrian 48 etorbidea– honako eskaera hauek egin zituen 2018ko irailaren 6an: Aduna udalerriko «Aduna TAE» izeneko 132/30/13,2 kV Transformazio Azpiestazioa berritzeko proiekturako administrazio-baimena ematea eta exekuzio-proiektua onartzea. Eskaerarekin batera, zegokion proiektu teknikoa aurkeztu zuen.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri da, hogei egunez, delako proiektua. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan (2013-12-27 BOE), eta goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza-teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia; ITC-RAT 01etik 23rako jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014-06-09ko BOE).

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen Adunako Udaleko iragarki-tauletan –arauzko epean–, 2018ko azaroaren 8ko GAOn eta 2018ko azaroaren 5eko EHAAn.

4.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2018ko urriaren 26an zegokion separata bidali zitzaion Adunako Udalari eta eskatu zitzaion eskariaren alde ala kontra zegoen adierazteko eta, behar izanez gero, baldintza teknikoak ezartzeko. 2019ko urtarrilaren 17an, berriro eskatu zitzaion Adunako Udalari eskariaren alde ala kontra zegoen adierazteko eta, behar izanez gero, baldintza teknikoak ezartzeko. Udalak ez dio eskaerari erantzun.

5.– Proiektua jendaurrean zegoen bitartean, ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenaren arabera, energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Lurralde Ordezkaritzen esku uzten da. Eskuordetza horren bidez, ebazpen hau ematen da.

2.– Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak ezartzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharrezkoa da.

3.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

4.– Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta izapideak.

5.– Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Gipuzkoako Lurralde ordezkariak hau

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari ondorengo instalazioa gauzatzeko eta onartzea horren gauzatze-proiektua: «Aduna TA» izeneko 132/30/13,2 kV Transformazio Azpiestazioa berritzea, Aduna udalerrian.

Honako hauek berriztatuko dira:

a) 132 kV-ko sistema:

– 132/30 kV transformadoreentzako beste bi etengailu jartzea eta barrak lotzeko posizioko beste bat ordezkatzea.

– Transformaziozko posizioetan, korronteko beste hiru transformadore jartzea eta beste hiru aldatzea Inquitexerako lineako posizioan.

– Inquitexerako lineako posizioan transformadore kapazitibo berria jartzea.

– Inquitexerako lineako posizioan ebakigailuak ordezkatzea hiru ebakigailu tripolarrengatik.

– Barren posizioko sei tentsio-transformadoreak ordezkatzea induktibo motako beste batzuekin.

Ebazpen hau ematen da 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, beraz, beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Donostia, 2019ko maiatzaren 15a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala